Megalitoak

Dolmen en Sorogain

Eskualdean badira garrantzi handiko megalito-estazioak, bai eta monumentu isolatuak ere. Haietako zenbait seinaleztatuak daude ibilbide balizatuan.

Gure ibarretan, bi megalito gune nabarmen daude. Lehena Azpegiko lepokoa da, Aezkoa barneko Iratin. Orbaizetatik iritsiko gara eta ibilbide balizatu zuri-berdean dago adierazia. Bigarrena, berriz, Sorogaingo megalitoen ibilbidea da (goiko irudi handia). Sorogain Erroibarko leku eder-ederra da eta Lintzoain eta Bizkarreta-Gerendiain herrien artean dagoen bidetik iritsiko gara. Bi ibilbide horietan trikuharri, harrespil eta hileta-tumulu aunitz gozatuko ditugu. Bertze bidezidor balizaturik ere bada, monumentu zehatz hau edo hura ikustera joateko, ondoren azalduko dugun bezala.

BIDEZIDOR BALIZATU ERRAZAK

Dolmen de Artzilo en Aurizberri Espinal Navarra
Aurizberrin eta Ardaitzen ere trikuharri eta harrespil aunitz daude. Bi herriak Erroibarren daude. Azken urteotan, bi bidezidor balizatu dira megalito haietaraino iristeko. Aurizberriko Artziloko trikuharriaren ibilbidea (eskuineko irudia) bere osoan azaldua dugu, bai eta GPS tracka ere, Aurizberritik abiatzeko. Herri horretako Gertxada Basajaun Landetxean ostatu hartzen baduzu, ibilbidea ia-ia ostatuko atetik beretik hasten da. Jabeak behar bezalako informazioa emanen dizu, herrian azken urteotan balizatu diren bertze bi bidezidorrez.

Ardaizko trikuharrira joateko bidezidorraren ibilbidea PDFn azaldua dago, Erroibarko webean


Partekatzea:
Share