Oroz-Beteluk leku pribilegiatua betetzen du Artziko eta Aezkoako haranen artean, klima mediterraneoaren, alpetarraren eta atlantikoaren artean, pirinioen eta Pirinio aurrearen artean. Agian haran ezberdinen arteko topalekua izan daiteke, klima ezberdinak, orografia ezberdinek hainbeste arrasto utzi dituzte gure udalerrian: Errazu-Koroan dagoen aberastasun megalitikoa, duela mende asko eta gaur egun hain preziatua den hariztia, gure lurzoruaren geologia berezia eta fosilen azaleratzea, batez ere Olaldean irudikatutako iragan industrial garrantzitsua.

OLALDEAKO PRESA

Irati ibaian dagoen presa, harlanduz egina. Ezkerraldean “pasalis” izeneko egitura bat dauka, almadiak jaitsi ahal izateko. Bere urak Olaldeako herrigunean zegoen paper fabrikako errota zaharrak mugitzen zituen

IBILALDIA OROZKO KAEETAN BARNA

Oroz-Beteluko kaleetan barrena, Erdi Aroko etxeak aurkituko ditugu, izan ere garai hartako arkupe eta leihoak dituzte. Halaber, interesgarriak dira atarien gainean jarritako harriak, etxebizitzak norenak ziren esaten digutenak.

ITURRI ASKA

Aska para uso de abrevadero de ganado. Tiene agua termal a temperatura de 16 ºC y caudal constante todo el año . Agua no tratada Aziendarentzako aska. Ur termala du 16 ºC-ko tenperaturan eta emari konstantea urte osoan. Tratatu gabeko ura.

MILAGROKO ANDRE MARIAREN ERMITA

Gain batean dago, Orotz-Beteluko herrigunetik gertu, eta herriaren ikuspegi zoragarria ikusten da handik. Herritarrentzat balio sentimental handia du eta maiatzeko lehen igandean prozesioan bertara igo ohi dira.

SAN ADRIAN ELIZAKO ATARIA

San Adrian elizaren aurrean dagoen lorategia. Bertan, Orotz-Betelun eta inguruetan jasotako disko-formako hilarriak daude.

INFORMAZIO PRAKTIKOA

PLANIFIKATU ZURE BIDAIA

Antolatu zure bidaia eta aurkitu beharrezko zerbitzu guztiak zure egonaldia ahaztezina izan dadin.

EZ AHAZTU…

  • Flora eta fauna errespetatzeaz
  • Ez bota zaborrik eta ez utzi hondakinik
  • Bideak eta bidexkak errespetatu
  • Tokiko araudiak eta seinaleak bete

GALDU EZIN DITUZUN BESTE LEKU BATZUK

Logo Irati-Orreaga
Ajustes de cookies

Las cookies son pequeños archivos de texto que se guardan en tu navegador cuando visitas páginas web. Esta página web emplea cookies propias y de terceros, que puedes permitir o bloquear en las siguientes pestañas. Tienes más información sobre la persistencia y origen de las cookies que se emplean en esta página aquí