Aezkoako ondare materiala eta ez-materiala
Zer da aezkoako kultur ola?

Aezkoako Kultur Ola

Aezkoako Kultur Ola Aezkoako Batzarre Nagusiak eginiko erakusketa zentroa da, gure ibarra, kultura eta historia ezagutzera emateko, bideoen, maketen, liburuen, panelen eta erakusketen bidez. Etorri ikustera, eta gozatu horretaz guztiaz. Gustatuko zaizu.

ZER AURKITUKO DUZU?

LEHENENGO SOLAIRUA

Sarrerak erosteko lekua dago. Gure langileek artatu eta eraikinaren bisitan gidatuko zaituzte.

Solairu berean, lehenengo aretoa ikusi ahal izango duzu. Iratiko oihanaren gainean bidaiatuko duzu gure bideoaren bidez, zeinak erreken, zuhaitzen, lainoaren eta abarren irudi ikusgarriak eskaintzen dituen. Era berean, gure flora, fauna, ohiturak, tradizioak eta herriak ezagutzeko lehen topaketa da. Horretaz gain, lau pertsonaia ezagutuko dituzu, ibarreko historiari eta jarduerei buruz mintzo direnak.

BIGARREN SOLAIRUA

Munizio Olaren funtzionamenduan murgilduko zara, hiru mende atzerago joanez, 1784a arte. Burdinolare eta haren makinariaren berregitea ikus daiteke hainbat paneletan, zeinetan lantegiari buruzko azalpenak ere ematen diren. (Gogoratu gunean bertan aurriak ikusteko bisita gidatua hitzartu dezakezula, informazioa zabaltzeko).

Etxe aetza: ezin duzu galdu gure ibarreko bizilagun batek egindako maketa ederra. Ez zaio xehetasunik falta, ohiko etxe aetza gisa identifikatzeko.

Ikusgai daude ere antzinako eguneroko bizitzako tresnak eta munizio olako zenbait aztarna (ponpak, lingoteak, teilak eta zepa).

Solairu horretan ere zura da protagonista: baso ustiapena -basoko lanetik hasita eta zerrategira iristen zen arte-, erremintak, jantziak, txabola, oholak… Maketa batzuek lagunduko dizute prozesu osoa jarraitzen. Harrituko zaitu duela zenbait urte lehenago zuten lan egiteko erak.

Solairu horretan ere zura da protagonista: baso ustiapena -basoko lanetik hasita eta zerrategira iristen zen arte-, erremintak, jantziak, txabola, oholak… Maketa batzuek lagunduko dizute prozesu osoa jarraitzen. Harrituko zaitu duela zenbait urte lehenago zuten lan egiteko erak.

HIRUGARREN SOLAIRUA

Emigrazioa: XX. mendean zehar, haran hauetatik Ameriketara migratu zuen jende askok, anitzek egiten duten moduan, bizi baldintzak hobetzeko aukeren bila. Joandako ugari geratu ziren erbestean, eta beste batzuk itzuli; azken horiek, bizipen horien protagonistak, lehen pertsonan kontatzen dituzte beren istorioak. Ikusiko duzu nola bizi ziren, nola janzten ziren, bidaiak, lan-baldintzak… Ez galdu, dokumentu zoragarria da.

INFORMAZIO PRAKTIKOA

AEZKOAKO BATZARRE NAGUSIA
948 76 43 75
Aezkoako batzarre nagusia
valledeaezkoa@gmail.com

INFORMAZIO GEHIAGO
Web Kultur Ola 

 

PLANIFIKATU ZURE BIDAIA

Antolatu zure bidaia eta aurkitu ostatuak, tabernak, jatetxeak eta dendak Kultur Olatik gertu.

EZ AHAZTU…

  • Flora eta fauna errespetatzeaz
  • Ez bota zaborrik eta ez utzi hondakinik
  • Bideak eta bidexkak errespetatu
  • Tokiko araudiak eta seinaleak bete

GALDU EZIN DITUZUN BESTE LEKU BATZUK

Logo Irati-Orreaga
Ajustes de cookies

Las cookies son pequeños archivos de texto que se guardan en tu navegador cuando visitas páginas web. Esta página web emplea cookies propias y de terceros, que puedes permitir o bloquear en las siguientes pestañas. Tienes más información sobre la persistencia y origen de las cookies que se emplean en esta página aquí