Nor gara

casa_rural_idiara
itarinatura
De compras en la selva de irati
posada_el_camino-8

Establezimendu txikiak, zerbitzuak, geranioz apaindutako etxeak. Bada, haien guztien atzean, gu geu gaude, hots, auzokideak nahiz lur hauetara iritsi berriak; guztiok ere hemen bizitzearen aldeko apustua egin dugu, negozio txiki bat abiarazita.

Hementxe, Pirinioetan. Herri txikiotan, etxez eta auzokidez urri (aunitz, adinekoak); eragozpenak, ordea, aunitz, eta zerbitzuak ere gutxi; eskolak doi-doi mantentzen dira, azienda-ustiategiak ixten dira…

Bazterrotan, berdetasun minak jantzirik udaberrian, alaiak eta freskoak udan, okre eta gorrikara ikusgarriz beterik udazkenean, zuri isilak…

Ahal dugun guztia ospatzeko elkartzen gara, eta harro erraten dugu hemen bizi garela eta hementxe bizitzeko gogoa dugula, sinetsita baikaude leku hau luxu hutsa dela, hemen lan egitea luxua dela. Ez dugu hemengo bizitza idealizatu; bisitan heldu direnek soilik pentsatzen dute erraza eta erosoa dela, ez garela presaz bizi, gutxiago gastatzen dugula… tira.

Baina badugu bizipozik. Ez da horri aurre eginen dion trabarik. Ari gara egoera aldatzen. Eta batzuk “herrira itzuli” gara. Eta abeltzain izan nahi dugu, eta artzain, eta artisau, eta etxekoandre, eta sukaldari, eta gida eta ostalari… Eta horretan ari gara. Ahaleginean.

Ezagutu nahi gaituzu?

Zerbitzu eta establezimendu horien atzean gaude, dakigun modurik onenean zuei arreta egiteko. Mila esker aunitz gu bisitatzera etortzeagatik, eta toki hau zaintzen laguntzeagatik, hemen bizitzen segitu ahal izan dezagun.

Agroturismo Maricruz

Landa etxea Agroturismo Maricruz 
Landa etxea Marcos I
Landa etxea Marcos II
‘Cabaña del árbol’
‘Cabaña de los duendes’ (Laster etorriko da)

Alicia, Luismi, Ada eta Noé

Landa etxea Erteikoa

Landa etxea Erteikoa

Patricia eta Ion

Udi eta Maitina

Landa etxea Bergara

Landa etxea Bergara 

Joxepi

El Camino Ostatua

El Camino Ostatua

Luis eta Carmen

Partekatzea:
Share