Paisaietako soinuak – Artze

Prest al zaudete III. mendera bidaiatzeko?
Entzun arretaz Artziko Ur harginak kontatuko digun istorioa.

Gure pertsonaia Artziko Ur da, eta haren kontakizuna gure aroko 280. urtean kokaturik dago. Ur baskoia da, Artzibarkoa, 35 urte inguruko hargina, eta Artzibar zeharkatzen zuen erromatar galtzada mantentzeko lanak egiten ditu.
Galtzada hori antzinako abere eta merkataritza bide bati jarraikiz egin zen, K.a 50. urtetik 20ra bitarte, Akitania baketu eta gero, Caesaraugusta hiria eta Ebro Ibarra Galiarekin lotzeko.
2011tik 2014ra, Juan Mari Martinez Txoperenak eta Aranzadi Zientzia Elkarteko taldeak mendebaldeko Pirinioetan agertu diren lehen miliarioak aurkitu zituzten Zanduetan, Mugarriluzen eta Ibañetan; galtzada mila pausotik mila pausora markatzeko harriak ziren.

Jarraitu irakurtzen...

Audioa entzun ondoren, hainbat gauza bisitatzera gonbidatzen zaituztegu, hala nola Artziko jauregi zaharraren hondarrak, Santa Maria ermita –harribitxia, benetan–, eta Artziko erromatar gune zaharrean egindako arkeologia-indusketak.

ITURRIAK ETA ARGIBIDEAK:

“La vía de Hispania a Aquitania en el paso del Pirineo por Ibañeta: Resultado de la investigación sobre la calzada romana desde Campo Real -Fillera a Donezaharre / Saint-Jean-Le-Vieux. Roman roads in the vascones territory. The Pyrenean crossing throug Ibañeta. Juan Mari MARTÍNEZ TXOPERENA, Rafael ZUBIRIA MUJIKA. Aranzadi Zientzia Elkartea. (Erromatar garaiko galtzadak Antzin Aroan. Jardunaldiak. 2013- VIII-19/21 Auritz). 

http://www.aranzadi.eus/fileadmin/docs/Erromatar_garaiko_galtzarak.pdf

http://www.valledearce.com/calzada-romana/  

http://www.valledearce.com/yacimiento-de-artzi-arce/

PARTE-HARTZAILEAK:

Javier De UrizGure esker ona eman nahi diogu Jose Javier Uriz Monauti, kontakizuna sortzen lagundu duelako, bere gaztelaniazko ahotsa utzi digulako eta gaiaren nondik norakoak ulertzeko informazio baliosa sortu duelako.

JOSE JAVIER URIZ MONAUT (1975, Uriz)

Sendagilea da Donostia Ospitalean eta Aranzadi Zientzia Elkarteko kidea. Buru-belarri aritu da Artziko aztarnategiko arkeologia-kanpainetan, 2013tik gaur egunera arte. Aldi berean, Artzibarko historia eta ondarea berreskuratzeko hainbat ekimenetan dihardu. Erromatar garaiko proiektuetan laguntzen badu ere, Erdi Aroa ere arrunt ongi ezagutzen du.

Gure esker ona ere Ohiane Mendizabal Aranzadiko kideari, kontakizun honetan eta testuetan laguntza emateagatik.

Orobat, Aranzadi Zientzia Elkarteari, lan handia egiten ari baita ibarrotan gure iragana azalera ateratzeko eta historiara argi pixka bat ekartzeko.

Era berean, Artzibarri, informazioa eskuratzeko aukera emateagatik eta kartela paratzeko toki bat uzteagatik.

Halaber, Koldo Villalbaren euskarazko ahotsari.

Partekatzea:
Share