Baratze Jatetxea

Baratze Jatetxea
Baratze Jatetxea Iratiko eta Sorogaingo oihanen artean dago, leku zoragarrian. Klima atlantikoa du, ezin hobea gure mendi-bazterrak faunaz eta landaretzaz oparo betea egoteko. Jatetxetik beretik ederki ikusi duzu zeinen inguru zoragarrian gauden, gure janaria eta zerbitzuak gozatu bidenabar. Gainera, haur parke bat dugu, jarduerak aire zabalean egiteko lekuak, guztiak ere arront egokiak lasai eta goxo egoteko, inguru ezin hobea baita familia guztiarendako.
Baratze Jatetxeak, hasieran, etxeko sukaldaritza landu zuen, etxekoandreen janarian oinarriturik. Denborak aitzina egin ahala, ordea, eta eskarmentuaren jabe, jatetxeak goiti egin du zerbitzuan, kalitatean eta berrikuntzan. Orain, geure izaera eman diogu eta tokiko sukaldaritzaren ikurra da.

-
Ordutegia, garaiaren arabera:
01/04 – 04/11 –> 13:30 – 15:00 / 20:00 – 21:30
04/11 – 01/04 Ortziraletan 20:00 – 21:30, Larunbatetan 13:30 – 15:00 20:00 – 21:30 – Igande eta jaiegunetan 13:30 – 15:00 -
Etxeko sukaldaritza, tokiko produktuan oinarritua.
-
Ezin hobea haurrendako eta ospakizunak egiteko.
-
Telefonoa. 948 760 200
-
Web: www.restaurantebaratze.com
KOKAPENA