Nafarroako Pirinioetako baso eremu garrantzitsuenetako bat da. Magikoa da. Are gehiago udazkeneko hilabeteetan. Gozatzeko dituen aukerak hain dira anitzak, ezen askotariko giza “fauna” erakartzen duen: mendi-ibiltariak, perretxiko zaleak, argazkilariak, ehiztariak, txirrindulariak eta motozaleak.

Paradisu naturala

Toki honen toponimoak Erdi Aroan du jatorria. “Bosgarren bat” zen garai hartan (XIII. mendea) Nafarroako erregeei larreak eta mendia aprobetxatzeagatik ordaindu behar zitzaien zatia. Kintoa, paradisua da. Lau mila hektarea pagadi baino gehiago, beste espezie batzuekin nahastuta, hala nola haritzekin eta gaztainondoekin. Pirinioetako lau ibarren artean dago banatuta baso honen zaintza: Erro, Baztan, Esteribar eta Alduides.

Ehunka errekatsok zeharkatzen duten espazioa, Argaren sorlekua eta usoa sarearekin ehizatzea bezalako antzinako tradizioen sorlekua. Harrigarria da ere bere faunaren aniztasuna; Usoak, belatz erromesak eta putreak, orkatzak, basurdeak eta oreinak. Ikuskizun ederra da azken horiek “berrean”, araldian, entzutea. Irailaren erdialdetik urriaren amaiera bitartean izaten da horren punturik gorena. Batez ere ilunabarrean entzuten zaie, belardietara jaisten direnean.

Gure historiaren aztarnak ere zaintzen ditu baso honek. Merezi du Eugiko Errege Arma Fabrikako hondakinak bezalako leku berezi bat bisitatzea. XVI. mendean eraiki zen (Orbaizetakoa baino lehenago) eta bertan, kanoi eta arma txikientzako jaurtigaiak egiten ziren batez ere. Abentura handia da, halaber, gerraostean altxatutako bunker eta lubaki ugarietako batzuk aurkitzen saiatzea, Kintoko lurraldeak ezkutatuta eta utziak.

MENDI-IBILIAK ETA IGOERAK

Kintoko basorako bi sarrera natural daude. Bata, Urkiaga gainetik (Argaren iturburua dagoen lekutik) eta, bestea, Artesiagatik. Nafarroako mendi mitikoenetako batzuetara iristeko ohiko sarbideak ere badira. Artesiagatik, txango klasiko bat Saiora igotzea da, eta bertatik basoaren panoramika ikusgarria da. Urkiagatik joaten bagara, Adi mendira iritsiko gara.
Ibilbide Handiko bi bidezidorrek Kintoa zeharkatzen dute. GR11 edo Pirinioetako Bide Handia eta GR12 edo Euskalherriko Bidexka (edo Kantauri eta Mediterraneo arteko uren banalerroa).

Dos senderos de Gran Recorrido atraviesan Quinto Real. El GR11 ó Gran Senda Pirenaica y el GR12 ó Sendero de Euskalherria (o de la Divisoria de aguas cantábrico-mediterránea).

CONSEJOS

Planifica tu viaje y encuentra alojamientos, bares, restaurantes y comercios cerca de este paraje de Quinto Real.

EZ AHAZTU…

  • Flora eta fauna errespetatzeaz
  • Ez bota zaborrik eta ez utzi hondakinik
  • Bideak eta bidexkak errespetatu
  • Tokiko araudiak eta seinaleak bete

GALDU EZIN DITUZUN BESTE LEKU BATZUK

Skip to content