Erro-Sorogain ibarreko paisaia

Ilargirik gabeko gauak, gomazko zatak, “Alto” oihuak, artilezko kapak,
lasterketak… Hitz horiek ia gauero aditzen ziren Nafarroako Pirinioetako herri aunitzetan, 50eko urteetan.
Estraperloarekin edo kontrabandoarekin lotutako hitzak dira. Kontrabando lana, ogibide bihurturik, ogibidea ez den arren.

HASIERARA ITZULI

Artze ibarreko soinu paisaia

Lugar de difícil cobertura móvil. Os recomendamos, llevar el podcast descargado desde la web y escucharlo in situ.

Zatozte eta egizue 2 kilometroko bide labur hau, oihan liluragarrian barneratzen baita. Gero, belar-soro zabalak gozatuko dituzue; udan, Auritz arrazako zaldiak aritzen dira bazkan, bai eta behi gorriak ere, piriniotarrak, alegia. Behatoki zoragarri bateraino joateko aukera ere baduzue, Aldudeko ibar guztia bere ederrean ikusiko baituzue.

ContrabandistasLanari “gaueko lana” ere erraten zaio eta, batez ere, XX. mendearen erdialdean egin zen. Horri esker, Ibarreko familia aunitzek bizimoldea aitzina ateratzeko modua izan zuten.

Hura garai gogorra izan zen bizitzeko, eskasia baitzen nagusi. Kontrabandoan ibiltzen zenak, gau batez, gehiago irabazten zuen bertze edozein legezko lanetan edo lanbidetan baino.

Ataka mehar hartan, sosa etxera eraman beharra zegoen. Kontrabandistez landa, guardiak ere gaueko lanaz baliatu ziren diru gehiago irabazteko. Izan ere, haien jornala ez zen azienda gobernatzen edota oihanean lan egiten zuen jendearena baino aunitzez ere hobea, eta beharrean zeuden.

Kontrabandista guztiek aski ongi bazekiten ez zela gaueko lanaz xarduki behar. Bertzenaz, nekez helduko zen fardela bere tokira eta haien bizitza bera arriskuan egonen zen.

Fardela bizkar gainean eramaten zuten ttapa-ttapa, kopetari “kopetakoarekin” loturik. Baina… zer zeramaten fardel barnean? Jateko gauzak izaten ziren, kafea, sakarina eta bertze, edota luxuzkotzat jotzen ziren gauzak, hala nola lurrinak eta puntillak.

Urte haietan ere azienda pasatu zen mugatik; zaldiak, batez ere. Zaldiak kontrolatzea nekosoa izaten zen, soka batekin elkarri loturik joan behar izaten baitzuten, ilaran. Arroitu handiagoa ere egiten zuten, ferra-hotsa izugarri entzuten baita gauez, danbor hotsa bezainbertze gau lasaian.

Hura lan gogorra zen. Horregatik, ia kontrabandista guztiak gazteak ziren, eta gehienak, gizonak. Emakumeek, hala ere, bazuten beren egitekoa, ez fardela bizkar gainean eramateko, baina bazterrak begiratu eta, arriskurik sumatuz gero, alarma-seinalea jotzen zuten.

IgnaciobeamountGure esker ona adierazi nahi diogu Ignacio Beaumont Orozi, gaztetan kontrabandoan nola ibili zen kontatzeagatik.

IGNACIO BEAUMONT OROZ (1940, Urniza)

Urnizan sortua, jaurerriko azken bizilagunetako bat izan zen. Gaztetan, 17 eta 20 urte artean, kontrabandoan aritu zen, etxera sosa eramateko.

Zaldiak pasatu bazituen ere, gehienbat fardelak soin gainean eraman zituen alde batetik bertzera Frantziako eta Espainiako muga gainetik.

Erroibarko Udalari, kartela paratzeko tokia uzteagatik.

Jose Alberto Erbururen euskarazko ahotsari.

Skip to content