Jesusen istorioa entzuteko zortea dugu, lanbide arrunt gogor batez mintzatu baitzaigu: barrankeadorea (errekatzailea). Lan hori neguan eta uretan egiten baitzen. Atera kontuak.
Antzinaroaren arabera, lau gai nagusi ziren: sua, ura, airea eta lurra.
Gure ibarretan, gure herrietan, gai horiek oraindik ere garrantzi handia dute eguneroko bizitzan. Aireak, adibidez, hostoen xuxurla dakarkigu gure oihanen artean; lurrak elikagaiak ematen dizkigu; urak gure alorrak ureztatzen ditu, eta suak gure etxeak berotzen ditu.
Guk gai horietako bat izanen dugu solasgai: ura, alegia. Mendi hauen artean bizitza bezala isurtzen den errekako ura, hau da, era lasaian, pausatuan.
Enbor-garraioa Aezkoa, Artzibar eta Orotz-Beteluko gazteendako lana izan zen, urte sail luzean.
Teknika hura Estatu Batuetatik ekarri zuen “El Irati” enpresak, 1940an. Enborrak garraiatzeko molde hori almadien ordez zabaldu zen; almadiak seguruagoak ziren baina geldoagoak.
Baina zer da barrankeoa edo errekatze-lana? Funtsean, izei eta pago enbor solteak jaisten dira ugaldean beheiti, Iratiko oihanetatik Agoitzeraino. Ura presen bidez biltzen zen; gero, presak laxtu edo askatu, eta ur-masa horrek enborrak errekan beheiti ekartzen zituen.
Garraio-lanak bi fase zituen: lehenik, enborrak -2.000 inguru- ura biltzen zen tokietara eramaten ziren, eta gero, ur-kolpe hori ematen zen (pantanada), ugaldean beheiti Agoitzeraino jaisteko. Helmuga Agoitz baitzen.
Lana neguko hilabeteetan egiten zen, ura indar handiz eta bortitz jaisten zela baliatuta.
Langile koadrilek, bertzalde, bidean trabaturik gelditutako adarrak eta egur xehea desegin behar zituzten.
“Pantanadak” 15-18 egunean behin egiten ziren, urtegian zenbat ur bildurik zegoen eta Agoizko zur beharren arabera.
Langileek bizkar-larruak janzten zituzten bizkarrean, eta txapinak, oinetan. Egun erdia bustirik ematen zuten, errekan sartu behar baitzuten.
Ibai ibilbidean, toki arrunt arriskutsuak ere baziren; horietako bat, Ferretazulo. Barrankeadore lana 50eko hamarkadan bukatu zen, seguruagoa eta merkeagoa baitzen zura kamioietan jaistea.
(Fotos cedidas por Joxe Etxegoien)
** Cables aéreos que transportaban desde el corazón del bosque hasta el río, los troncos de los árboles Hasta 14 km , desde Erremendía hasta Oroz Betelu de cableado. Luego en el río se realizaban las pantanadas.
Más información sobre el tema del cableado y barranqueo en el libro de Victor Manuel Egia Astibia.
Otros enlaces de interés:
https://www.iratiaritza.com/rio-irati/
http://www.valledearce.com/cultura/historia/explotacion-forestal-almadias/
http://www.cinirati.es/informacion-sobre-la-selva-de-irati-en-el-valle-de-salazar/usos/usos-tradicionales-de-los-bosques.html
A Jesús Urroz de casa Ezkerra , en Oroz Betelu, por contarnos sus vivencias en el barranqueo.
A Ainhoa Mendía, por su ayuda en coordinar el paisaje sonoro en su pueblo, Oroz Betelu.
Al ayuntamiento de Oroz Betelu, por cedernos un espacio para el cartel.
A la voz en Euskara de Juan Retegi