Irati Aventura
Irati Aventura turismo aktibo eta kulturaleko enpresa bat da Nafarroako Pirinioetan. Iratiko oihaneko eta inguruko esperientzia paregabeak eskaintzen ditugu: e-bikeko ibilbideak, naturan zeharreko ibilaldi gidatuak, bisita kulturalak eta familientzako, taldeentzako eta bidaiarientzako jarduerak, paisaiarekin, historiarekin eta tokiko tradizioekin konektatu nahi dutenak.
Tamaina guztietako 15 bizikleta elektriko ditugu, eta denokleta, denentzako bizikleta bat, mugikortasun urriko pertsonek, oraindik pedalei eragiten ez dakiten txikiek edo bizikleta aldi baterako erabili ezin dutenek esperientziaz goza dezaten pentsatua. Iratiko magiara hurbiltzea da gure helburua, modu jasangarri eta hurbilean.