Libre al dago?

Hau Lenco I erreserba egutegia da.HEMEN

General

Lenco Etxea I XIX. mendean eraiki eta 1990ean zaharberritu zen Landetxe izateko. Zilbeti herriaren erdigunean dago.

Check-in time

Flexible

Check-out time

Flexible

Información

Lenco Etxea I XIX. mendean eraiki eta 1990ean zaharberritu zen Landetxe izateko. Zilbeti herriaren erdigunean dago.

Lenco II etxearen solairu berean dago eta batera alokatu daitezke 8 edo 10 lagunentzat.

Harremanetarako

Helbidea: 31639 Zilbeti (Navarra)
Arduraduna: Ronces y Lucía
Telefonoa 1: 608 163 675
Telefonoa 2: 948 76 80 50
Teléfono 3: 626 372 887
E-mail: casaslenco@gmail.com
Web: http://www.casaslenco.es
Turismo erregistro zenbakia: 60

Ezaugarriak / Extras

  • Animaliak onartuak
  • Berdegunea
  • Bikoteak
  • Familiak
  • Nekazal turismoa
  • Sutegia
  • WiFi
Batez besteko balorazioa: Oraindik ez dago baloraziorik

Oraindik ez dago baloraziorik

Gure gonbidatuak iruzkinak.

Oraindik ez dago baloraziorik

Baloratu etxe hau

Zilbeti

Zilbeti herri txiki bat da, Nafarroako iparraldean kokatua, Frantziako mugatik hurbil-hurbil, mendiz inguraturik. Mendi-kasko horietako batzuk ia 1.500 metrokoak dira garaieran. Hori dela eta, herriko izena euskarazko bi hitz hauetatik heldu omen da: “Ziloan Beti”, hau da, herria zulo batean kokaturik dagoela.

Nafarroako Pirinioen bihotzean dago, NATURA 2000 SAREAREN barnean, Europar Batasuneko ingurumen arloko babesen gerizpean (KBE, BIL, HBB), Aldude eta Adi mendien oinetan.

Ingurua ederra da zinez, goxoa, paregabea, arras osasungarria. Basa naturaren erdian dago, eta leihotik beretik hegaztiak eta oreinak ikusteko aukera izanen dugu; bai eta oreinen orro berezia entzuteko parada ere etxeko arkupetik beretik (orein arrek araldian egiten duten oihua da, lurralde markatzeko). Etxetik metro gutxira, Etxarro erreka dago, txikia eta arras polita. Errekak ura darama urtaro guztietan eta amuarrainez beterik dago.

GOZATU HAU GUZTIA…

Autoa hartu behar izan gabe, hainbat gauza ikusteko aukera izanen duzue, hala nola Zilbetiko Monasterioa, Gernika Oihan Margotua, kontrabandoaren eta herejearen ibilbideak, bai eta gure herria inguratzen duten aunitzez ere ibilbide gehiago ere, pagadi ikusgarrietan murgilduak. Bertzenaz, sasoian izanez gero, inguruetako mendi handietara igotzeko parada izanen dugu; bertzeak bertze, Adi mendira (1.458 m.).

Adi ederra eta ikusgarria da zinez eta, kaskotik, ikuspegi paregabeak gozatuko ditugu alde guztietara, urruneko gailurrak ikusiko baititugu: Moncayo (Zaragoza eta Soria artean), Huescako kaskoak, Urbasa-Andia, Aizkorri (Gipuzkoa), Larrun (Zugarramurdi eta Donibane Lohizune artean), bai eta Frantziako kostaldea ere.

Zilbetiko lurrak mugakide dira, bertzeak bertze, Urepel, Sorogain, Urkiaga, Eugi, Erro eta Baztanekin. Leku horietan guztietan bazter ezin ederragoak aurkituko dituzue, oso egokiak argazkiak ateratzeko, giro lasai, isil eta barean.

ARGIBIDEAK:

www.erro.es/lugar-y-gentes/concejos/zilbeti

Datozen egunotako eguraldia:

El tiempo – Tutiempo.net

Read more

Prezioak

Lenco I
Lenco II
Banako edukiera
4 pertsona + 2 osagarri
4 pertsona + 1 osagarri
Edukiera, guztira
10 pertsona bitarte
Asteburua
40 €/noche
180 €
Aste osoa
-- 380 €
Gau gehigarria
40 €
60 €
Lenco I eta II batera - Asteburua
350 €
Lenco I eta II batera - Aste osoa 700 €
Lenco I eta II batera - Gau gehigarria 100 €

ZILBETI