Galtzadaren ertzean erromatar garaiko bi aztarnategi identifikatu dira eta bidearen bilakaerari erabat lotuta egongo zirenak: Zalduakoa eta Artzikoa. Oraindik ezin da zehatz jakin zein urtetan iritsi ziren lehen aldiz erromatar tropak Pirinioetako lurralde hauetara; baina, segur aski, K.a. I. mendearen bigarren erdian edo K. o. lehen hamarkadan izango zen, Augustoren agintaldi garaian. Oso litekeena da, […]
Read More...Aztarnategi Erromatarrak
Galtzada erromatarra
GALTZADA ERROMATARRA Ibilbide honek Caesaraugusta (Zaragoza) eta Burdigala (Bordele) lotzen zituen erromatar bidearen zati bat zeharkatzen du. Bidea Zangotzatik zetorren, Irati ibaiaren ibilbideari jarraituz, gaur egun Ekai Longida dagoen lekuraino; hor, Urrobi ibaiaren arrora igarotzen zen eta Artzibarretik igota Orreagaraino iristen zen. Ibañetako lepoa zeharkatu eta Luzaidetik iparralderantz jaitsi ondoren, Donazaharrera iritsiko zen. Galtzada, K. […]
Read More...Hilarri Museoa
Zer da HILARRI MUSEOA? Disko-formako hilarriz osatutako museo bat da. Erdi Aroko eta Erdi Aro berantiarreko hilarriak dira, oparo apaindurik, eta Abaurregainan daude ikusgai hasierako posizioan eta orientazioan. Nafarroako hilarri multzorik aberatsenetakoa da eta, mota guztietakoak ere badira. Bisitariak, hortaz, ederki ikusi eta ikasiko du zer-nolako sinboloak (erlijiosoak eta paganoak) eta teknikak erabili diren mendez […]
Read More...Artziko Santa Mariaren baselizaz
Inork miretsi nahi badu erabateko isiltasunean Nafarroako landa eremuko arte erromanikorik benazkoena Artziko Santa Mariaren baselizaraino etorri beharko du. Nagoretik arras hurbil (Artzibarko hiriburua), inguru baztertu eta bakartian, landa erromanikoaren bitxi hau aurkituko dugu, XII. mendean eraikia, eta Sortzez Garbiari eskainia. Zentzua du hementxe topatzeak, mendez mende jendea bazterrotan ibili baita, Donejakue Bideako bertzelako ibilbidea […]
Read More...Orbaizetako arma ola
Orbaizetatik iparraldera dago kilometro gutxi batzuetara, herritik aparte dagoen auzo batean, Frantziara doan pistan. Orbaizetako Arma eta Munizioen Errege Fabrika (Orbaizetako Ola) XVIII. mendearen akaberan eraiki zen, antzinako burdinolaren gainean. AUTOZ IRISTEKO MODUA Leku horretaraino iristeko, Aezkoako NA-140 errepidea hartuko dugu, Aribeko desbideratzea jo arte (Iratiko Oihana ageri da idatzirik).Bidegurutzetik, Orbarara iritsiko gara lehenik, eta, […]
Read More...