Paisaietako soinuak – Oroz betelu

Antzinaroaren arabera, lau gai nagusi ziren: sua, ura, airea eta lurra.
Gure ibarretan, gure herrietan, gai horiek oraindik ere garrantzi handia dute eguneroko bizitzan. Aireak, adibidez, hostoen xuxurla dakarkigu gure oihanen artean; lurrak elikagaiak ematen dizkigu; urak gure alorrak ureztatzen ditu, eta suak gure etxeak berotzen ditu.

Guk gai horietako bat izanen dugu solasgai: ura, alegia. Mendi hauen artean bizitza bezala isurtzen den errekako ura, hau da, era lasaian, pausatuan.

Jesusen istorioa entzuteko zortea dugu, lanbide arrunt gogor batez mintzatu baitzaigu: barrankeadorea (errekatzailea). Lan hori neguan eta uretan egiten baitzen. Atera kontuak.

Enbor-garraioa Aezkoa, Artzibar eta Orotz-Beteluko gazteendako lana izan zen, urte sail luzean.
Teknika hura Estatu Batuetatik ekarri zuen “El Irati” enpresak, 1940an. Enborrak garraiatzeko molde hori almadien ordez zabaldu zen; almadiak seguruagoak ziren baina geldoagoak. Barranqueo2
Baina zer da barrankeoa edo errekatze-lana? Funtsean, izei eta pago enbor solteak jaisten dira ugaldean beheiti, Iratiko oihanetatik Agoitzeraino. Ura presen bidez biltzen zen; gero, presak laxtu edo askatu, eta ur-masa horrek enborrak errekan beheiti ekartzen zituen.
Garraio-lanak bi fase zituen: lehenik, enborrak -2.000 inguru- ura biltzen zen tokietara eramaten ziren, eta gero, ur-kolpe hori ematen zen (pantanada), ugaldean beheiti Agoitzeraino jaisteko. Helmuga Agoitz baitzen.
Lana neguko hilabeteetan egiten zen, ura indar handiz eta bortitz jaisten zela baliatuta.
Langile koadrilek, bertzalde, bidean trabaturik gelditutako adarrak eta egur xehea desegin behar zituzten.
Jarraitu irakurtzen...

Zatozte eta gozatu Irati ibaia, eta gozatu, halaber, hemen aurkituko dituzuen ibilaldi ederrak. Haritz kandugabeko oihan ederra dago hemen, Estatu guztian hobekien kontserbatutakoa.

PARTE-HARTZAILEAK:

Jesus

Mila esker Orotz-Beteluko Ezkerra etxeko Jesus Urrozi, lanbide hartako bizipenak kontatzeagatik.

Ainhoa Mendiari, bere herriko, Orotz-Beteluko, paisaietako soinua taxutzen laguntzeagatik.

Orotz-Beteluko Udalari, kartela paratzeko leku bat uzteagatik.

Juan Retegiren euskarazko ahotsari.

Partekatzea:
Share