Paisaietako soinuak – Azpegui

Garrantzitsua
Nekez heltzen da estaldura mugikorra leku honetara. Hortaz, onena da ibilbideak deskargaturik eramatea eta lekuan entzutea.

Entzun erne Artzaik kontatuko digun istorioa. Artzain zaharra da, historiaurrean bazterrotan bizi izanikoa.

Artzai, 60 urteko artzain zaharra, Arpean bizi da. Ohituren zaindaria izateaz gain, epaile ahaltsua da Idopil, Iraun, Irati eta Ortzantzurietako goi bazkalekuetan, eta erabakimena ere badu jendearengan, bazkalekuetan, meategietan eta iturrietan, erromatarrak iritsi baino lehen, K.a. 150 urte lehenago. Jendea hiltzean, zer-nolako usadioak zeuden aipatuko dizkigu.
Historiaurreko jendeak hamaika megalito eraiki zituen; haietako aunitz gaur eguneraino iritsi dira, eta zorionez, gure inguruan ikusiko ditugu.
Megalitismoa duela 4.000 urte hasi zen eta, lehenik, trikuharriak egiten hasi ziren. Hura, izan ere, irauteko asmoz eraikitako lehen giza arkitektura izan zen. Hildakoak elkarrekin ehorzteko erabili ziren,
Dolmen
trikuharriak bilakatu eta bertze ehorzketa mota batzuekin – tumulu handiekin- batera erabili ziren.

Túmulo

Jarraitu irakurtzen
...

GURE INGURUKO MONUMENTU MEGALITIKO NAGUSIAK

Azpegi: 4 trikuharriak, 19 harrespilak, 1 iruinarriak, 2 txabola zolak

Arrataka: 12 harrespilak

Idopil-Axpageta: 8 harrespilak, 11 txabola zolak

Soroluze: 1 trikuharri, 8 harrespilak

Organbide: 1 trikuharri, 6 harrespilak, 7 txabola zolak

Minakolepoa-Otsoarriskozelaia: 4 harrespilak, 3 txabola zolak

Etzangio: 2 harrespilak

Irazulo: 10 txabola zolak

Informazio gehiago web orrialde honetan

Zatozte megalito hondarrez beteriko bazkalekuak bisitatzera, Arpea izeneko haitzuloa ikustera, latxa ardien esnearekin egindako gazta erostera. Gainera, inork mendi kaskorik ikusi nahi badu, datorrela Urkulu menditik dauden ikuspegi zoragarriak gozatzera. Azpian, Donibane Garazi dago, hots, Erdi Aroko hiri ederra.

PARTE-HARTZAILEAK

Txoperena FotoGure esker ona adierazi nahi diogu Juan Mari Martinez Txoperenari, laguntza ederra emateagatik: izan ere, berea da gaztelaniazko ahotsa, marrazkiak egin ditu, bai eta istorioaren nondik norakoa ulertzeko informazioa prestatu ere.

JUAN MARI MARTINEZ TXOPERENA (1945, Aurizberri/Espinal).

Artelanen eta kultur ondasunen zaharberritzaile eta kontserbatzailea, 20 urtetik goiti. Egun, erretiroa harturik dago. Landa-ikerlaria Aranzadi Zientzia Elkartean; gehienbat, megalitismoan, protohistorian eta erromatar bideetan. Lan handia egiten ari da nafar Pirinioetako eta Pirinioaurreko mendebaldeko ibarretan. Gauza aunitz aurkitu ditu; bertzeak bertze, monumentu megalitikoak, barruti gotortu protohistorikoak, kokalekuak eta nekropoliak (hala protohistorikoak nola erromatarrak) eta erromatar galtzadak.

Ohiane Mendizabal, Aranzadi Zientzia Elkarteko kideari, laguntza emateagatik.

Aezkoari, paisaien kartela paratzeko tokia uzteagatik.

Karmele Galarzaren euskarazko ahotsari.

Partekatzea:
Share