Orotz-Beteluko Hariztia

Robledal de Betelu en Garralda

Orotz-Beteluko hariztia Europako haritz-oihanik interesgarrienetakoa da. Haritz kandugabea da zuhaitz nagusia.

Hobekien kontserbatutako hariztietako bat da Iberiar Penintsulan, espezie horretan,  (Quercus Petraea) eta Europako interes handienetakoen artean ere badago. Haritzak malda latzeko hegaletan hazten dira; zorupea harkaitz gogorrez osatua dago. Botanikarien arabera, harizti horiek, egun hain bakanak, gaur egungo pagadiak bezain garrantzitsuak izan ziren.  Bertze zuhaitz mota batzuk ere hazten dira haritzen artean, hala nola urkiak, otsalizarrak, gaztainondoak, etab. Oihanpea aberatsa da lore handiko txilarretan eta landare lastodunetan.

Lau udal dira mendi horien jabeak, hots, Orotz-Betelu, Garralda, Aribe eta Garaioa,  eta laurak ere azken urteotan ingurua lehengoratzen ari dira. Izan ere, mendiaren antolamendurako plana lantzen ari dira, bai eta bidezidor balizatuen sare bat ere, inguru horretarako 4 herrietatik joateko. Gainerako oihanetan bezala, pagoa hazten da tokirik garaienetan, nahiz eta 3.000 bat urte geroago iritsi zen ingurura.


SARBIDE ERRAZA

Pagorik, urkirik edo gaztainondorik hazten bada ere, hemengo zuhaitza nagusia haritz kandugabea da, inguruan duela 7.000tik gora urte agertutakoa. Olaldeatik Ariberantz doan bidea jende aunitzek erabiltzen zuen lehenago, egur bila joateko edo burdin meategietan lan egiteko. Denbora laburrean hasiko gara haritzak ikusten bide nagusian barna. Orotz-Betelura doan NA-2040 toki errepidetik iritsiko gara, hots, NA-140 Garralda-Aribe errepideko 21. km-tik abiatzen dena  (ikusi goiko mapa). Txangoa jende guztiarendako dago gomendatua, bai eta botanika zaleendako ere. Erabili erantsitako Google mapa, abialekura autoz nola iritsi ikusteko.

Aise iritsiko zara inguru horretara gure elkarteak ARIBEN dituen etxeetatik.


Partekatzea:
Share