Txikipolit Jatetxea


Txikipolit Jatetxea
Txelo eta Moises, Txiki Politeko jabeak eta sukaldaria dira eta estilo tradizionala eman nahi izan diote jatetxeari, gure lurraldeko sukaldaritzan oinarritua, tokiko zapore nabarmen batekin.
Txiki Politek sukaldaritza klasikoaren aldeko apustua egiten du.
Hori dela eta, Txiki Politen ezin dira falta euskal sukaldaritza tradizionaleko produktuak, kalitaterik handieneko barazkiak, gure amatxien moldeko eltzekariak, eta nola ez, ezta nafar Pirinioetako plater bereizgarriak ere, hots, kalitate on-oneko haragiak eta gure mendietan gordetako sekretuak: zizak, onddoak eta ehiza-gisatu goxo-goxoak
Eta bukatzeko, gure etxeko postreak, gozogintza tradizio oparoaren emaitza.
-
Ordutegiak:
Asteartea-Igandea 12:30 – 15:30
Astelehenean, itxita - Telefonoak. 948 760019 / 687 502 340 / 607 815 587
- Web: www.txikipolit.es
- Email: meseverril@yahoo.es