Hilarri Museoa

Zer da HILARRI MUSEOA?

Laberinto del museo de las estelasDisko-formako hilarriz osatutako museo bat da. Erdi Aroko eta Erdi Aro berantiarreko hilarriak dira, oparo apaindurik, eta Abaurregainan daude ikusgai hasierako posizioan eta orientazioan.

Nafarroako hilarri multzorik aberatsenetakoa da eta, mota guztietakoak ere badira. Bisitariak, hortaz, ederki ikusi eta ikasiko du zer-nolako sinboloak (erlijiosoak eta paganoak) eta teknikak erabili diren mendez mende harrizko arte herrikoian, arras lagin adierazgarria baita.

Museoaren instalazioak ere arrunt erakargarriak dira, baita kanposantuak bisitatzea gehiegi maite ez duen jendearendako ere.
Labirinto eder-ederra da, hainbat pasabidez osatua, eta zubi gisako bat ere badu, den-dena goitik arras ongi ikusteko.

San Pedro elizako kanposantu zaharrean dago, Abaurregaina herrian. Paisaia-proposamenak kanposantua aldatu bazuen ere, hilarriak jatorrizko posizioan daude paraturik eta hasierako xedea betetzen dute; hau da, xede batekin egin zituzten, eta horri eutsi diote; gainera, monumentu kategoria mantendu dute.

NON DAGO?

Abaurregainako eliza ondoan dago, Aezkoan, Nafarroan. Gainera, hurbil dago Nafarroako bertze turismo-gune erakargarri zenbaitetatik, hala nola Orreaga, Otsagabia, Iratiko Oihana eta Irunberriko mendi-zintzurretik.
NA 140 errepidearen ondoan (Iratiko Oihanera sartzeko Nafarroan diren bi sarreren erdibidean: Orbaizeta eta Otsagabia).

Argibideak eta bertzelako xehetasunak Abaurregaina herriko webgunean ikusiko dituzue.

 


Partekatzea:
Share

Utzi erantzuna

Note: Comments on the web site reflect the views of their authors, and not necessarily the views of the bookyourtravel internet portal. Requested to refrain from insults, swearing and vulgar expression. We reserve the right to delete any comment without notice explanations.

Your email address will not be published. Required fields are signed with *

*
*