Garaien ibilbidea

Hórreo de Lusarraeta valle de Arce

Hórreo en Hiriberri Villanueva de AezkoaHórreo en Hiriberri Villanueva de Aezkoa

Nafarroan diren 22 garaietatik, 15 Aezkoan daude. Ia herri guztiek dute baten bat eta, gainera, arras ongi kontserbaturik daude.

Iratiko Oihanetik  Orbaizetan barna itzultzen bazara, gomendagarria da zinez Aezkoako herrietako eraikuntza mota bereizgarri horiek ikustea (gareak). Aleak edo bihiak gordetzeko balio zuten, lurretik urrun, karraskariengandik eta behe solairu tradizionaleko hezetasunetik babesteko. Haietako aunitz azken hamarkada hauetan zaharberritu dira eta horregatik daude gaur egun ongi kontserbaturik gure gozamenerako.

Aezkoak garaiak Pirinioetako motakoak dira, bi isurialdeko teilatua dute, ia teilatu-hegatsik gabe, oin laukizuzena, eta landu gabeko harriz eginak dira. Garaioan, Hiriberrin, Ariben, Arian, Orbaran, Orbaitzetan eta Garraldan bada ongi kontserbatutako alerik. Garai bakoitza etxe bati dagokio eta, hain zuzen, kasuan kasuko etxearen izena dute. Inguru honetako handiena Aribeko Domench etxekoa da. Orbaizetako Larrañeta etxekoak oraindik ere eutsi dio zurezko egiturari, bai eta jatorrizko zutabeei ere. Eta Hiriberriko Rekakoak, adibidez, zenbait inskripzio ditu aitzinaldean.

ALE ERROMANIKOA

Eta Aezkoara jotzen baduzu Agoitzetik Auritza doan errepidean barna, Artzibar gurutzatuko duzu. Arrunt gomendagarria da errepidetik atera eta Lusarretara joatea, herri horretako garaia miresteko, erromanikoa baita (goiko argazki handia), moldeari begira bitxia. Herriraino bertaraino etorriko zara autoz, ibarreko errepideko bihurgune itxi batetik abiatzen den bidea hartuta. Bertzenaz, oinez joan nahi baduzu eta Saraguetako Monaut Etxean (Saragüeta) ostatu harturik bazaude, badago tokiko bidezidor bat, laranjaz balizatua, herri horretatik 2 km laburretan Lusarretara joateko. Saraguetari buruzko gure web-orrian, urratsez urrats azaldua aurkituko duzu familiek egiteko moduko ibilbide hori. Landetxearen jabeak berak garbitu eta zaintzen du bidezidorra.

ARGAZKIAK: ©Ana Domínguez ©MisescapadasporNavarra.com


Partekatzea:
Share