Galtzada erromatarra

GALTZADA ERROMATARRA

calzada romana (o.mendizabal) calzada romana(s. matelo)

Ibilbide honek Caesaraugusta (Zaragoza) eta Burdigala (Bordele) lotzen zituen erromatar bidearen zati bat zeharkatzen du. Bidea Zangotzatik zetorren, Irati ibaiaren ibilbideari jarraituz, gaur egun Ekai Longida dagoen lekuraino; hor, Urrobi ibaiaren arrora igarotzen zen eta Artzibarretik igota Orreagaraino iristen zen. Ibañetako lepoa zeharkatu eta Luzaidetik iparralderantz jaitsi ondoren, Donazaharrera iritsiko zen.

miliarioa asibarren (rzubiria)Galtzada, K. a. I. mendean eraikiko zen, 6 eta 8 metro arteko zabalerarekin eta ez zituen % 6ko desnibelak gaindituko. Haren eraikuntza K.a. I. mendearen inguruan egin zen, 6 eta 8 metro arteko zabalerarekin eta, bide osoan ez zuen %6ko desnibela gaindituko. Galtzada erromatar inperioa erori arte erabiliko zen: armada, posta, zama handiak, gurdiak… Bidearen hondatzeak haren abandonua eragin zuen arte, hain zuzen. Hala ere, animalia bide gisa erabilia izan da XIX. mende amaiera eta XX. mende hasieran errepide berriak egin zituzten arte. Ibilbidea ahal den neurrian, galtzadaren jatorrizko bidera egokitzen da, nahiz eta batzuetan ezinezkoa izaten den, hainbat arrazoi direla medio: luiziak, lurraren higadura, propietate pribatuak, etab.         

Ibilbidea haren inguruan aurkitutako sei miliario edo mugarriek egiaztatu dute. Zedarri hauetariko bana jartzen zen milia (milia passum) bakoitzeko bide ertzean, hau da, gaur egungo 1.481 metroro. Bertan, hainbat informazio adierazi zitekeen grabatu edo margoen bidez: galtzada eraiki edo konpondu zuen enperadorearen izena, edota hurrengo mansio edo civitas-era (geraleku edo herrira) zegoen distantzia adibidez. Galtzadan zehar aurkitutako miliario batzuk jendaurrean ikusgai daude, hiru Aurizberri/Espinal Kontzejuaren Etxean (Erroibar/Erro Harana) eta bat Luzaide/Valcarlos Erakusketa Zentroan. Bi guneen sarrera doakoa da.  

Informazio gehiagorako:

ARGAZKIAK: O.Mendizabal, S.Matelo eta R.Zubiria 


Partekatzea:
Share