Donejakue Bidea

Aurizberri-Espinal

Bizkarreta-Gerendiain

Urtero, 60.000tik gora erromesek jotzen dute Orreaga esperientzia paregabearen bila: hots, Donejakue Bidea egitea. Guretzat, ohore handia da anfitrioiak izatea.

Nafarroa, izan ere, Donejakue Bidearen sarrerako atea da Penintsulan. Bi ibilbide handik gurutzatzen dute Nafarroa: batetik, Luzaiden barna Pirinioetatik sartu eta Orreaga zeharkatzen duen bideak, eta bertzetik, Aragoitik heldu eta Zangoza gurutzatzen duenak. Lehen bide horren bidelagunak gara eta hori zorte handia da, bide nagusia baita, erabiliena, gizateriaren ondare izendatua.

IX mende urrun hartan apostoluaren hilobia Compostelan aurkitu zenez geroztik, erromes biderik garrantzitsuena izan zen Erdi Aroko Europa guztian. Ibilbidean gure historiaren zati handi bat dago ikusgai eta aukera ederra dugu arte altxorrak, kultur adierazpenak eta hamaika paisaia ezagutzeko. Frantses bideak Pirinioetako mendi eta oihanetatik Erdialdeko lautadetaraino eramanen gaitu.

Orreagako etapak (21,5 km) gure herrietako lau gurutzatzen ditu: Auritz/Burguete, Aurizberri, Bizkarreta-Gerendiain eta Lintzoain.Oihanak eta belar-soro zabalak tartekatu, bi mendate nabarmen gainditzen ditu (Mezkiritz eta Erro), eta Zubiri eta Esteribarreraino jaisten da. Etapa zorrotza da, ederrenetako bat, aunitzen iritziz.

GURE HERRIETAKO ONDAREA

Ukaezina da gure inguru hurbilari darion aberastasuna. Orreagan, Santa Maria Kolegiata da nabarmentzekoa,  gotiko frantsesaren adibide garbia baita Penintsulan, eta nabarmentzekoak ere Done Jakueren kapera eta Karlomagnoren siloa, biak ere Erdi Arokoak. Auritz eta Aurizberri karrika-herri bereizgarriak dira, XVIII. eta XIX. mendeko etxe handi ederrak dituzte, eta bi herriak ere paisaia ikusgarriz inguraturik daude. Auritzen, San Nikolas Barikoaren eliza ikusi beharra dago, eta Aurizberrin, San Bartolome eliza.

Bi herri txikik ixten dute Erroibar, biak ere arras lasaiak, erromes aunitzen gozamen eta atsedengarri. Bizkarreta-Gerendiainek erromes ospitalea izan zuen XII. mendean, eta Lintzoainek, berriz, XIII. mendeko eliza erromaniko bitxia dauka.

Gure landetxeak ezin hobeak dira ostatu hartzeko, bai Donejakue Bidea egiten ari bazara, bai asteburuan etapa solteren bat egin nahi baduzu. Atsegin dugu zinez erromesa ederki zaintzea, etxean bezala sentitzeko. Baditugu hala logelak nola taldeendako ostatuak.

FRANTSES BIDEKO GURE OSTATUAK:

AURITZ/BURGUETE:

  • Bergara LANDA ETXEA. IKUSI
  • Pedroarena LANDA ETXEA. IKUSI
  • Luisenea LANDA ETXEA. IKUSI

AURIZBERRI/ESPINAL:

  • Gertxada Basajaun LANDA ETXEA . IKUSI

BIZKARRETA-GERENDIAIN:

  • Idiara LANDA ETXEA. IKUSI
  • ‘La Posada Nueva’ Landa etxea. IKUSI

MEZKIRITZ:

  • Lazkotzenea Landa Etxea. IKUSI

LINTZOAIN:

  • Ekain LANDA ETXEA. IKUSI
  • Etxeberria I LANDA ETXEA. IKUSI
  • Etxeberria II LANDA ETXEA. IKUSI
  • Motxaña I LANDA ETXEA. IKUSI
  • Motxaña II LANDA ETXEA. IKUSI
  • Posada El Camino. IKUSI

Partekatzea:
Share