Zilbeti

Zilbeti

Things to do - general

Zilbeti herri txiki bat da, Nafarroako iparraldean kokatua, Frantziako mugatik hurbil-hurbil, mendiz inguraturik. Mendi-kasko horietako batzuk ia 1.500 metrokoak dira garaieran. Hori dela eta, herriko izena euskarazko bi hitz hauetatik heldu omen da: “Ziloan Beti”, hau da, herria zulo batean kokaturik dagoela.

Nafarroako Pirinioen bihotzean dago, NATURA 2000 SAREAREN barnean, Europar Batasuneko ingurumen arloko babesen gerizpean (KBE, BIL, HBB), Aldude eta Adi mendien oinetan.

Ingurua ederra da zinez, goxoa, paregabea, arras osasungarria. Basa naturaren erdian dago, eta leihotik beretik hegaztiak eta oreinak ikusteko aukera izanen dugu; bai eta oreinen orro berezia entzuteko parada ere etxeko arkupetik beretik (orein arrek araldian egiten duten oihua da, lurralde markatzeko). Etxetik metro gutxira, Etxarro erreka dago, txikia eta arras polita. Errekak ura darama urtaro guztietan eta amuarrainez beterik dago.

GOZATU HAU GUZTIA…

Autoa hartu behar izan gabe, hainbat gauza ikusteko aukera izanen duzue, hala nola Zilbetiko Monasterioa, Gernika Oihan Margotua, kontrabandoaren eta herejearen ibilbideak, bai eta gure herria inguratzen duten aunitzez ere ibilbide gehiago ere, pagadi ikusgarrietan murgilduak. Bertzenaz, sasoian izanez gero, inguruetako mendi handietara igotzeko parada izanen dugu; bertzeak bertze, Adi mendira (1.458 m.).

Adi ederra eta ikusgarria da zinez eta, kaskotik, ikuspegi paregabeak gozatuko ditugu alde guztietara, urruneko gailurrak ikusiko baititugu: Moncayo (Zaragoza eta Soria artean), Huescako kaskoak, Urbasa-Andia, Aizkorri (Gipuzkoa), Larrun (Zugarramurdi eta Donibane Lohizune artean), bai eta Frantziako kostaldea ere.

Zilbetiko lurrak mugakide dira, bertzeak bertze, Urepel, Sorogain, Urkiaga, Eugi, Erro eta Baztanekin. Leku horietan guztietan bazter ezin ederragoak aurkituko dituzue, oso egokiak argazkiak ateratzeko, giro lasai, isil eta barean.

ARGIBIDEAK:

www.erro.es/lugar-y-gentes/concejos/zilbeti

Datozen egunotako eguraldia:

El tiempo – Tutiempo.net

Partekatzea:
Share
Casa Rural Borda Lenco (Ardiak y Behiak)

Casa Rural Borda Lenco (Ardiak y Behiak)

Zilbeti LE-Osoak 5/5
Asteburuko prezioa aurrera 350 €

Borda hau 2007an zaharberritu zen Landetxe izateko. Bi ostatu dira, eta bakoitzak 8 lagunendako edukiera dauka. Biak batera alokatu daitezke 16 laguneko taldeentzat.

Landa Etxea Adipe

Landa Etxea Adipe

Zilbeti LE-Osoak 4.86/5
Asteburuko prezioa aurrera 450 €

Landetxea 2016an eraikia da Zilbetin; naturgune babestua da Nafarroako Pirinioen erdi-erdian, 2000 Natur Sarearen barnean. Bakea eta lasaitasuna eskaintzen ditu inguru zoragarrian

Lenco I Landetxea

Lenco I Landetxea

Zilbeti LE Logelak
Gaueko prezioa aurrera 40 €

Lenco Etxea I XIX. mendean eraiki eta 1990ean zaharberritu zen Landetxe izateko. Zilbeti herriaren erdigunean dago.

Lenco II Landetxea

Lenco II Landetxea

Zilbeti LE-Osoak 5/5
Asteburuko prezioa aurrera 180 €

XIX. mendekoa eta Zilbeti erdian kokatua, 4 lagunendako Landetxea da, 1990tik honat. Zilbeti herriaren erdigunean dago.