Saragueta

Saragueta

Things to do - general

Labiako Mendilerroko behatoki txiki batean, Artzibarko ipar mugan, Saragueta dago. Lasaitasuna, isiltasuna eta atsedena nahi badituzu, toki egokian zaude.

Artzibar ibilbide jendetsuenetatik baztertuxea dago. Antzinako zaporeak gorde ditu eta berezko edertasun paregabea ere bai. Saraguetari baretasuna dario alde guztietatik. Hogei bizilagun doi, hantxe hasiko gara sumatzen Nafarroako Pirinioen erliebea.  Herri xarmaduna, film tokia, naturako turismoa eta landa-artearen adierazpen harrigarriak ederki uztarturikoa. Larrogain mendiko igoera egin dezakezu, edota familiarteko ibilaldi bat Lusarreta herri mugakideko garaia miresteko.

GOZA ITZAZU

HERRIAREN LASAITASUNA

Saraguetan paseatzea berez da plazer hutsa. Pirinioetako moldean eraikitako etxe gutxi batzuek osatzen dute, plazaren eta bi txorrotako iturriaren inguruan antolatuak. Ura inguruko iturburuetatik heldu da. Plazan berean, guruztokiaren azpian, gurutze bat, XVI. mendearen bigarren herenean datatua, arte balio nabarmenekoa. Gurutziltzatua adierazkorra da zinez, eta Ama Birjinak, San Joanek eta belaunikatutako hirugarren irudi batek lagundurik dago.

Halaber, garbitoki zaharrean gelditzea merezi du, herriaren irteeran, iraganeko bizimoldea gogora ekartzeko.

SAN JOAN BATAIATZAILEAREN ETXEA

Erdi Arokoa da jatorriz eta herriaren erdigunean aurkituko duzu. Atariak erdi-puntuko arku bat du eta XVI. mendekoa da. Barnealdean, hainbat estilotako osagaiak ikusiko ditugu: Erdi Aroko bataiarri soila; XIV. mendeko gurutze gotikoa; edo San Joan Bataiatzaileari eskainitako erretaula neoklasikoa, XIX. mendean ondua; erretaularen saihetsetan, margolan errenazentista txiki batzuk aprobetxatu ziren.

FILMETAKO JENDEA

Montxo Armendáriz zinema-zuzendariak Saraguetan begirada pausatu eta, 2000n, “Silencio roto” film luzea filmatu zuen. Lucía Jiménezek eta Juan Diego Bottok interpretatua, herri txiki bateko bizitza kontatzen da Espainiako Gerra Zibilaren ondotik.

ARTZIKO SANTA MARIA

Ibarrera etortzen bazara, ez galdu eliza hori ikusteko aukera, Nafarroako Kultur Intereseko Ondasunetako bat baita. Bere bakardadean eraikia dago natur ingurune ederrean, landa erromanikoaren eredugarri. XII. mendean eraiki zuten.

ARGIBIDEETARAKO:

www.valledearce.com/pueblos/saragueta/
(Web horretan, argibide sorta oparoa aurkituko duzu Artzibarko kulturaz, historiaz eta arteaz, Jose Etxegoienek egindako dokumentazio-lan izugarriari esker).


Eguraldia:

Pronóstico de Tutiempo.net

Partekatzea:
Share

Zerbitzuak

Zerbitzurik hurbilenak ibarreko hiriburuan daude, Nagoren, 10 km-ra doi (13 minutu errepidez). Gomendagarria da erosketak egitea herrira ostatu hartzera igo aurretik.

Mapa kokapena

Hiriburu batzuen eta Iruñea arteko distantzia:

Bartzelonatik: 438 Km
Bilbotik: 158 Km
Logroñotik: 89 Km
Madrildik: 408 Km
Donostiatik: 92 Km
Gasteiztik: 93 Km
Zaragozatik: 175 Km


Autoz eginen duzun ibilbide zehatza kalkulatze aldera, sakatu HEMEN eta sartu zure abiapuntuko herria.

BIDEAK ETA GALTZEKO BIDEAK

Senderismo en Saragüeta

Saragueta inguruan, hainbat ibilbide nabarmenduko dizkizugu, guztiak ere herritik beretik abiatuak. Bidezidor horietan mantentze lanak egiten dira eta MARGO laranjaz daude seinaleztatuak, gure elkartean dagoen Monaut Etxea Landetxeari esker:

Ruta 1

Larrogain mendiko igoera

larrogain Monaut Etxetik aterako gara Kontzeju Etxerantz. Ezkerretara, Urdirotza doan bide zaharra abiatzen da, eta horri jarraituko diogu (marka laranjak). Haitzen behealdea zeharkatuko dugu mendi-hegalean barna itxitura bat aurkitu arte. Itxitura igaro eta Urdirotza igotzen den bidegurutzeraino iritsiko gara. Hor, aukeran dugu ezkerretara jotzea herri ttipia ikusteko (seinalearen arabera: 600 m).

Eskuinetik jarraituko dugu, bidexka meharrean goiti, dena ezpelez inguraturik, leporaino (erne marka laranjei; bertzenaz, aise galduko gara). Artzibartik Erroibarrera igaroko gara, eta hortik Larrogaineko kaskora igo gaitezke (ibilbidetik kanpo, 15” ingurura, seinale zuriak, gorriak eta berdeak). Zelaiz zelai jaitsiko gara, idoi artifizial batera iritsi arte; handik ere jaisten segituko dugu pagadietan sarturik Arangoako errekari jarraikiz, Saraguetara itzuli arte.

Descarga del track GPSTRACK GPS DESKARGATU

Luzera: 10 km Desnibela: 543 m Zailtasun ertaina. Laranjaz balizatua


Ruta 2

Baratza Bidea-Urrobi

Sendero local Baratza Bidea en Saragüeta río Urrobi Monaut Etxe aitzinetik abiatzen den pista hartuko dugu ezkerretara (seinale laranjei jarraituta). Ate berde bat gurutzatu, pista utzi eta zuzen jarraituko dugu. Lehen tartean, larreak, ezpelak, sasiak… topatuko ditugu. Haitz izugarriak gure eskuinean beti. Bigarrenean, hots, tarterik liluragarrienean, harizti bat igaroko dugu; nonahi dira iratzeak eta goroldioak…

Jaitsiera bukaturik, Urrobi ibaia topatuko dugu; parean, erromatar zubi zaharraren hezurdura, ur garbien murmurioa eta bainu freskagarriak hartzeko osinak. Erreka utzi, errepidera atera, eta 100 metrora, ezkerreko xenda bat hartuko dugu; igoera gozoa da hurritzen eta sasien artean, Saraguetara iristeko.

Descarga del track GPSTRACK GPS DESKARGATU

Luzera: 3,7 km Desnibela: 120 m Zailtasunik gabe.


Ruta 3

SL Saragüeta-Lusarreta

Hórreo de Lusarreta valle de Arce Herrira iristen den errepide bakarretik aterako gara Saraguetatik eta, lehen bihurgunera iristean, panel baten parean, errepidea utzi eta zuzen eginen dugu aitzina seinale laranjak ere badituen bidezidorrean barna. Lehen tartean, erreka txikiak daude eta, gero, igotzen hasiko gara inguru arrokatsuan, landaretza urrikoa, ezpelak, ezkaia… Goialdeenean, ikuspegi onak izanen ditugu ibarreko herrietara: Arrieta eta Hiriberri Artzibar. Seinale laranjei jarraikiz, itxitura bat pasatu eta gero, xendak Lusarretaren oinean dauden alorretara eramanen gaitu. Alorren arteko xenda ez dago horren argia baina zentzuzko norabidean eginen dugu aitzina.

Lusarreta gure bukaera da. Herrixka interesgarria, garai bat dauka (irudia) arras ongi kontserbaturik. Eliza ere da nabarmentzekoa. Bide beretik itzuliko gara (3,3 km, guztira). Hartu kontuan luzera, haur txikiegiekin joaten bazarete ere (autoz aise iritsiko gara).

Descarga del track GPSTRACK GPS DESKARGATU

Luzera: 1,7 km Desnibela: 175 m Zailtasunik gabe. Joan-etorria. Laranjaz balizatua.


Landa Etxea Monaut I

Landa Etxea Monaut I

Saragueta LE-Osoak 4.43/5
Asteburuko prezioa aurrera 220 €

Orain dela ia 200 urte eraiki ninduten, urte hauetan zehar denetarik ikusi behar izan dut. Kontrabandistak, sorginak… zinema munduko jende ezagunak ere erabili egin nau. Orain dela zenbait urte aldiz, argazkian ikusten dituzuen horiek erosi ninduten. Ongi izan eta gozatu!

Landa Etxea Monaut II

Landa Etxea Monaut II

Saragueta LE-Osoak 3.86/5
Asteburuko prezioa aurrera 260 €

Orain dela ia 200 urte eraiki ninduten, urte hauetan zehar denetarik ikusi behar izan dut. Kontrabandistak, sorginak… zinema munduko jende ezagunak ere erabili egin nau. Orain dela zenbait urte aldiz, argazkian ikusten dituzuen horiek erosi ninduten. Ongi izan eta gozatu!.

Landa Etxea Monaut I

Landa Etxea Monaut I

Saragueta LE-Osoak 4.43/5
Asteburuko prezioa aurrera 220 €

Orain dela ia 200 urte eraiki ninduten, urte hauetan zehar denetarik ikusi behar izan dut. Kontrabandistak, sorginak… zinema munduko jende ezagunak ere erabili egin nau. Orain dela zenbait urte aldiz, argazkian ikusten dituzuen horiek erosi ninduten. Ongi izan eta gozatu!

Landa Etxea Monaut II

Landa Etxea Monaut II

Saragueta LE-Osoak 3.86/5
Asteburuko prezioa aurrera 260 €

Orain dela ia 200 urte eraiki ninduten, urte hauetan zehar denetarik ikusi behar izan dut. Kontrabandistak, sorginak… zinema munduko jende ezagunak ere erabili egin nau. Orain dela zenbait urte aldiz, argazkian ikusten dituzuen horiek erosi ninduten. Ongi izan eta gozatu!.

Landa Etxea Monaut I

Landa Etxea Monaut I

Saragueta LE-Osoak 4.43/5
Asteburuko prezioa aurrera 220 €

Orain dela ia 200 urte eraiki ninduten, urte hauetan zehar denetarik ikusi behar izan dut. Kontrabandistak, sorginak… zinema munduko jende ezagunak ere erabili egin nau. Orain dela zenbait urte aldiz, argazkian ikusten dituzuen horiek erosi ninduten. Ongi izan eta gozatu!

Landa Etxea Monaut II

Landa Etxea Monaut II

Saragueta LE-Osoak 3.86/5
Asteburuko prezioa aurrera 260 €

Orain dela ia 200 urte eraiki ninduten, urte hauetan zehar denetarik ikusi behar izan dut. Kontrabandistak, sorginak… zinema munduko jende ezagunak ere erabili egin nau. Orain dela zenbait urte aldiz, argazkian ikusten dituzuen horiek erosi ninduten. Ongi izan eta gozatu!.