Orbaizeta

Orbaizeta

Things to do - general

Orbaizeta 765 metroko garaieran dago eta Aezkoako herririk iparraldekoena da. Pagadi hostotsuz eta larrez inguraturik Iratiko Oihanean sartzeko atea da mendebaldean; berezko atea, hain zuzen.

Iratiko Oihanera sartzeko bi sarbideetarik, Orbaizetakoa dago nafar hiriburutik hurbilen. Herriak 200 bizilagun ditu, aziendari eutsi dio, eta abialeku zoragarria da mendiz mendi eta bidez bide ibiltzeko, sorta oparoa baitago ibilbideetan. Halaber, arkitekturaren bitxi zenbait ezagutuko ditugu, hala nola, Arma Ola, Urkuluko garaipen-dorrea eta iraganaz eta bazterrotako bizilagunez mintzo zaizkigun aztarna megalitiko aunitz. Ibarra eta Irati ibaia bere ederrean ikusteko, merezi du zinez Arburuko behatokiraino igotzea, herritik beretik abiatzen den bidean barna, ikuspegi zoragarria baita.

GOZA ITZAZU…

HERRI ARKITEKTURA

Plazer hutsa da presarik gabe ibiltzea Orbaizetako karriketan barna. Iragan mendeetako sute eta arpilatzeak gorabehera, etxe aunitzek darakuskite oraindik ere arkitektura gotikoaren ezaugarriak leiho, arku eta giltzarrietan. Aitzinalde frankotan, gainera, Aezkoako armarria ageri da, hots, basurde bat haritz baten azpian. Inguruko ia herri guztietan bezala, merezi du elizan sartzea. Eraikin gotiko berantiarra da (XVI. m.), San Pedro Apostoluari eskainia, 1706ko erretaula barroko interesgarria duena. Erretaulan, gainera, ibarreko armarria da nabarmentzekoa, zurez egina; inguruko armarririk zaharrena, ziur aski. Azalegi mendian, San Esteban ermita dago, XX. mendearen erdialdean berreraikia. Erromeria egiten da urtero abuztuaren 3an.

HIRU GARAI

Orbaizetan hiru garai ikusiko ditugu (gareak, bertako euskaraz): bat Larrañetakoa da. Orain ez du eskailerarik eta gibelaldeko bao batetik sartzen da barnera; Etxegaraikoa 8 zutoin ttipitan bermaturik dago; eta Primorenekoak, berriz, kokaleku bitxia dauka bi karrika meharren artean, etxetik bereizia. Etxeko fatxadan hauxe dago idatzia: “Esta casa reedifico Miguel Eguinoa y Petra Elizondo ano de 1869” (Etxe hau Migel Eginoak eta Petra Elizondok berreraiki zuten, 1869. urtean)

ARMA OLA

Orbaizetatik iparraldera dago kilometro gutxi batzuetara, herritik aparte dagoen auzo batean, Frantziara doan pistan.  Orbaizetako Arma eta Munizioen Errege Fabrika (Orbaizetako Ola) XVIII. mendearen akaberan eraiki zen, antzinako burdinolaren gainean. Ez da harritzekoa, inguruko zuraren aberastasuna ikusirik, eta kontuan harturik, gainera, badirela burdin meategiak, bai eta erreka aunitz ere.

Arkeologia industrialaren adibide nabarmen hori Iratiko Oihan hostotsuan dago gorderik, eta Karlos III.ak eraikiarazi zuen; izan ere, armak eta munizioak egiteko gune nagusi bat nahi zuen, Koroak parte hartuko zuen ondoz ondoko gerretarako. Orbaizetako arma olak mende batez ere ez zuen iraun (1873ra arte), baina arras lan handia egin zuen (3.600 bonba ere fabrikatu ziren urtean); gainera, beti erasoak egin zitzaizkion eta hainbat aldiz ere su eman zitzaion. Fabrikaz gain, herrixka bat ere bazegoen eta Sortzez Garbiari eskainitako eliza, estiloz neoklasikoa. 150 langile baino gehiago bizi izan ziren, familiak eta guzti, bai eta fabrika zaintzeko tropak ere. 2007az geroztik, Kultur Intereseko Ondasun izendatua dago eta zaharberritzeko proiektuaren zain dago.

URKULU MENDIA

Inguruan bazabiltzate, ez galdu mendi ibilaldi hau egiteko aukera, erromatar dorre zirkularra (trophaeum) ikuste aldera. K.a. I. mendean eraikia, talaia gisa erabili da XIX. mendera arteko gerretan. Ia 20 metro dituela diametroan, mugaldea du bere oinetan. Antzinatean, Astorga eta Bordel lotzeko erromatar bideak mugalde hori zeharkatzen zuen. Urkulu mendian, 45 hileta-monumentu daude; 40 harrespil eta 5 trikuharri, hain zuzen. Hemen ibilbidea azalduko dizuegu, kaskora urratsez urrats aise samar igotzeko.

ARGIBIDEETARAKO:

www.orbaizeta.com
www.valledeaezkoa.com


Eguraldia:

Pronóstico de Tutiempo.net

Partekatzea:
Share

Zerbitzuak

Eskura dauden zerbitzuak Orbaizetan:

  • 2 taberna / jatetxe
  • 2 gaztandegi Olako auzoan
  • 1 Jarduera-enpresa bat: Itinatura
  • Udal pilotaleku bat
  • BTT zentro homologatu bat Larraun auzoan, Irabiako urtegirako errepidean: www.mendilatz.com


Hiriburu batzuen eta Iruñea arteko distantzia:

Bartzelonatik: 461 Km
Bilbotik: 228 Km
Logroñotik: 155 Km
Madrildik: 445 Km
Donostiatik: 155 Km
Gasteiztik: 171 Km
Zaragozatik: 204 Km

Autoz eginen duzun ibilbide zehatza kalkulatze aldera, sakatu HEMEN eta sartu zure abiapuntuko herria.

BIDEAK ETA GALTZEKO BIDEAK


Atal honetan, inguruko mendi eta bazterretan ibiltzeko hainbat ibilbide proposatuko dizkizugu, herritik beretik edo inguruetatik abiatzen direnak (zehazki, Azpegiko lepotik, Arma Ola gurutzatuta, ola ikusi beharra baitago). Goiko irudian, Urkulu mendiko kaskoa, eta han, erromatar dorrearen aztarnak (Trophaeum):

Ruta 1

Urkulu, Azpegitik

“Torre Azpegiko soroetan aunitz dira aztarna megalitikoak. Horregatik, zenbait bidexka zirkular balizatu dira inguruetan. Mendi-lepoa baino lehentxeago aparkatu eta ipar-ekialdera joko dugu, Etzangioko etxoletarantz; hurbil daude. Urkulu mendiaren oinarriko aldapa latzei helduko diegu, eta poliki-poliki, ezkerraldera eginen dugu, goialdeko harkaitzak saihesteko.





200 m inguruko desnibela igoko dugu, eta lainoak aukera ematen badigu, kaskoaren gainaldea ikusiko dugu. Oraindik ez, ordea, dorrearen aztarnak. Mendi-hegaletan barna joanen gara, azienda xendetan, harkaitzetan ez sartzeko, kaskotik hurbil dagoen leporaino. Biderik argienak harturik, tontorreko bizkarrera iritsiko gara; lehenik, dorrearekin batera omen zeuden hormen aztarnak pasatuko ditugu. Tontorrean, dorrearen aztarnak daude; ziurrenera, jatorri erromatarrekoa eta oroitzapenezko xedeetarako egina.

Leku beretik ez jaisteko, lepotik hegoaldera jaitsiko gara berehala, bide itxura handiagoa duten tarteak aurkitu arte, harik eta Orreagatik eta Lepoedertik heldu den GR 11ren marka zuri-gorriak ukitu arte. GR hori hartu eta Soroluzeko trikuharria ikusiko dugu, ongi kontserbatua. Haren ezkerrean, Azpegirantz jaitsiko gara bide argian beheiti, oihan txiki bat gurutzaturik, harik eta berriz ere hasierako etxoletara iritsi arte.

Track GPS Deskargatu DESKARGATU TRACK GPS

Luzera: 4,9 km Desnibela 418 m Lainoa, maiz


Ruta 2

SL-59B Azpegi-Mendilatz

“Cromlech Orbaizetatik abiaturik, Olako auzora joan eta Azpegiko aterpe librera iritsiko gara zementuzko pistan barna. Bertan, badira han berean hasten diren trikuharrien bidexkei buruzko informazio-taulak. Azpegiko azken bihurgunea baino lehentxeago, SL-59B toki bidezidorra agertu eta horri helduko diogu Mendilazko kaskoa jo arte.

SL horrek arazorik gabe eramanen gaitu Ortzolako Larreko bizkarretan barna. Mugaz bertzaldean dagoen Erroizate mendia ikusiko dugu bere ederrean. Aztarna megalitikoen artean eta leku irekian aitzina eginik, kasko inguruko oihan txiki batera iritsiko gara.

Seinale margotuak gero eta gutxiago dira eta erneago ibili beharko dugu, baina aldapari jarraikiz, eta mendi senak bultzaturik (edo GPSk lagundurik), aise topatuko dugu Mendilazko kaskoa.

Bide beretik itzuliko gara Azpegiko aterperaino edo inguruetaraino.

Descarga del track GPSDESKARGATU TRACK GPS

Luzera: 10,6 km Desnibela 635 m Zailtasunik gabea. Kaskoak landaretza dauka eta ikuspegi handirik ez.


Ruta 3

BTT Mendilatz- Txangoako erreka

“BTT Mendilatz aterpetik aterako gara Orbaizetako Olara doan bidegurutzerako norabidean. Bertako plaza zeharkatu eta eskuineko pistatik aterako gara. 2 km ingurura, ezkerretara biratu eta oihan pistan sartuko gara. Txangoako errekari jarraikiz 11 km igo eta gero, oihan ospeletik atera eta Donejakue Bidera iritsiko gara, Izandorreko larrialdi aterpearen parean. Orduan, eskuinera biratu eta goiti eta beheiti ibiliko gara tarte batean, Donejakue Bidearen kontrako zentzuan, Errolanen iturriraino.

Iturria pasa eta 150 metrora, eskuinera jo eta lurrezko pista bat hartuko dugu bazkalekuen artean parking batera iristeko. Aparkalekua gurutzatu eta pista bat abiatzen da lepo bateraino; lepotik jaitsi eta Urkulu mendiaren oinarritik hurbil ibiliko gara. Jaisten jarraituko dugu Soroluzeko gune megalitikoraino. Jaitsiera teknikoa da, pago solte batzuen bidez, Azpegiko leporaino. Erreka bat gurutzatuko dugu. Lepoko panelak gu baino metro batzuk gorago daude, eta errepidera aterako gara. Azpegiko aterpea hurbil-hurbil dago errepidetik eta Orbaizetako Olaraino jarraituko genuke. Hobe da, ordea, ibilbidea luzatzea, asfaltoa saihesteko, GRT8a hartuta. Tarte eder-ederra da eta zertxobait ospela. Puskaren batean badira iratzeak, denboraldi hasieran bidexka estaltzeko joera dutenak. Bidexka mehar eta tekniko batek aterako gaitu oihanetik, Orbaizetako Olako goialdean diren baserri batzuetaraino iritsita. Handik, hasieraraino jaitsiko gara.

Descarga del track GPSDESKARGATU TRACK GPS

Luzera: 26 km Desnibela 807 m Desnibel gogorra Izandorreraino eta GR65eraino


Iratiko Kabiak

Iratiko Kabiak

Orbaizeta Beste ostatu batzuk
Gaueko prezioa aurrera 190 €

Iratiko Kabiak landa-ostatu paregabe eta berezia da. Orbaizetan kokatua dago (Nafarroa) eta zurezko 6 txabolaz dago osatua, guztiak ere harizti liluragarri bateko zuhaitzetan zintzilikatuak eta 400 metroko bidexka biribil baten bidez lotuak.

Zabalarena Apartamentuak

Zabalarena Apartamentuak

Orbaizeta Apartamentuak
Gaueko prezioa aurrera 60 €

Kaixo!, Koldo eta Judith gara, biak ere gazteak, eta Pirinioetan bizitzearen aldeko apustua egin dugu. 2016an, Zabala baserria erosi genuen Orbaizetako Larraka auzoan, Orbaizetako Arma Ola zaharreko hondakinetatik 500 metrora. Gero, baserria zaharberritu eta 3 apartamentu turistiko sortu ditugu gure etxearen ondoan (sarrera independenteak).

Iratiko Kabiak

Iratiko Kabiak

Orbaizeta Beste ostatu batzuk
Gaueko prezioa aurrera 190 €

Iratiko Kabiak landa-ostatu paregabe eta berezia da. Orbaizetan kokatua dago (Nafarroa) eta zurezko 6 txabolaz dago osatua, guztiak ere harizti liluragarri bateko zuhaitzetan zintzilikatuak eta 400 metroko bidexka biribil baten bidez lotuak.

Zabalarena Apartamentuak

Zabalarena Apartamentuak

Orbaizeta Apartamentuak
Gaueko prezioa aurrera 60 €

Kaixo!, Koldo eta Judith gara, biak ere gazteak, eta Pirinioetan bizitzearen aldeko apustua egin dugu. 2016an, Zabala baserria erosi genuen Orbaizetako Larraka auzoan, Orbaizetako Arma Ola zaharreko hondakinetatik 500 metrora. Gero, baserria zaharberritu eta 3 apartamentu turistiko sortu ditugu gure etxearen ondoan (sarrera independenteak).

Iratiko Kabiak

Iratiko Kabiak

Orbaizeta Beste ostatu batzuk
Gaueko prezioa aurrera 190 €

Iratiko Kabiak landa-ostatu paregabe eta berezia da. Orbaizetan kokatua dago (Nafarroa) eta zurezko 6 txabolaz dago osatua, guztiak ere harizti liluragarri bateko zuhaitzetan zintzilikatuak eta 400 metroko bidexka biribil baten bidez lotuak.

Zabalarena Apartamentuak

Zabalarena Apartamentuak

Orbaizeta Apartamentuak
Gaueko prezioa aurrera 60 €

Kaixo!, Koldo eta Judith gara, biak ere gazteak, eta Pirinioetan bizitzearen aldeko apustua egin dugu. 2016an, Zabala baserria erosi genuen Orbaizetako Larraka auzoan, Orbaizetako Arma Ola zaharreko hondakinetatik 500 metrora. Gero, baserria zaharberritu eta 3 apartamentu turistiko sortu ditugu gure etxearen ondoan (sarrera independenteak).