Mezkiritz

Mezkiritz

Things to do - general

Mezkiritz herri txikia da, xarmaz betea. Etxe handien arkitektura da nabarmentzekoa, eta kulturari loturik egon dela betidanik.

Izan ere, ibarreko bertako euskarak gehien iraun duen herrietako bat izan da. Hain zuzen ere, Perpetua Saragueta euskal idazle mezkiriztarrak herriko euskara moldea erabili zuen bere izkribuetan. Mezkiritz, gainera, artisau-maisu handien jaioterria izan da; haietako bat, Markos Saragueta, herriko azken kuxetalaria. Gaur egun, lanbide hori galdu da, baina herriko bi gaztek ofizio zahar hori berreskuratzeko gogoa agertu dute, ahanzturak eraman ez dezan.

GOZA ITZAZU…

SAN KRISTOBAL ELIZA

San Kristobal eliza da nabarmentzekoa herrian, Erdi Arokoa jatorriz, berrikitan berreraikia. Erretaula estiloz neoklasikoa da, Fermin Barberenak ondua, baina baditu aitzineko erretaulako zenbait gauza, XVII. mendean egina.

Mezkiritzen, halaber, San Migel ermita dago, herriaren alderik gorenean eraikia. Handik bere ederrean ikusiko dugu herria, ikuspegi zoragarrian.

HISTORIAZ BETETAKO PILOTALEKUA

Mezkirizko Leku-ona pilotalekua ezaguna da zinez, han Bost-Kirol izeneko pilota lehiaketa jokatu baitzen urte sail luzean, 1982tik aitzina. Izenak berak dioen bezala 5 kirol ziren: eskupilota, gomazkoa, larruzkoa, motza eta xarea. Hura pilotaren pentatloia izan zen eta, horregatik, herriaren sarreran, hantxe dago zut Ulibarrena artistak lehiaketaren omenez ondutako eskultura. Egun, ez da antolatzen, baina ohikoa da pilota zaleak pilotan jokatzen ikustea frontoian.

ARGIBIDEETARAKO

http://www.erro.es/

Partekatzea:
Share
LE Lazkotzenea

LE Lazkotzenea

Mezkiritz LE-Osoak
Asteburuko prezioa aurrera 275 €

Gure etxeak 150 urte baino gehiago ditu, ezin hobea da familia eta taldeentzat, bere osoan alokatzen da eta animaliak sar daitezke. Gure arbasoen etxea da, gure familiaren eta lekuaren historia ezagutzeko. Antzinako moldez eraikia da, baina zaharberritua, eta orain, Nafarroako Pirinioetako landetxe bat da, inguru honetan erreferentziazkoa. 1994an zaharberritu zen, lehen solairua, eta ondoko urteetan, bigarrena eta atikoa berritzen joan dira.