Lintzoain

Lintzoain

Things to do - general

Herri txikia da, hirurogei bizilagunekoa doi, paisaia zoragarrian kokatua, eta Santiago de Compostelarantz ttipi-ttapa doazen milaka erromesen pasabidea.

Lintzoain Erroibarko erdigune geografikoa da eta administrazioaren hiriburua. Izen bereko errekaren bazterretan eraikia, bi auzo ditu: goikoa (XIII. mendearen hasierakoa) eta behekoa, Donejakue Bidearen ondoan. Isiltasuna eta atsedena bermaturik daude.

Arrunt leku lasaia da, naturgune gozagarrietatik hurbil-hurbil, oihanez eta soroz inguratua, eta azken haietan, zaldiak eta ardiak dabiltza erdi aske bazkan. Ez galdu Erroibarko bertze herri batzuetako errotak, jauregiak eta Erdi Aroko zubiak bisitatzeko aukera.

GOZA ITZAZU…

SAN SATURNINO PARROKIA ELIZA

Hasteko eta bat, deigarria zaigu zinez elizaren kolore arrosakara. Goiko auzoan kokatua, eraikina jatorriz Erdi Arokoa da (XIII. m.) eta, XVI.ean eta ondoko mendeetan ere, aldaketak egin zitzaizkion. Nabe bakarra du, burualde zuzena eta oin karratuko kanpandorrea, nabearen lehen tartearen gainean. Ate batek erdi-puntuko arkua dauka, bai eta arkibolta leunak ere; kanpoaldeko arkua eta erlaitza sagar erliebedunez daude apainduak, tradizio erromanikoari jarraikiz.

Erretaula nagusia XVII. mendearen lehen erdiko eredu erromanistekin bat egina dago eta Lizarrako San Domingoko komentutik heldu da. Arrosariotako Ama Birjinari eskainitako bertze baten antzekoa da, Lizarrako San Pedro Ruakoa elizan dagoena.

ERROLANEN OINATZA

Tradizioaren arabera, Lintzoain inguruan Orreagako Guduarenborrokaldietako bat gertatu zen, 788 urrun hartan. Erroko gainerantz Donejakue Bidean, barna igotzean, sekulako harri handia ikusiko dugu, “Errolanen oinatza” erraten zaiona eta, elezaharraren arabera, pertsonaia epiko horren oinatzari dagokiona.

ARGIBIDEETARAKO

www.erro.es/eu

Eguraldia:

Pronóstico de Tutiempo.net

Partekatzea:
Share

Zerbitzuak

Lintzoain Zerbitzuak:

  • Elkartea
  • Frontoia

Hiriburu batzuen eta Iruñea arteko distantzia:

Bartzelonatik: 453 Km
Bilbotik: 197 Km
Logroñotik: 147 Km
Madrildik: 437 Km
Donostiatik: 124 Km
Gasteiztik: 140 Km
Zaragozatik: 225 Km

Autoz eginen duzun ibilbide zehatza kalkulatze aldera, sakatu HEMEN eta sartu zure abiapuntuko herria

BIDEAK ETA GALTZEKO BIDEAK

Senderismo en Lintzoain
Lintzoain inguruko hainbat ibilbide nabarmenduko dizkizugu, guztiak ere herritik beretik edo hemendik hurbil abiatzen direnak. GPSa edo mugikor GPSduna baduzu, deskargatu tracka, deskonprimatu eta igorri zure gailura, lasaitasunez jarraitzeko, guk geuk zuretako grabatu baitugu:

Ruta 1

Zirkularra Tiratun edo Oiartzurira

Monte Tiratun Ibilbideak badu nolabaiteko desnibela. Lintzoainen berean, Orreagatik heldu den Donejakue Bidea hartuko dugu, baina kontrako zentzuan, eta berehala, N-135 errepidearen bertzaldera joanen gara, SL-NA Muskildako Hariztia izeneko bidexkan goiti eginez, Bizkarreta-Gerendiain hilerri txikira iritsi arte. Zementuzko bidean, azken 500 metroak jaitsiko ditugu herri horretako parking txikira arte, Tiendica del Camino dendaren ondoan.

Karrika nagusia gurutzatu eta Orreaga aldera joko dugu, harik eta herri gaineko ur-biltegira doan bidea topatu arte. Malda latzean goiti joanen gara eta, ohartu gabe, Saldasoaingo erreka gurutzatuko dugu. Poliki-poliki, mendebaldean, Mearondoko kaskoa utziko dugu, eta Bagaoandieta mendia, ekialdean, biak ere alanbradaz itxiak. Bigarren mailako tontor horiei jaramon egin gabe, itxitura bat inguratu eta, geroxeago, pasatu eginen dugu Aratungo lepo zabalera iritsi arte (irudia). Hurbil, usategiak ikusiko ditugu, bai eta Mugarriko tumulua ere.

Lepoko pisten bidegurutzera iritsita (itzulbidea hortik hartuko dugu), Bagamutxoko pagadian goiti eginen dugu, Zilbeti (IM-an) eta Lintzoain (E-an eta HE-an) arteko alanbradari jarraikiz, eta zuzenean ailegatuko gara 1.217 kotara eta, gero, Oiartzuri mendiko tontorreko erpin geodesikora. Adi mendia hurbil dugu, iparraldera, lepoz bertzaldean. Bide bertsutik jaitsiko dugu pagadia leporaino, Astobia edo Salbeko gaina inguratu (igoeran ere egindakoa), eta bide argi batek Lintzoaineraino bertaraino eramanen gaitu, mendebalderantz biratuta.

Descarga del track GPS TRACK GPS DESKARGATU

Luzera: 12,6 km Desnibela: 497 m Zailtasuna: batere ez.

Ruta 2

SL-NA40 Muskildako Hariztia

Robledal de Muskilda Ibilbide zirkularra da SL-NA 40 tokiko bidezidorraren erdia egiteko. Erro-Uretako bidezidorrarekiko bidegurutzera iristean, Muskildakoa utzi, bertze horretan sartu eta, Lintzoainen parean, Donejakue Bideari lotuko gatzaizkio, Bizkarreta-Gerendiainera doan N-135aren ondoan. Azken tartea, Donejakue Bidean barna eginen dugu, SL-NA 40 bidezidorrarekiko bidegurutzera arte. Trackean, Bizkarreta-Gerendiaingo hilerritik abiatzea proposatu dugu, Lintzoaingo bidearen erdibidean dagoena, gain batean. Horrela, herriko kanposantuaren aitzineko jarleku batetik abiaturik, Donejakue Bidea utziko dugu (gero bide horretatik itzuliko gara Lintzoaindik). GR 65eko ezkerraldeko aldapa igoko dugu, SLren markei jarraikiz. Aitzinxeago, tokiko bidezidorraren panela ikusiko dugu, zuhaitz artean zertxobait ezkutatua. Hartan ageri den ibilbide zirkularraren alderik mendebaldekoenean gaude eta hegoalderantz jaitsita jarraituko gatzaizkio, izena eman dion harizti ederra gurutzaturik (2. argazkia). Ibilbideak ez du desnibel handirik eta oihan horretan sartzen den bide garbiari jarraitzen dio; seinaleak ongi markatuak ditu. Azpian, errekaldea ikusiko dugu, bai eta Mariturriko erreka ere, baina ez gara hartaraino jaitsiko.

Ibilbideak “S” formako bigarren bihurgune bat egiten du eta leku irekiagora ateratzen da, belar-soro batzuen parean. Hortxe, tokiko bi bidezidorrak elkartzen dira, Muskildakoa (guk egindakoa), ezkerretara Biskarreta-Gerendiainera jotzen duena (informazio-zutoina) eta Erro-Uretako bidexka. Herrira Salsoaingo errekari jarraikiz itzultzen den SL-NA 40 bidexka utzi eta, eskuin aldera, marka berde-zuriei jarraituko diegu. Asfaltora iristean, Lintzoaingo bidegurutzea ikusiko dugu.

Descarga del track GPSTRACK GPS DESKARGATU

Luzera: 5,9 km Desnibela: 108 m Zailtasuna: atakaren eta sororen bat igaro beharra. Errepideko bazterbidea.

Ruta 3

Etapa del Camino de Santiago

GR65 Donejakue Bidea

Gure herria Orreaga eta Zubiri arteko Donejakue Bideko etapan dago. Arras ongi dago seinaleztaturik marka eta gezi horien bidez. Jendetsua da zinez. Ez da gomendagarria egitea Donejakuez kontrako norabidean eta, bizikletaz bagoaz, kasu egin beharko zaio.

El Camino Ostatua

El Camino Ostatua

Lintzoain Apartamentuak
Asteburuko prezioa aurrera 155 €

Carmen eta Luis  gara, ibarrotako etxe tipikoetako batean bizi gara, Nafarroako Pirinioen erdigune geografikoan kokatua. Bi apartamentu ditugu, biak ere guztiz hornituak; zuen eskura jarri dugun leku goxoa da. Leku guztiak gure bezeroendako egokituak daude.

Landa Etxea Etxeberria I

Landa Etxea Etxeberria I

Lintzoain LE-Osoak 4/5
Asteburuko prezioa aurrera 155 €

Leku lasaian kokatua, Etxeberria etxea erlajatzeko leku paregabea izateaz gain ingurune pribilegiatu batez gozatzeko aukera izanen duzue non bakea eta lasaitasuna arnasten den.

Landa Etxea Etxeberria II

Landa Etxea Etxeberria II

Lintzoain LE-Osoak

Landa Etxea Motxaña I

Landa Etxea Motxaña I

Lintzoain LE-Osoak
Asteburuko prezioa aurrera 150 €

Etxe erosoa eskaintzen dizugu, argitsua, lasaia eta ikuspegi oso erakargarriekin etxeko edozein lekutatik. Zure egonaldia ahalik eta atseginena izaten saiatuko gara.

Landa Etxea Motxaña II

Landa Etxea Motxaña II

Lintzoain LE-Osoak 4.29/5