Hiriberri

Hiriberri

Things to do - general

Hiriberrik ederki erakusten du Aezkoako herri tradizionala dela. Ametsetako paisaian bildua dgao, Nafarroako Pirinioen bihotzean. Karrika harriztatuak, teilatu pikuak, eta lau garai, antzinako bizimoldeen erakusgarri.

Izena gorabehera (Hiriberrik herri berria erran nahi baitu, jakina), Aezkoako sustraituenetako bat da. Izan ere, hortxe daude etxe zaharrenak, XVI. mendekoak. Irudi eder-ederra du, arras bereizgarria, Berrendi mendiaren oinetan (1.351 m). Abodi Mendiko muturretako batek marraztua dago Berrendiren zerumuga. Iratiko Oihanaren hegoaldeko muga da, gainera.

Inguru horretan, ederki uztarturik ageri dira Pirinioetako behiez zipriztindutako larre handiak eta pagadiak nahiz hariztiak.  Ingurune arras egokia bidezidor balizatuetan barna ibiltzeko. Bitxikeria bat. Hiriberriko bizilagunei “Katedratiko” deritze, “katedrak” izeneko zurezko aulkia egiteko ohitura baitzen, supazterrean goxo jartzeko.

GOZA ITZAZU…

LAU GARAI

Garaiak (gareak) eraikuntza txikiak ziren, lurretik altxatuak, klima hezeetan arras ohikoak, bihiak uretatik eta karraskariengandik babesteko. Nafarroan iraun duten 22etatik, 15 Aezkoan daude. Eta horietariko 4 Hiriberrin ikusiko ditugu: Elizondokoa, Rekakoa, Portalekoa eta Jaukikoa. Kultur Intereseko Ondasun izendaturik daude.

PASEOA HERRIAN BARNA

Herria, jatorriz, Erdi Arokoa da. Gozamen ederra da harrizko etxe handiak eta etxe-atariak ikustea, bai eta atalarrien gaineko armarri ederrak ere. Ederrena, arkuteria eta guzti, Arrese Etxea da. Merezi du Salbatore elizan sartzea, gotikoa da, XIV. mendekoa. Gero, XVII.enean, kapera barroko bat erantsi zitzaion. Barnealdean, erretaula erromanista da nabarmentzekoa, bai eta XIV. mendeko gurutziltzatu gotiko izugarri bat ere.

INTERPRETAZIOZKO BEHATOKIA

2010ean, 14 interpretazio-behatoki egin ziren Iratiko Oihaneko leku estrategikoetan, mahai panoramiko banarekin. Haietako bat hemen dago. Aski da begirada bakar bat, bertako gauza jakingarriei buruzko zertzeladak ikasteko: orografia, historia, aetzen etxeak (harriz eta zurez eginak, eta malda handiko teilatuak, elurra aise erortzeko), ezpel artisautza edota animaliak.

TRISTUIBARTEKO NATUR ERRESERBA

Hiriberriko udal dermioan dago, Petxuberro mendiaren ipar hegalean. Bertako hariztiaren garapen maila eta biodibertsitate aberatsa direla eta, balio izugarria dauka naturari dagokionez.

ARGIBIDEETARAKO:

www.valledeaezkoa.com
www.hiriberri-villanuevadeaezkoa.es

Eguraldia:

Pronóstico de Tutiempo.net

Partekatzea:
Share

Zerbitzuak

Hiriberrikoa zerbitzuak:

  • Taberna/Jatetxea

Hiriburu batzuen eta Iruñea arteko distantzia:

Barcelonatik: 459 Km
Bilbotik: 226 Km
Logroñotik: 153 Km
Madrildik: 448 Km
Donostiatik: 153 Km
Gasteiztik: 169 Km
Zaragozatik: 231 Km

Autoz eginen duzun ibilbide zehatza kalkulatze aldera, sakatu HEMEN eta sartu zure abiapuntuko herria.

BIDEAK ETA GALTZEKO BIDEAK

Senderismo en Hiberri Villanueva de Aezkoa

Herria Nafarroako garaienetako bat da eta GR11 edo Pirinioetako Ibilbide Handiko etapa-helmuga estrategikoa. Berrendi mendiaren oinarrian babesturik (ikusi goiko irudia), GR11z gainera, nahitaez egin beharreko ibilbide hauek nabarmenduko dizkizugu, guztiak ere Pirinioetako herri eder horretatik abiatutakoak:

Ruta 1

SL-NA55 Pettuberro edo Sorginen Behatokia

Sendero local Pettuberro en Hiriberri Udaletxetik hurbil aparkatu, eta herriaren goialdera igoko gara agudo, mendebalderantz doazen karriken bila, ezkerretara. Laster, gibelean utziko dugu Berrendi mendiko betiko igoera, eta XIX. mendeko hilarri zahar baten ondotik igaroko gara, hotzak eta neke gorriak etxetik hurbil-hurbil eraildako bi bizilagunen oroitzapenetan egina.

Nekazaritza-nabe baten parean, egiten ari ginen ibilbidea (GR 11) utzi eta SL-NA55 bidezidorreko marka argiei jarraituko diegu. Udal eredugarri horrek, izan ere, ia uda oro, horrelako kirol azpiegiturak mantendu eta zaintzen ditu. Bidegurutze batean, errota zaharra ikusiko dugu, abandonatua. Mendurrupeko erreka gurutzatuko dugu, ia ohartu gabe, eta leku irekian barna, soro pribatu batera iritsiko gara (jaitsieran, soro horretatik joko dugu, laburragoa baita) eta Ilintxetako pagadian sartuko gara bete-betean. Dena da pagoa mendiaren ipar hegalean, kaskoraino bertaraino.

Behin pagadian barneraturik, Tristuibarteko Natur Erreserbaren mugetan ibiliko gara. Inguru horri Ariztibarrena ere baderitzo. Bidexka polit eta meharrari jarraikiz (ongi mantendua) bidegurutze bat joko dugu, funtsezkoa, Holazeinako Iturriaren parean. Bidexkak zuzen jarraitzen badu ere, iturria baino lehentxeago biratuko dugu marka zuri-berdeekin bat, eta tarterik maldatsuenei helduko diegu. S handi bat eginen dugu, azkenean Haitzaren inguru arrokatsura iristeko eta, kontuz, tontorrera ailegatzeko. Han, mugarri bat dago, eta makila bat ere bai. Behatoki hauta da, Aezkoako bederatzi herriak batera ikusteko toki bakarra baita. Azken urteotan, Sorginen Behatokia izena zabaldu da leku horri errateko, sorginek akelarreak egiteko lekua omen zelako.

Ibilbide beretik itzuliko gara. Herrian sarturik, karrikaz karrika ibiliko gara, tokiko bidezidorra utzita, karriketan diren garai ederrei argazkia egiteko.

Descarga del track GPSTRACK GPS DESKARGATU

Luzera: 4,6 km Desnibela 228 m Zailtasuna: kaskorako azken tartea meharra da (haitz bat).

Ruta 2

Zirkularra Berrendin

Circular al monte Berrendi Itzulia Berrendi mendiko kaskoari. Ibilbideak hegoaldeko malkorrak saihesten ditu, iparraldetik igotzen baita, eta Ollokiaten beheiti jaisten da Hiriberrira. Herrian gaudelarik, ezkerren dauden pistak bilatu eta etxalde batera iritsiko gara. Han ere, GR 11ko eta hainbat toki bidezidorretako panelak ikusiko ditugu. Autoa utzi eta pistan barna beste bi etxalderaino iritsiko gara. Iparraldera igoko gara, mendiari itzulia egiteko, aurkituko ditugun lasterbideei jaramon egin gabe.

Pista bide bihurtu, pasabide kanadar bat igaro eta Kaparduiko lepora iritsiko gara: bidegurutzea da. Tontorreko oihanera zuzenean doana hartuko dugu, aziendarendako itxitura eta etxola handi hesitu batetik pasa eta gero. Pagadian sartuko gara, bidea galdu gabe; izan ere, hegoalderantz beti, laster agertuko da kaskora edo malkorrera doan bidea. Huraxe hartu eta, laster, gailurreko postontzi eta erpinaren ondoan izanen gara. Jaisteko, aireko gailurreriari era paraleloan jarraituko diogu erdi lepo bat jo arte; gero, Ollokiate heldu da. Goialdeko harkaitzak haraino iristen dira. Gero, hesia igaro eta mendiz bestaldeko isurialdetik jaitsiko gara. Xenda argirik eta jarraiturik gabe, bidexkaz bidexka joanen gara iratzeen artean herriranzko norabidean, bide argiagoa topatu arte, hau da, GR11ko seinaleak, eta herrira iritsiko gara.

Descarga del track GPSTRACK GPS DESKARGATU

Luzera: 7,7 km (joan eta etorria) Desnibela 429 m (joan eta etorria) Hasierako desnibela latza da. Kaskoaren alde batean malkorrak.

Ruta 3

GR11 Pirinioetako Bidezidorra (2 etapas):

Gure herria Auriztik heldu den 5. etaparen bukaera da, eta Otsagabiraino Berrendin barna doan 6. etaparen hasiera. –GR11ko5. ETAPA: Auriztik Hiriberri Aezkoara: fitxa irakurri eta tracka deskargatu hemen –GR11ko 6. ETAPA: Hiriberritik Otsagabira: fitxa irakurri eta tracka deskargatu hemen

– GR11ko5. ETAPA: Auriztik Hiriberri Aezkoara: fitxa irakurri eta tracka deskargatu hemen
– GR11ko 6. ETAPA: Hiriberritik Otsagabira: fitxa irakurri eta tracka deskargatu hemen

Landa Etxea Txikirrin II

Landa Etxea Txikirrin II

Hiriberri LE-Osoak
Asteburuko prezioa aurrera 400 €

Kaixo, Txikirrin etxea nauzue. Ia-ia 140 urte ditut, baina ez du ematen, inolaz ere! Eraberritua eta ingurune paregabean kokatua nahi duzuna aurkituko duzu egonaldi zoragarria eta ahaztezina pasatzeko.

Landa Etxea Txikirrin III

Landa Etxea Txikirrin III

Hiriberri LE-Osoak 3.93/5
Asteburuko prezioa aurrera 360 €

Landa Etxea Txikirrin-Txiki

Landa Etxea Txikirrin-Txiki

Hiriberri LE-Osoak 4.29/5
Asteburuko prezioa aurrera 130 €

Landa Etxe osoa, Nafarroako Pirinioetan, Aezkoako Hiriberrin kokatua. Txikirrinenaren antzinako garean egina da. Iratiko Oihanetik oso hurbil dago.

LE Arrondoa

LE Arrondoa

Hiriberri LE-Osoak
Asteburuko prezioa aurrera 250 €

Kaixo!! Leire naiz. Arrondoa gure landetxea Hiriberrin dago, 963 metroko altueran. Pirinioetako herri tipikoa da, Iratiko Oihanaren atean eta hamaika bidexkaren sarreran, urte osoan naturaz eta oihanez ederki gozatzeko. Kokaleku ezin hobean dago, etxeko edozein gelatatik ikuspegi zoragarriak gozatzeko. Izarrak eta ilargia ere ikusteko parada izanen duzu ohetik beretik…