Hiriberri Artzibar
Hiriberri Artzibar

Artzibarko herri ttipiek iraganeko xarmari eutsi diote. 25 bizilagun doi dituela, isiltasuna eta lasaitasuna ederki bermaturik daude herri horretan.
Hiriberri Artzibarrek, Lusarretak, Arrietak eta Saraguetak osatzen dute Artzibarko alderik piriniotarrena. Inguru horri historia dario alde guztietatik, bai eta edertasun ikaragarria eta lasaitasuna ere. Herri horretan lau etxe ditugu elkartean eta laurek ere denetariko argibidea emanen dizute inguru horretako txangoez eta nekazaritza-turismo arloko esperientzia erakargarriez.
GOZA ITZAZU…
PASEOA HERRIAN BARNA
Pirinioaurreko herri ttipiok plazer handiak ematen dituzte. Horietako bat da karrikaz karrika ibiltzea; batez ere, haurrak dituzten familiendako. Haietan guztietan badiraa etxe handi eta ederrak. Asotsik eta trafikorik ez, presarik gabe. Erdigunean auzo bat duela ikusiko duzu, elizaren inguruan, eta bertze bat, urrunxeago; bertan, antzinako garbitokia dago, auzolanean zaharberritua.
SAN ANDRES APOSTOLUAREN ELIZA
Bazterrotan ez da elizarik gabeko herririk. Hiriberrikoa Erdi Aroan eraiki zen, baina XIX. mendean aunitz konpondu zen. Nabe nagusiak oin laukizuzen irregularra du, erdi-zirkuluko burualdea; kapera bat du alde bakoitzean, XVII. mendeko zurezko erliebe banarekin; nonbait, nolabaiteko kalitatea dutenak, Iruñeko San Frantzisko Komentutik ekarriak. Halaber, gurutze barroko bat dago, bai eta Erdi Aroko bataiarri bat ere.
MENDIA ETA IBILALDIAK
Aukera sorta izugarria da paseoetan. Batetik, mendi txangoak, hala nola Lerdengibel (1.212 m) mendira igotzea. IRAKURRI FITXA IBILALDIAK INGURUNEAN ERLAITZEAN. Mendilerro txiki bat osatzen du Errazugaina edo Corona mendiarekin. Bertzetik, familiendako ibilaldi arinak inguruko pagadian eta oihanetan, edota ibilbide erraz balizatu bat, ongi mantendua, Arrieta herri mugakideraino.
ARTZIKO SANTA MARIA
Ibarrera etortzen bazara ez galdu eliza hori ikusteko aukera, Nafarroako Kultur Intereseko Ondasunetako bat baita. Bere bakardadean eraikia dago natur ingurune ederrean, landa erromanikoaren eredugarri. XII. mendean eraiki zuten.
ARGIBIDEETARAKO:
www.valledearce.com/eu/pueblos/villanueva-de-arce/
(Web horretan, argibide sorta oparoa aurkituko duzu Artzibarko kulturaz, historiaz eta arteaz, Jose Etxegoienek egindako dokumentazio-lan izugarriari esker).
Eguraldia:
Zerbitzuak
Zerbitzurik hurbilenak ibarreko hiriburuan daude, Nagoren, 10 km-ra doi (13 minutu errepidez).Gomendagarria da erosketak egitea herrira ostatu hartzera igo aurretik
BIDEAK ETA GALTZEKO BIDEAK

Herri honen inguruetan hainbat ibilbide proposatuko dizkizugu. GPSa edo mugikor GPSduna baduzu, deskargatu tracka, deskonprimatu eta igorri zure gailura, lasaitasunez jarraitzeko, guk geuk zuretako grabatu baitugu:
Ruta 1
PR-NA24 Errazugaina edo Corona Arrietatik
Arrietatik abiatuko gara. Herri mugakidea da eta, handik, bidezidor balizatua hasten da. Arrietan gaudela, ibilbideari buruzko informazio-panela ikusiko dugu, egoera onean oraindik ere (bidezidorren sarearen argitalpena 2007koa da). Plazan, San Lorentzo elizaren parean, herritik atera eta Artetako bidea hartuko dugu, zuzenean Errazugaina mendiko magaletara doana. Iritsi beharreko lepoa ikusiko dugu argi eta garbi. Salerasko gaina eta Zokoetako erreka gurutzatuko ditugu etxalde bateraino, ate bat, eta handik gutxira, iturri bat eskuinaldean. Pista lurrezkoa da, bizikletaz aise egitekoa. Bihurgune bat eskuinera; bertze bat, ezkerrera, Urdobiondo parajean, eta gozo-gozo igoko gara mendateko errepidea bailitzan. Herria behean gelditzen joanen da, gure bizkarrean.
Bihurgune itxiaren ondotik, oihanean sartuko gara tarte laburrean, eta eskuinean, bi dolina handi ikusiko ditugu, sakongunea eta guzti. Onena da ez hurbiltzea. Handik gutxira, Erdikolarreko lepora iritsiko gara, soilgune bat oihanean, eta belar-soroz osaturiko ibar bat; bertan, gure bi bidezidor balizatuak bereiziko dira. Guk bazkaleku irekiari jarraituko diogu, ekialderantz, pagadi ez oso zabal baterantz. Behin oihan horretan sarturik, soilgune batean, Menkaingo iruinarriaren aztarnak bilatuko ditugu (trackean desbideratze txiki bat nabarmendua dago). Harri bertikaletako bat baizik ez dago. Hurbil, alanbradako ate bakarra dago: gurutzatu eta, oihanean labur sartu ondoren, leku irekira aterako gara, kaskotik 300 m ingurua. Erpin geodesikoa ere ikusiko dugu, 4 metroko altuerakoa. Aise iritsiko gara, 1.387 m ditu. Ikuspegi ederra hainbat ibarretara. Metro gutxira, harrizko aterpe txikia. Ibilbide beretik itzuliko gara.
Luzera: 11,7 km | Desnibela 602 m | Zailtasuna: desnibel nabarmena. Bidezidor lineala |
---|
Ruta 2
SL-NA 26 Pottoken bidezidorra
Tokiko bidezidorra, 2000ko hamarkadan balizatua eta mantentze-lan ofizialik gabea. Hiriberri Artzibar eta Arrieta lotzen ditu ibilaldi labur eta zirkularrean. Galdetu herriko gure osatuan bidexka nola dagoen eta egin ote daitekeen, urtaroaren arabera. Mapa gaineko track teorikoa duzue eskura.
TRACK GPS DESKARGATU (teórico)
Luzera: 3,3 km | Desnibela 105 m | Zailtasuna: Zokoetako errekaren gurutzea. |
---|
Ruta 3
SL-NA27 Borden bidezidorra
Tokiko bidezidorra, 2000ko hamarkadan balizatua eta mantentze-lan ofizialik gabea. Hiriberri Artzibar, Arrieta eta Buzkabarko idoia lotzen ditu Lerdengibel mendiaren oinarrian. Galdetu herriko gure osatuan bidexka nola dagoen eta egin ote daitekeen, urtaroaren arabera. Mapa gaineko track teorikoa duzue eskura.
TRACK GPS DESKARGATU (teórico)
Luzera: 9,6 km | Desnibela 485 m | Zailtasuna: balizamendu ezezaguna |
---|

Landa Etxea Parriola
Hiriberri Artzibar LE LogelakOngi etorri Parriola Etxera, Nafarroako Aurrepirionioetako herri txiki batean kokatua. 1994.ean eraberritua, inguruko lasaitasunaz gozatzeko eta herriko bizimodua ezagutzeko aukera paregabea da gure etxea: oraindik ere azienda dugu eta hortik bizi gara.

Landa Etxea Parriola
Hiriberri Artzibar LE LogelakOngi etorri Parriola Etxera, Nafarroako Aurrepirionioetako herri txiki batean kokatua. 1994.ean eraberritua, inguruko lasaitasunaz gozatzeko eta herriko bizimodua ezagutzeko aukera paregabea da gure etxea: oraindik ere azienda dugu eta hortik bizi gara.

Landa Etxea Parriola
Hiriberri Artzibar LE LogelakOngi etorri Parriola Etxera, Nafarroako Aurrepirionioetako herri txiki batean kokatua. 1994.ean eraberritua, inguruko lasaitasunaz gozatzeko eta herriko bizimodua ezagutzeko aukera paregabea da gure etxea: oraindik ere azienda dugu eta hortik bizi gara.