Garralda
Garralda

Garralda Aezkoako herri bat da, hainbat denda eta turismo establezimendu ditu, eta bizitza handia dago bere egunerokoan, herrian eskualde osoko haurrendako eskola baitago.
1898ko suteak arras baldintzatu du Garralda, ia etxe eta eraikin guztiak erraustu baitzituen. Herria berreraiki egin behar izan zen, eta hori Antonio Arostegi herriko indianoaren aberastasunari esker erdietsi zen.
Zerbitzuez gain, ekonomiak oraindik ere azienda du oinarri, bertako arrazetako behi, ardi eta behor ustiategiak baitaude.
GOZA ITZAZU…
MASAMIGELENA ETXEKO GARAIA.
Aezkoan, Nafarroan Kultur Intereseko Ondasun izendaturik dauden 22 garaietako 15 daude. Garraldan bat dago, Masamigeleneko garaia, hain zuzen.
SAN JOAN EBANJELARIAREN ELIZA
Herria 1898an erraustu zuen sutearen ondorioz, eliza 1912an berreraiki behar izan zen, estilo landa neogotikoan ere, zehazki.
IRATI-ARITZA BIDEZIDORRA
Garralda da Irati-Aritza bidexken sarea lotzen duen lau herrietako bat eta, ibilbidean hainbat gauza ikusiko ditugu: bertzeak bertze, ikaztobibat, Otarreako hondakinak eta Ariztokiko behatokia. Beteluko hariztiaren ikuspegia ederra duena.
IBARREKO BIDEA
Ibilaldi erraz laua asfalto gainean, herritik beretik abiaturik.
ITURRIAK
Arostegi Plazako iturria da nabarmentzekoa, Antonio Arostegiren oroitzapenetan eraikia, sutearen ondorioz herria berreraiki ondoren egina. Iturri-eskultura bat ere badago, Larraindegian, Begoña Munarriz artistak 2015ean ondua, Aezkoako bederatzi herrien ikur gisa.
OILAGORRAREN ETXEA – GURE ETXEA
2020ko irailaz geroztik, proiektu aitzindari bat dago Estatuan, hots, 2.000 hektareako barruti bat oilagorraren portaera aztertzeko eta heriotzarik gabeko ehiza jarduera sustatzeko.
ARGIBIDEETARAKO:
www.garralda.es
www.iratiaritza.com
http://valledeaezkoa.com
https://casabecada.ccbp.org
Eguraldia:
Zerbitzuak
Garraldako zerbitzuak :
- Harategia
- Tabako-denda / Denda
- Taberna/Jatetxea
- Frontoia
Bartzelonatik: 453 Km
Bilbotik: 197 Km
Logroñotik: 147 Km
Madrildik: 437 Km
Donostiatik: 124 Km
Gasteiztik: 140 Km
Zaragozatik: 225 Km
Autoz eginen duzun ibilbide zehatza kalkulatze aldera, sakatu HEMEN eta sartu zure abiapuntuko herria