Bizkarreta-Gerendiain

Bizkarreta-Gerendiain

Things to do - general

Mezkiritz eta Lintzoain artean, Erroibarren erdi-erdian, Bizkarreta-Gerendiain dago, herri txiki eta lasaia, mendez mende Donejakue Bidearekin lotua.

Erromes emaria etengabea da Bizkarreta-Gerendiainen. Bizkarreta hitzak mendi-bizkar ugariko lekua dela erraten digu. Txirrindulariak ere aunitz, goiti eta beheiti, Erroibarren eta Esteribar mugakidean barna, parabisu ederra errepideko bizikletarentzat.

Herri polit hau mendixka baten gainean kokaturik dago, eta handik, ikuspegi ederrak gozatuko ditugu. Herria ezin da ulertu Donejakue Biderik gabe. Izan ere, lehenago, erromes-ospitale bat egon zen, egungo arrastoek salatzen dutenez. Gaur egun, ibiltariek jatekoa eta ostatua dituzte eskura gure landetxetako batean.

GOZATZEN DU…

SAN PEDRO ELIZA

Lasai gabiltzala, berehala iritsiko gara Bizkarreta-Gerendiaingo San Pedro elizaraino. Hasierako eliza XIII. mendean eraiki zuten, baina nabarmen aldatua dago, frantsesen kontrako Konbentzio Gerran arras kalteturik gertatu baitzen. Ataria, oraindik ere, erromanikoa da, hiru baketoi-arkibolta ditu, bai eta euri-babesak ere.

Saihetsetako batean dorrea dago, gorputz bakarra, ezkiletarako baoak eta guzti. Ezkiletako batean, badago gauza bitxi bat. Ezkila XVIII. mendearen bukaeran moldatu zuten, eta idazkun hau dago idatzia: “Matheo mier me fecit”.

SOROGAIN

Zenbait kilometro aitzinago, Orreaga doan RN-135 errepidea hartuta, Sorogainera doan bidea hartuko dugu. Sekulakoa da pentzeei darien berdetasuna, pagadi eta hariztiz ederraz inguratua, bai eta mendi ezagunez ere. Horietako bat Adi da. Iduri du denbora geldirik dagoela. Pirinioez bi aldeetako azienden topalekua da, buru guztiak beren kasa bazkan. Harat-honat, monumentu megalitikoak, gustu guztietarako bidexkak eta ibilbide luzeak. Hitz batez, toki ezin ederragoa nor bere kasa edo familian galtzeko eta gogoari atsedena emateko.

INFORMAZIO GEHIAGOTARAKO:
www.erro.es/eu


Eguraldi Datozen egunetan zehar:

Pronóstico de Tutiempo.net

Partekatzea:
Share

Zerbitzuak

Servicios disponibles en Biskarreta-Gerendiain:

  • Tienda de alimentación
  • Estanco
  • Bares
  • Frontón al aire libre y frontón cubierto
  • Sociedad recreativa

Mapa kokapena



Distantzia hiriburu batzuetatik herri honetara:

Desde Barcelona: 454 Km
Desde Bilbao/Bilbo: 187 Km
Desde Logroño: 126 Km
Desde Madrid: 421 Km
Desde S.Sebastián/Donostia: 114 Km
Desde Vitoria/Gasteiz: 130 Km
Desde Zaragoza: 209 Km

Autoz zer ibilbide zehatz egin behar duzun jakite aldera, sakatu HEMEN eta sartu zer herritatik abiatuko zaren.

BIDEAK ETA GALTZEKO BIDEAK

Senderismo en Bizkarreta Viscarret monte Tiratun

Herri honen inguruan, hainbat ibilbide nabarmenduko dizkizugu, herritik beretik edo inguruetatik abiatzen direnak. GPSa edo mugikor GPSduna baduzu, deskargatu tracka, deskonprimatu, eta igorri zure gailura lasai ederrean hari jarraitzeko. Guk geuk grabatu dugu zuretako:

Ruta 1

Zirkularra Tiratun edo Oiartzurira

Monte Tiratun Nola-halako desnibela du. Herriaren irteeran aparkatuko dugu, Bide ondoko Dendatxoaren pareko aparkaleku txipian. Errepide nagusia gurutzatu eta Orreagarat joko dugu, herriaren goitiko aldean ur-biltegirat doan porlanezko bidea topatu arte. Aldapa latzean goiti jarraitu eta, ohartu gabe ere, Saldasoaingo erreka zeharkatuko dugu. Poliki-poliki, Mearondoko kaskoa utziko dugu mendebaldean, eta Bagaoandieta mendia, berriz, ekialdean, biak ere alanbradaz hesituak. Kasko txiki horiek saihetsean utzirik, hesitu bat inguratu eta, handik gutxira, huraxe pasatu eta Aratungo lepo zabalera iritsiko gara. Handik hurbil, usategiak ikusiko ditugu, bai eta Mugarriko tumulua ere. Lepo gaineko pista-gurutzera iritsita (itzulbidea hortik bereizten da), Bagamutxoko pagadian goiti segituko dugu, betiere Zilbeti (ipar-mendebaldean) eta Lintzoain (ekialdera eta hego-ekialdera) herrien arteko alanbradaren ondotik. Alanbradak zuzenean eramanen gaitu 1.217 metroko kotara, eta ondoren, Oiartzuri gailurreko erpin geodesikora. Adi mendia hurbil dugu, iparraldera, mendi lepo batera.

Pagadian beheiti eginen dugu, gutxi gorabehera ibilbide beretik, lepoa jo arte. Gero, Astobia edo Salbeko Gaina inguratuko dugu (joanean, igo duguna) eta bide garbi bat hartu, mendebalderantz egin eta Lintzoainera iritsiko gara. Hantxe, Orreagatik heldu den erromes-bidea hartuko dugu, baina kontrako norabidean, eta handik gutxira, N-135 errepidearen bertzaldera pasatuko gara. Gero, Muskildako Hariztia izeneko herribide meharra igoko dugu, Bizkarreta-Gerendiaingo kanposantua jo arte. Azken 500 metroak, porlanezko pistan beheiti eginen ditugu Bizkarreta-Gerendiaingo aparkaleku txikiraino.


Descarga del track GPS DESKARGATU TRACK GPSa

Luzera: 12,6 km Desnibela: 497 m Zailtasuna: batere ez. Desnibela


Ruta 2

Etapa del Camino de Santiago

GR65 Donejakue Bidea

Herria Orreaga eta Zubiri arteko etapan dago, Donejakue Bidearen baitan. Ibilbidea arras ongi seinaleztaturik dago marka eta gezi horiekin. Jende aunitz ibiltzen da. Gomendagarria da ez egitea Donejakue Bidearen kontrako norabidean, eta bizikletaz joanez gero, kontuz ibili.

Ruta 3

SL Muskildako Hariztia

Muskildako Hariztia herri bidea da. Herriaren sarreran hartzen da, aldapa bat igota, kanposantura iritsi arte, hurbil dagoen Lintzoain herrira doan Donejakue Bidearekiko bidegurutzean berean. Zutoin batek adierazten digu herri bidearen eta Santiago bidearen arteko bereizketa. Zuri-berdez seinaleztatua. Ibilbide zirkularra.

Luzera: 5,9 km Desnibela: 108 m Zailtasuna batere ez. Balizado SL.


Batit Landetxea

Batit Landetxea

Bizkarreta-Gerendiain LE Logelak
25 €

Etxea 1823an eraikia, zaharberritua, lehenagoko egiturari eta habeei eutsita. Hirigunean dago, eta Donejakue Bidea ate ondotik igarotzen da.

Idiara Landetxea

Idiara Landetxea

Bizkarreta-Gerendiain LE-Osoak
Gaueko prezioa aurrera 800 €

Idiara landetxea 2005ean berreraikia da, baina hasierako egiturari eutsita. Bere osoan alokatzen da eta 16 lagun sartzen dira, baina berezitasun bat ere badu, 8 lagunendako ere moldatu baitaiteke.

La Posada Nueva Ostatua

La Posada Nueva Ostatua

Bizkarreta-Gerendiain LE-Osoak
Asteburuko prezioa aurrera 450 €

XIX. mendeko landetxea, erabat zaharberritua, Bizkarretan-Gerendiain erdian, Nafarroako Pirinioetan. Donejakue Bideak gure etxe aurrea zeharkatzen du.

Batit Landetxea

Batit Landetxea

Bizkarreta-Gerendiain LE Logelak
25 €

Etxea 1823an eraikia, zaharberritua, lehenagoko egiturari eta habeei eutsita. Hirigunean dago, eta Donejakue Bidea ate ondotik igarotzen da.

Idiara Landetxea

Idiara Landetxea

Bizkarreta-Gerendiain LE-Osoak
Gaueko prezioa aurrera 800 €

Idiara landetxea 2005ean berreraikia da, baina hasierako egiturari eutsita. Bere osoan alokatzen da eta 16 lagun sartzen dira, baina berezitasun bat ere badu, 8 lagunendako ere moldatu baitaiteke.

La Posada Nueva Ostatua

La Posada Nueva Ostatua

Bizkarreta-Gerendiain LE-Osoak
Asteburuko prezioa aurrera 450 €

XIX. mendeko landetxea, erabat zaharberritua, Bizkarretan-Gerendiain erdian, Nafarroako Pirinioetan. Donejakue Bideak gure etxe aurrea zeharkatzen du.

Batit Landetxea

Batit Landetxea

Bizkarreta-Gerendiain LE Logelak
25 €

Etxea 1823an eraikia, zaharberritua, lehenagoko egiturari eta habeei eutsita. Hirigunean dago, eta Donejakue Bidea ate ondotik igarotzen da.

Idiara Landetxea

Idiara Landetxea

Bizkarreta-Gerendiain LE-Osoak
Gaueko prezioa aurrera 800 €

Idiara landetxea 2005ean berreraikia da, baina hasierako egiturari eutsita. Bere osoan alokatzen da eta 16 lagun sartzen dira, baina berezitasun bat ere badu, 8 lagunendako ere moldatu baitaiteke.

La Posada Nueva Ostatua

La Posada Nueva Ostatua

Bizkarreta-Gerendiain LE-Osoak
Asteburuko prezioa aurrera 450 €

XIX. mendeko landetxea, erabat zaharberritua, Bizkarretan-Gerendiain erdian, Nafarroako Pirinioetan. Donejakue Bideak gure etxe aurrea zeharkatzen du.