Auritz

Auritz

Things to do - general

Egunero, Frantziako Donejakue Bidean barna heldu diren erromesek gurutzatzen dute Aurizko karrika nagusia. Aurizko multzo historikoa Kultur Intereseko Ondasuna dago izendaturik, eta herria betidanik egon da Santiagora doan ibilbideari loturik.

Auritz XII. mendean sorturik, hasiera hartan Orreagako ospitaleko “burgua” izan zen (bi kilometro eta erdira doi), Europa aldetik -Pirinioak zeharkaturik- etortzen ziren erromes guztiak artatzeko. Merezi du zinez herrian barna lasai ibiltzea, ezker-eskuineko jauretxeei begira, haietako aunitz XVIII. mendekoak baitira, Frantziako Konbentzioaren gerraren ondotik berreraikiak.

Ingurunea eder-ederra da lasai paseatzeko, Urrobi errekaren bi aldeetan, hurritzez, lizarrez eta makalez inguraturik. Mendez mende aziendari lotua, iraileko feriak arras garrantzitsuak izan dira, XIV. mendearen hasieratik honat.

GOZA ITZAZU…

SAN NIKOLAS BARIKOAREN ELIZA

Errenazimenduan eraiki zen, eta Konbentzioko tropa frantsesek 1794an suntsitu zuten; beraz, berreraikuntza lanak egin behar izan zitzaizkion. Aitzinaldea Joan Miurakoak landu zuen 1699an eta gai herrikoiei buruzko erliebeen bidez dago apaindua. Fabrika-hormaren bolumena da nabarmentzekoa, den-dena harlanduz egina. Barnealdean, erretaula nagusia da harrigarria, barrokoa, bai eta 1612ko kanpai bat ere.

KANPOSANTUA

1964an eraiki zen ekialdera begira, Miguel Gortari Beiner iruindar arkitektoak diseinatua; hura arras ideia iraultzailea izan zen garai hartarako. Biziaren hasiera eta akabera ageri dira irudikaturik alfa eta omega letren bidez. Alfa, sarrerako atean. Omega, barrutiaren itxura obalatuarentzat. Hilarriak antzekoak egin ziren, eta etxe bakoitzak lursail berdina zuen, leku soil bana, kanpo apainketarik gabea. Disko-formako hilarri gehienak euskal molde tradizionalari jarraikiz eginak dira, Garraldako Jose Rota Orradre eskultore aetzak onduak.

2014an, estatuko 1. hilerri lehiaketako lehen saria irabazi zuen, Adiós Cultural aldizkariak antolatua.

SORGINKERIAREN ETA HEMINGWAYREN IBILBIDEA

Auritz turismorako bi ibilbide interesgarrietan dago sarturik. Lehena Sorginkeriaren bidea da, XVI. mendean Inkisizioak ikerketa sakonak egin baitzituen eskualde osoan. Auzia 1525eko ekainaren 29an bururatu zen, herriko plazan bururatu ere. Han, bortz sorgin gizonezko erre zituzten. Hura gertakari ikaragarria izan zen, mugaz alde bateko zein bertzeko jendea erakarrita.

Bigarrena Hemingwayren Ibilbidea da. Idazle amerikarra Sanferminen aitzinetik edo ondotik etortzen baitzen hona zenbait egunez atseden hartzeko, paisaiaz gozatzeko eta Irati ibairaino joateko, amuarrain arrantzan aritzen baitzen.

NATUR PARAJEA

Ingurune honetako natura gozamen hutsa da. Natura 2000 Sareko bi gune daude hein batean Aurizko lurretan, biak ere interes berezikoak: Irati, Urrobi eta Erro ibaietako ibai-sistema, eta Aldude mendia, arras mendi garrantzitsua baita hegazti migratzaileendako eta, gainera, bertako pagadi zabaletan espezie babestuak bizi dira, hala nola okil gibelnabarra eta okil beltza.

ARGIBIDEETARAKO

www.burguete.es


Eguraldia:

Pronóstico de Tutiempo.net

Partekatzea:
Share

Zerbitzuak

Auritzeko Zerbitzuak :

  • Okindegia/Kafetegia
  • Denda
  • Farmazia
  • Jatetxea
  • La Caixa
  • Santander


Hiriburu batzuen eta Iruñea arteko distantzia:

Bartzelonatik: 453 Km
Bilbotik: 197 Km
Logroñotik: 147 Km
Madriltik: 437 Km
Donostiatik: 124 Km
Gasteiztik: 140 Km
Zaragozatik: 225 Km

Autoz eginen duzun ibilbide zehatza kalkulatze aldera, sakatu HEMEN eta sartu zure abiapuntuko herria.

BIDEAK ETA GALTZEKO BIDEAK

Senderismo en Auritz/Burguete

Herriaren ondoan Orreaga ospetsu-ospetsua dago, mugakide baitira. 70.000 erromes inguru, urtero, Orreagan lotzen zaizkio bideari. Kilometro gutxitan, Donejakue Bideak bidexka ederrean egiten du aitzina, paraleloa errepide nagusiarekiko, eta gure herriraino iristen da alderik alde gurutzatzeko, Aurizberrira jo baino lehen. Gainera, GR11k edo Pirinioetako Ibilbide Handiak ere zeharkatzen du gure herria, arras ongi balizatua eta zuri-gorriz margotua.

Hona hemen hainbat mendi-ibilbide Auritz inguruan egiteko:


Ruta 1

Ibañeta-Lindus-Auritz

Vuelta a Lindux y Menditxuri Ibañetako gainetik abiaturik, errepidea gurutzatu eta hortxe bertan hasten diren GRren markak bilatuko ditugu, baita PR-NA30 Lindus bidexkakoak ere. Trackak eta mapak aldaera bat agertzen dute usategietan goiti igotzeko, baina igoera ez da horren pikoa Lindusko lepoko usategietara doan pista hartzen badugu. Bide eder batek igoko gaitu talaia bateraino; han, gotorleku txiki bateko lubanarroen aztarnak daude, bai eta zimenduak ere.

Hegoaldeko bizkarrean beheiti jaisten hasiko gara, harik eta hasieratik beretik jarraitzen ari garen PR bereko markak topatu arte. Ataloztiko kota pasatuko dugu, bai eta harrespil eremu bat ere, Uztarkertako leporaino. Han, GR11ko markak topatuko ditugu eta, haiei jarraikiz, lehenik, oihan sarrian barna, eta ondoren, tarte irekiagoetan gaindi, Aurizko inguruetaraino iritsiko gara.

Zelai baten ondotik, pistan eginen dugu aitzina GR65ekiko bidegurutzeraino. Gero, jatorrizko Donejakue Bidea har dezakegu (Kalonjeen bidea) Orreagara bitarte; beraz, PR-NA30 bidea osorik egin arte; edota, bertzenaz, Auritza ere joan gaitezke eta GR65eko itzulbide klasikoa hartu. Nolanahi ere, azken igoera labur baina latza geldituko zaigu, ordu erdikoa, Orreagatik Ibañetako gainera igotzeko, toki horretan hasi baikara ibilbide zirkular hori egiten.


Descarga del track GPSTRACK GPS DESKARGATU

Luzera: 14,4 km Desnibela: 578 m Zailtasuna: balizatua tarte aunitzetan


Ruta 2

Auritz-Orreaga-Hirupagoeta zirkularra

Ascenso al monte Irupagoeta Hasieran, N-135 errepidean barna joanen gara erretegiaren, hilerriaren eta Guardia Zibilaren kuartelaren bidegurutzera iritsi arte. Han, ezkerretara eginen dugu etxalde eta nabe batzuetan barna eta, azken tartea oihanean sarturik, Orreagaraino helduko gara, hurbil baitago, betiere N-135 errepidea ondoan dugula. Orreagatik 500 m pasatxora, Erromesen Erdi Aroko Gurutzea ikusiko dugu bazterbidean. Orreagan, Karlomagnoren siloa eta Done Jakueren eliza polita ikusi eta gero, atzera egin eta, lehen ostatuan, auzoaren behealdera eginen dugu, SL-NA43 bidezidorraren hasierako panelaren ondoan, hots, Basajaunberroko Oihana eta Zalduako Bidea da. Hasieran, bidezidor horri jarraituko gatzaizkio; gero, erreka gaineko zubia igaro, Zaltuako bidea alde batera utzi eta metro batzuk urrunduko gara inguruko bi haritz monumentaleko bat ikusteko: Lancero. Ez daude, ordea, Monumentu Natural izendaturik.

Berriz ere ibilbidera itzulirik, Donibane Garazitik igotzen den Donejakue Bidea ezkerretara utzi eta zuzen eginen dugu Nabalako leporaino, ongi balizaturiko GRT-7.1 bidean goiti. Bidegurutze horretan, egina izanen dugu eguneko desnibelaren erdia. Orbaizetara sartzeko ataka igaro eta bizkarrean barna biratuko dugu, eskuinean tokiko ehiza-barruti gisa markaturiko pagadia dugula, Hirupagoetako kasko lauso eta belartsura iritsi arte. Ez dago zer tontor den erraten duen postontzirik, mugarritik, ez deus ere, gure GPSa izan ezik. Tontor aldeko azken alde hori Garraldako lurretan dago. Hurbil, harrizko gurutze bat ikusiko dugu, baina beherago dagoen sasi kasko batean.

600 m inguru eginen dugu gibelera, azken bidegurutzeraino, eta, orain bai, joandakoan ikusitako ataka gaindituko dugu, hots, Orbaizeta, Garralda eta Auritz artekoa. Pagadi ederrean barna jaitsiko gara, GR11ko marka argiak dituena, Aurizko inguruetaraino. Pista asfaltatua hartuko dugu zurezko azken zubi bat igaro arte, erreka gurutzatzeko. Parke batean sartu eta karrikaz karrika ibiliko gara, herri eder honetan barna.


Descarga del track GPSTRACK GPS DESKARGATU

Luzera: 11,6 km (joan-etorria) Desnibela: 271 m (joan-etorria) Oihaneko bidezidorra eta hainbat norabide-aldaketa.


GR11 Pirinioetako Bidezidorra (2 etapa):

Gure herria Urkiagako lepotik heldu den 4. etaparen bukaera da, eta Aezkoako Hiriberriraino doan 5. etaparen hasiera.

– GR11ko 4. ETAPA: Urkiagatik Auritza: fitxa irakurri eta tracka deskargatu hemen
– GR11ko 5. ETAPA: Auriztik Aezkoako Hiriberrira: fitxa irakurri eta tracka deskargatu hemen

Ruta 3

Etapa del Camino de Santiago

GR65 Donejakue Bidea

Gure herria Orreaga eta Zubiri arteko Donejakue Bideko etapan dago. Arras ongi dago seinaleztaturik marka eta gezi horien bidez. Jendetsua da zinez. Ez da gomendagarria egitea Donejakuez kontrako norabidean eta, bizikletaz bagoaz, kasu egin beharko zaio.


IRIBARREN XTREM BTT MARTXA

Urtero, irailean, Iribarren Xtrem BTT herri martxa egiten da. Web ofiziala: IribarrenXtrem

Iragan edizioetako GPS trackak Wikilocen aurkituko dituzu.

BERTZE BTT IBILBIDE BATZUK:

BTT BTT ibilbidea: Auritz-Garralda-Aurizberri 22,8 km

Landa Etxea Bergara

Landa Etxea Bergara

Auritz LE Logelak 4.86/5
Gaueko prezioa aurrera 45 €

Urte anitz daramatzagu herriko bizimodua ezagutu nahi duten zu bezalako bisitariak gure etxean hartzen. Bilatzen ari zaren harrera ona eta xumea eskaintzen dizugu.

Landa Etxea Pedroarena

Landa Etxea Pedroarena

Auritz LE Logelak 4.57/5
Gaueko prezioa aurrera 42 €

Nafar pirinioan kokatuta dago, orreagatik bi kilometrora, Aezkoako ibarratik gertu edo orbaitzetako ola; menditik ibiltzeko bikaina (Iratiko ohiana adibidez)

Luisenea Landetxea

Luisenea Landetxea

Auritz LE-Osoak
Gaueko prezioa aurrera 250 €

Llevamos muchos años acogiendo en nuestra casa a viajeros que, como tú, quieren acercarse al mundo rural. Te ofrecemos la hospitalidad y la sencillez que andas buscando.

Landa Etxea Bergara

Landa Etxea Bergara

Auritz LE Logelak 4.86/5
Gaueko prezioa aurrera 45 €

Urte anitz daramatzagu herriko bizimodua ezagutu nahi duten zu bezalako bisitariak gure etxean hartzen. Bilatzen ari zaren harrera ona eta xumea eskaintzen dizugu.

Landa Etxea Pedroarena

Landa Etxea Pedroarena

Auritz LE Logelak 4.57/5
Gaueko prezioa aurrera 42 €

Nafar pirinioan kokatuta dago, orreagatik bi kilometrora, Aezkoako ibarratik gertu edo orbaitzetako ola; menditik ibiltzeko bikaina (Iratiko ohiana adibidez)

Luisenea Landetxea

Luisenea Landetxea

Auritz LE-Osoak
Gaueko prezioa aurrera 250 €

Llevamos muchos años acogiendo en nuestra casa a viajeros que, como tú, quieren acercarse al mundo rural. Te ofrecemos la hospitalidad y la sencillez que andas buscando.

Landa Etxea Bergara

Landa Etxea Bergara

Auritz LE Logelak 4.86/5
Gaueko prezioa aurrera 45 €

Urte anitz daramatzagu herriko bizimodua ezagutu nahi duten zu bezalako bisitariak gure etxean hartzen. Bilatzen ari zaren harrera ona eta xumea eskaintzen dizugu.

Landa Etxea Pedroarena

Landa Etxea Pedroarena

Auritz LE Logelak 4.57/5
Gaueko prezioa aurrera 42 €

Nafar pirinioan kokatuta dago, orreagatik bi kilometrora, Aezkoako ibarratik gertu edo orbaitzetako ola; menditik ibiltzeko bikaina (Iratiko ohiana adibidez)

Luisenea Landetxea

Luisenea Landetxea

Auritz LE-Osoak
Gaueko prezioa aurrera 250 €

Llevamos muchos años acogiendo en nuestra casa a viajeros que, como tú, quieren acercarse al mundo rural. Te ofrecemos la hospitalidad y la sencillez que andas buscando.