Aria
Aria
Aria Aezkoako herririk ezkutuenetakoa da, hemengo funtsa gehien gorde duenetako bat. Lasaitasuna da nagusi, dena dago naturaz inguratua; izadia, gainera, urtaro orotan da ederra. Errepidea herrian berean bukatzen da; gero, mendi-pista bat dago. Aezkoako gainerako lekuetan bezala, toki paregabea da oinez ibiltzeko, oihan eder izugarriak gozatzeko, aziendarendako pentzeak ikusteko edota, bertzerik gabe, lasaitu eta tximiniaren ondoan gure gogoari atsedena emateko.
Ibilbideen artean, Garraldara doan huraxe da nabarmentzekoa, Erondoa kaskoan barna baitoa, eta handik, Aezkoa ikusiko dugu bere ederrean.
Arian, halaber, jostetan aritu gaitezke herriko 4 garaiak (gareak) topatzeko, laurak ere Kultur Intereseko Ondasun izendaturik baitaude, Aezkoako bertze 11k bezala: Xamarrena, Etxeberrikoa, Apatena eta Xaurikoa (azken hori nekosoa da bereiztea, handitua baitago). Bertze eraikuntza bitxirik ere bada, hala nola bi garbitegi zaharberrituak, bai eta eliza ere, herriko plazan zut.
Bertzenaz, jakingarria bezain ederra da zinez herriko bordak ezagutzea, kilometro gutxira baitaude iparralderat bi eremutan; biek ere auzo iduri dute eta nafar bortuotako bizimolde zaharra ekartzen digute gogora. Izan ere, artzainek eta unaiek egun sail luzea eman behar izaten zuten bordetan, urruneko pentzeetan bazkatzen zen aziendaren guardian.
Arian, gainera, aezkera izeneko euskalkia entzuteko parada izanen dugu, eta hori, gaur egun, arras toki gutxitan entzunen dugu. .
ARGIBIDEAK:
Erteikoa landetxea
Aria LE-OsoakPatricia eta Ion gara, Pirinioetako bi gazte, eta herri txiki batean bizitzeko apustua egin dugu. Horrela, 2018an, ehun urtetik gorako etxe hau berrireki genuen; landa estilokoa da eta ikuspegi ikusgarriak ditu. Ezin hobea da familiendako eta 8 laguneko taldeendako.