Abaurregaina

Abaurregaina

Things to do - general

Pirinioetako balkoia erraten diote, ikuspegiak apartak direlakoz. Aezkoako herri ederra da, Nafarroa guztiko garaiena, Zaraitzu ibarrarekin mugakide. 1.040 metrotan gaude. Aire garbi-garbia.

Abaurregainera joatea eguneroko zereginez ahaztea da. Pirinioetako kaskoetatik eta Iratiko Oihanetik hurbil-hurbil, landa ondare oparoa dauka eta merezi du merezi duenez ezagutzea. Herrian, mahai panoramiko bat dago (Aezkoan eta Zaraitzun, 24 dira guztira) eta zertzeladak ematen dizkigu toponimiaz, historiaz, tradizioez, etab.

Adibidez, herria jatorriz 1237koa izan litekeela, errege Tibalt I.ak herrixka bat sortu baitzuen urte hartan Abaurrepeko bordak zeuden tokian; mugaldean egonik, txikitua gelditu zen XVIII. eta XIX. mendeetako ondoz ondoko gerretan; altuera hori lagungarria da kalitate bikaineko patata mota bat ereiteko, XIX. mendean iritsitakoa; edota bizilagunek etxeko atarietan eguzki-lore bat paratzeko ohiturari eutsi diotela izpiritu gaiztoak uxatzeko.

GOZA ITZAZU…

HILARRI MUSEOA

Leku liluragarria da, sinbolismoz betea, San Pedro elizari atxikia. 25 hilarri dira (XIII. mendetik XIX.aren erdialdera artekoak); haietariko 24 disko-formakoak, eta hileta-oroigarri bat.  Pareta bihurrituko labirinto bat da, gure bizitza bide bihurria delako ideia islatzeko, Erdi Aroko pentsamenduarekin bat. Labirinto barneko pasabideek lorategi eder batera eramanen gaituzte, eta zubi gisako bat ere badu, den-dena goitik arras ongi ikusteko.
Esteka honetan argibide guztiak dituzue: ordutegiak, prezioak…

SAN PEDRO ELIZA

Jatorriz Erdi Arokoa bada ere (XIV. m), itxura gotikoa du, XVI.ean hainbat aldaketa egin zitzaizkiolako. Atari zorrotzeko giltzarrian, San Pedroren giltzak ikusiko dituzue. Korua 1597koa da, idazkunean idatzia dagoen gisa. Bataiarria eta XVI.eko prozesio-gurutze platereskoa dira nabarmentzekoak. Igandetan bisitatu daiteke, meza orduetan.

San Pedro eliza San Migel baselizaren (XIII-XIV. m) ordezkoa izan zen, izen bereko mendiaren hegalean eraikia. Ibilbide polita dago udaletxetik ermitako sarreraraino, eta handik, ikuspegi zoragarria izanen dugu Mendizorrotz mendira eta Pirinioetarantz. Hondatua badago ere, oraindik ere sumatuko dugu harrizko eraikin ederra zela, horma-bularrekin eraikia eta bost arku zorrotzez osaturiko ganga handi bat zuela.

LEIZEAK

Une berezietan bakarrik bisitatu badaiteke ere, inguru osoko leizerik garrantzitsuena Zatoia da, Abaurregainetik bi kilometrora. Duela 13.000 urte, jendea bizi izan zen, eta adituen ustez, Nafarroako aztarnategirik onenetako bat da Neolitikoranzko trantsizio aldia ezagutzeko.

Maulatxeko leizera, berriz, arazorik gabe joan zaitezkete, San Migel mendian. Diotenez, espiritu oneko eta izaera txarreko sorgin bat bizi izan omen zen. Erraten da gauero, gauerdian, andre xahar horren mamua agertzen dela alaba noiz etorriko den zain.

ARGIBIDEETARAKO:

www.turismoabaurrea.blogspot.com.es
(Blog zoragarri horretan, informazio ugari aurkituko duzue hala Abaurregainaz nola Aezkoako gainerako herriez)
www.valledeaezkoa.com
Eguraldia:

Pronóstico de Tutiempo.net

Partekatzea:
Share

Zerbitzuak

Pirineo Taberna
Frontoia
Elkartea
Hilarri Museoa

Mapa kokapena



Hiriburu batzuen eta Iruñea arteko distantzia:

Bartzelonatik: 425 Km
Bilbotik: 234 Km
Logroñotik: 160 Km
Madriltik: 450 Km
Donostiatik: 160 Km
Gasteiztik: 176 Km
Zaragozatik: 238 Km

Autoz eginen duzun ibilbide zehatza kalkulatze aldera, sakatu HEMEN eta sartu zure abiapuntuko herria.

BIDEAK ETA GALTZEKO BIDEAK

Senderismo en Abaurregaina Abaurrea Alta
Herri horren inguruan, hainbat ibilbide nabarmenduko dizkizugu, guztiak ere herritik beretik edo handik hurbil abiatutakoak. GPSa edo mugikor GPSduna baduzu, deskargatu tracka, deskonprimatu eta igorri zure gailura, lasaitasunez jarraitzeko, guk geuk zuretako grabatu baitugu:

Ruta 1

Aezkoargain mendia

Cima del monte Aezkoargain Igoera erraza da tontor bikoitz horretara, Abaurregaina eta Baigurako kasko ezagunaren artean dagoena. Bi Abaurreen arteko bihurgunetik Tornuelako Aska izeneko parajera igoko gara eta, handik, tontorren arteko lepora. Bi kaskoek amildegia dute iparrera. Lehen tartea zagorrezko pista pikuan barna eginen dugu, Mendizorrotz mendia ezkerretik gainditzeko. Lehen tartea tokiko bidezidor bat da eta mendi horren izena du. Bihurguneren bat eta malda latzen bat aurkituko dugu toki zelaitsu batera iritsi arte; leku ez hain maldatsu horretan, sakan baten ondoan, agur erranen diogu SL-NA54 bidezidorrari, ez baita mendi horretara igotzen, inguratu egiten du baizik, Simonen bordaren ondoan. Ilarginburuko zelaiak. Bidegurutzerik gabe eginen dugu aitzina, Mendizorrotz gibelean utzirik, jaitsiera txiki bat egiteko; gero, berriz ere goiti malda gogorrean, ezker aldera bihurgune zabala eginik, itxitura alanbreduna topatu arte (kasu, BTTn jaitsiz gero). Toki horretan Abaurrepetik atera eta Abaurregainan sartuko gara. Bertze aldapa latz baten ondotik, atzean utzi dugun zelaitik datorren abelbidearen 45. adarrarekiko elkargunera iritsiko gara, Simonen bordatik ekialderago.

Bide zabalean aitzina, malda gozoagoan, Tornuelako Aska ondoko parajera iritsiko gara. Aska, eta aziendarendako baltsa hurbil. “Baigura” mendira joateko zutoina ikusiko dugu, eta seinale horrek gure helmugara joateko bidea erakutsiko digu. Izan ere, igo nahi dugun lepoa Baigura mendiko ibilbidearen erdian dago, eta mendi hori inguruko garaiena eta jendetsuena da (Aretako mendiak). Aldapan goiti, behin Xundrako Linsak pagadian sarturik, gero eta bidexka lausoagoari jarraituko diogu hegoalderantz, GPSak edo iparrorratzak lagundurik. 15 bat minututan, lepo zabal eta lausoa joko dugu; urtaroko idoi bat ikusiko dugu.

Lepoz bi aldeetan daude Aezkoargain mendiko bi kaskoak, harritsuak, ipar aldera malkar arriskutsua dutenak. Ekialdera joko dugu lehen kaskora igotzeko. Bide beretik itzuliko gara.


Descarga del track GPSTRACK GPS DESKARGATU

Luzera: 7,9 km Desnibela 279 m Zailtasuna: kaskoan badira harri solteak; alde batean, airekoa.


Ruta 2

Kultur bisitak:

Hilarrien lorategia.
Erreserbak 628.155.279 telefonoan. Mikel, Elkartean kide den Enekoizar Landetxekoa

Ruta 3

Bertze zenbait ibilbide:

> Zirkularra Abaurregainan barna

Ibilbideak bi zati aski ezberdin ditu: bata, ibarreko errepidetik hegoaldera, Mendizorrotz mendiari itzulia egiteko, eta bigarrena, berriz, iparraldera, San Migel mendiaren inguruan udalerriko iparraldean diren soroetaraino igotzeko. Familiendako egokia eta bide onak.


Luzera: 7,8 km Desnibela 334 m Zailtasuna: batere ez


Enekoizar Landa etxea

Enekoizar Landa etxea

Abaurregaina LE-Osoak 4.81/5
Asteburuko prezioa aurrera 595 €

Nafarroako (1063 metrotako) altuera handiagorako herrian, Irati-ko Oihaneko hegora, zure etxea aurkitzen du. Lizar, pago baso ederrekin, haritzekin, izeiekin inguratuta… Hodeiak bere gailurrez laztantzen dituzten eta eguzkia goizero pizten duen mendi itzalera. Errekek eta ibaiek kantatzen duten bere urak eta ertzak bizitzaz betez tokian.

Enekoizar Landa etxea

Enekoizar Landa etxea

Abaurregaina LE-Osoak 4.81/5
Asteburuko prezioa aurrera 595 €

Nafarroako (1063 metrotako) altuera handiagorako herrian, Irati-ko Oihaneko hegora, zure etxea aurkitzen du. Lizar, pago baso ederrekin, haritzekin, izeiekin inguratuta… Hodeiak bere gailurrez laztantzen dituzten eta eguzkia goizero pizten duen mendi itzalera. Errekek eta ibaiek kantatzen duten bere urak eta ertzak bizitzaz betez tokian.

Enekoizar Landa etxea

Enekoizar Landa etxea

Abaurregaina LE-Osoak 4.81/5
Asteburuko prezioa aurrera 595 €

Nafarroako (1063 metrotako) altuera handiagorako herrian, Irati-ko Oihaneko hegora, zure etxea aurkitzen du. Lizar, pago baso ederrekin, haritzekin, izeiekin inguratuta… Hodeiak bere gailurrez laztantzen dituzten eta eguzkia goizero pizten duen mendi itzalera. Errekek eta ibaiek kantatzen duten bere urak eta ertzak bizitzaz betez tokian.