Abaurrepea
Abaurrepea

Aezkoako herririk zaharrena da. 15 garai ditu, eta hantxe ere Iratiko Oihana dago. Inguruko bazterrak ederrak dira zinez, eta Pirinioetako behi-azienda bazkan dabil pentze eta bazkalekuetan. Toki paregabea da mendian ibiltzeko eta isiltasuna gozatzeko.
Pentzeetan behi-azienda ikusiko dugu bazkan. Batzuk, piriniotarrak, eta bertzeak, arre-alpetarrak. Karrikaz karrika gabiltzala, etxe ederrak miretsiko ditugu, bai eta San Martin Toursekoari eskainitako eliza ere; eraikuntza gotiko ederra da, XVI. mendean eraikitzen hasia. Nabe zabala du, gurutzeria soileko gangez estalia; burualdea poligonala du, eta estalki gallonatua; kapitelak eta giltzarriak orbel naturalistarekin daude apainduak, eta erretaula nagusia erromanista berantiarra da (XVII. mendeko lehen herena). Herriaren sarreran, gurutze errenazentista bat dago: erraten da inguruko sorginak Santa Engrazia ermita desagertuaren inguruan biltzen zirela.
ARGIBIDEAK:
www.turismoabaurrea.blogspot.com.es (Blog zoragarri horretan, informazio oparoa aurkituko duzue hala Abaurregainaz nola Aezkoako gainerako herriez)
www.aezkoa.net
Datozen egunotako eguraldia:

Zubialde Landetxea
Abaurrepea LE-OsoakCharo naiz, eta nire familiak eta nik oso gustukoa dugu Aezkoan nola bizi garen erakustea. Gure etxea 25 bizilaguneko herri batean dago, eta behi-etxalde bat ere gobernatzen dugu; Pirinioetako behiak dira, hau da, ibar honetako bertako behi arraza bat; behi gorria.