Libre al dago?

Ez du erabilgarritasun egutegirik. Kontsultatu zuzenean jabeekin.

General

Carmen eta Luis  gara, ibarrotako etxe tipikoetako batean bizi gara, Nafarroako Pirinioen erdigune geografikoan kokatua. Bi apartamentu ditugu, biak ere guztiz hornituak; zuen eskura jarri dugun leku goxoa da. Leku guztiak gure bezeroendako egokituak daude.

Check-in time

Flexible

Check-out time

Flexible

Información

Gure bi ostatuetako bakoitzak bi logela bikoitz ditu (badago hiru oheko logela hartzeko aukera), eta berokuntza zentrala. Egongela, sukaldea eta bainugela, telebista, liburutegia, zuntzezko WIFIa.

Badugu sehaska eta haur-aulkia.

Balkoia, lorategia.

Eremu partekatuak: sabaian, jolas-aretoa, billarra, futbolina eta pin-pon mahaia. Jolasak eta jostailuak, mozorro-jantziak, margoak, eta haurrek jolasteko behar duten guztia.

Oharrak

Bazkariak, afariak eta gosariak eskaintzen ditugu.
Haurtzaindegi zerbitzua.
Urte guztia zabalik.
Gure inguruaz ditugun ezagutzak jartzen ditugu zuen eskura, nahi izanez gero balia ditzazuen.
No se admiten animales, es adecuado para grupos, familias o parejas y se pueden alquilar los dos alojamientos juntos, aunque ambos tienen entrada independiente, están uno al lado del otro.

Animaliak ez dira onartzen; egokia da talde, familia edota bikoteentzat, eta bi apartamentuak batera alokatu daitezke, bakoitzak bere sarrera badu ere, elkarren ondoan daude.

Harremanetarako

Helbidea: 31696 Lintzoain (Navarra)
Arduraduna: Carmen Villar y Luis Angel Mata
Telefonoa 1: 622 688 535
Telefonoa 2: 948 768 074
E-mail: info@posadaelcamino.com
Web: www.posadaelcamino.com
Turismo erregistro zenbakia: UPE00922

Ezaugarriak / Extras

  • Bazkariak eta afariak
  • Berdegunea
  • Bikoteak
  • Donejakue Bidea
  • Familiak
  • Taldeak
  • WiFi
Batez besteko balorazioa: Oraindik ez dago baloraziorik

Oraindik ez dago baloraziorik

Gure gonbidatuak iruzkinak.

Oraindik ez dago baloraziorik

Baloratu etxe hau




Lintzoain

Lintzoain

Herri txikia da, hirurogei bizilagunekoa doi, paisaia zoragarrian kokatua, eta Santiago de Compostelarantz ttipi-ttapa doazen milaka erromesen pasabidea.

Lintzoain Erroibarko erdigune geografikoa da eta administrazioaren hiriburua. Izen bereko errekaren bazterretan eraikia, bi auzo ditu: goikoa (XIII. mendearen hasierakoa) eta behekoa, Donejakue Bidearen ondoan. Isiltasuna eta atsedena bermaturik daude.

Arrunt leku lasaia da, naturgune gozagarrietatik hurbil-hurbil, oihanez eta soroz inguratua, eta azken haietan, zaldiak eta ardiak dabiltza erdi aske bazkan. Ez galdu Erroibarko bertze herri batzuetako errotak, jauregiak eta Erdi Aroko zubiak bisitatzeko aukera.

GOZA ITZAZU…

SAN SATURNINO PARROKIA ELIZA

Hasteko eta bat, deigarria zaigu zinez elizaren kolore arrosakara. Goiko auzoan kokatua, eraikina jatorriz Erdi Arokoa da (XIII. m.) eta, XVI.ean eta ondoko mendeetan ere, aldaketak egin zitzaizkion. Nabe bakarra du, burualde zuzena eta oin karratuko kanpandorrea, nabearen lehen tartearen gainean. Ate batek erdi-puntuko arkua dauka, bai eta arkibolta leunak ere; kanpoaldeko arkua eta erlaitza sagar erliebedunez daude apainduak, tradizio erromanikoari jarraikiz.

Erretaula nagusia XVII. mendearen lehen erdiko eredu erromanistekin bat egina dago eta Lizarrako San Domingoko komentutik heldu da. Arrosariotako Ama Birjinari eskainitako bertze baten antzekoa da, Lizarrako San Pedro Ruakoa elizan dagoena.

ERROLANEN OINATZA

Tradizioaren arabera, Lintzoain inguruan Orreagako Guduarenborrokaldietako bat gertatu zen, 788 urrun hartan. Erroko gainerantz Donejakue Bidean, barna igotzean, sekulako harri handia ikusiko dugu, “Errolanen oinatza” erraten zaiona eta, elezaharraren arabera, pertsonaia epiko horren oinatzari dagokiona.

ARGIBIDEETARAKO

www.erro.es/eu


Eguraldia:

Pronóstico de Tutiempo.net

Mapa kokapena



[su_row] [su_column size="1/2"]

[/su_column] [su_column size="1/2"] Hiriburu batzuen eta Iruñea arteko distantzia:

Bartzelonatik: 453 Km
Bilbotik: 197 Km
Logroñotik: 147 Km
Madrildik: 437 Km
Donostiatik: 124 Km
Gasteiztik: 140 Km
Zaragozatik: 225 Km

Autoz eginen duzun ibilbide zehatza kalkulatze aldera, sakatu HEMEN eta sartu zure abiapuntuko herria [/su_column] [/su_row]

Zerbitzuak

Lintzoain Zerbitzuak:

  • Elkartea
  • Frontoia

Ruta 1

Zirkularra Tiratun edo Oiartzurira

Monte Tiratun Ibilbideak badu nolabaiteko desnibela. Lintzoainen berean, Orreagatik heldu den Donejakue Bidea hartuko dugu, baina kontrako zentzuan, eta berehala, N-135 errepidearen bertzaldera joanen gara, SL-NA Muskildako Hariztia izeneko bidexkan goiti eginez, Bizkarreta-Gerendiain hilerri txikira iritsi arte. Zementuzko bidean, azken 500 metroak jaitsiko ditugu herri horretako parking txikira arte, Tiendica del Camino dendaren ondoan.

Karrika nagusia gurutzatu eta Orreaga aldera joko dugu, harik eta herri gaineko ur-biltegira doan bidea topatu arte. Malda latzean goiti joanen gara eta, ohartu gabe, Saldasoaingo erreka gurutzatuko dugu. Poliki-poliki, mendebaldean, Mearondoko kaskoa utziko dugu, eta Bagaoandieta mendia, ekialdean, biak ere alanbradaz itxiak. Bigarren mailako tontor horiei jaramon egin gabe, itxitura bat inguratu eta, geroxeago, pasatu eginen dugu Aratungo lepo zabalera iritsi arte (irudia). Hurbil, usategiak ikusiko ditugu, bai eta Mugarriko tumulua ere.

Lepoko pisten bidegurutzera iritsita (itzulbidea hortik hartuko dugu), Bagamutxoko pagadian goiti eginen dugu, Zilbeti (IM-an) eta Lintzoain (E-an eta HE-an) arteko alanbradari jarraikiz, eta zuzenean ailegatuko gara 1.217 kotara eta, gero, Oiartzuri mendiko tontorreko erpin geodesikora. Adi mendia hurbil dugu, iparraldera, lepoz bertzaldean. Bide bertsutik jaitsiko dugu pagadia leporaino, Astobia edo Salbeko gaina inguratu (igoeran ere egindakoa), eta bide argi batek Lintzoaineraino bertaraino eramanen gaitu, mendebalderantz biratuta.


Descarga del track GPS TRACK GPS DESKARGATU

Luzera: 12,6 km Desnibela: 497 m Zailtasuna: batere ez.



Read more

Prezioak

LOGELAK A Tarifa B Tarifa
Bikoitza ohe batekin edo birekin 50 € 40 €
Hirukoitza hiru oherekin (edota senar-emazte ohe bat eta banako bat). 65 € 55 €
Sukalde eskubidea, 5€ egunero logelako

Arropa-garbigailua, 5€ garbialdiko (garbigarria eta leungarria ematen ditugu)
Bainugela logela batekin partekatua

APARTAMENTUAK A Tarifa B Tarifa
Eguneko 90 € 80 €
Asteburua (2 gau) 175 € 155 €
Zubiak (3 gau) 260 € 230 €
Ohe gehigarriak: 15€
4 gauetik aurrera, % 10eko deskontua egiten dugu prezio osoaren gainean gau bakoitzeko.
A Tarifa: Aste Santua, Eguberriak, Urte bukaera, Zubiak,
Uztaila eta Abuztua.

B Tarifa: urtearen gainerakoa

OTORDUAK (prezioa pertsonako eta eguneko)
Gosaria 6€ (arrautzak eta hirugiharra nahi badituzu edota gure inguruko puska lehorrak) 8€
Bazkaria 15€ etxeko espezialitateren bat egitea nahi baduzu: paellak, hainbat arroz mota, etab. 20€ – 25€
Afaria 15€ Zerbait berezia nahi baduzu: haragia, bertako hestebeteak: 20€ - 25€
Piknik eramateko Ogitartekoa + ura/freskagarria /garagardoa (aukeran) 6€-9€

LINTZOAIN

Lintzoain
Paisaia berdingabean markoan jarritako, baino ez hirurogei biztanleko herri txiki hau, igarotze lekua Donejakue Compostelakoranzko bere pausoak da zuzentzen duten erromesetako miletarako.

Lintzoain gune geografikoa eta Erro-ko Haraneko hiriburu administratiboa da. Izen bereko ibaiaren ertzean kokatuta, bi auzotan banatzen da: altua (XIII mendearen hasieretako) eta baxua, bide jacobea pasatzen duenaren ondoan. Isilunea eta atsedena bermatuta daude.

Leku lasaia, oso gozamenerako natura-guneetatik hurbil (Eugi-ren urtegia, Kintoa, Sorogain…), basoekin eta zaldiak eta erdi askatasuneko ardiak bazkatzen diren belardiekin inguratuta. Ez iezaiozue bisitatzeari utz Erdi Aroko zubiak, errotak eta Erro-ko Haraneko beste eserleku batzuetako jauregiak.