Libre al dago?

Hau LE Maricruz erreserba egutegia da.

General

Alicia eta Luismi gara, eta gure bi ttikiekin batera (Ada eta Noé) 20 bizilaguneko herri txiki baten akaberan bizi gara, inguru lasaian, pagoz eta haritzez inguraturik.

Check-in time

Flexible

Check-out time

Flexible

Información

Etxea XIX. mendearen erdialdekoa da, 2008an zaharberritua eta herriaren akaberan kokatua (20 bizilagun). Arras leku lasaia da, ezin hobea atseden hartzeko, mendian ibiltzeko; leku interesgarrietatik hurbil, hala nola Orreaga, Iratiko Oihana, Irunberriko eta Arbaiungo Arroilak, etab. Etxalde txiki bat daukagu, bai eta baratze ekologikoa bat ere, guri laguntzeko.

3 logela bikoitz (2, senar-emazte oheekin, eta 1, bi oherekin).

1 Logela oso berezia: LA CABAÑA DEL ÁRBOL

Txabolan logela eta komun lehor bat daude. Etxeetan, gainerakoak: berezko bainugela dutxadun bat eta eremu komunak: jolas-gela, sukaldea-jangela, liburutegia eta komuna. Bazterturik dago, baina ez oihan barnean; etxeetatik ikusten da, eta han goian dagoenez, oilategia eta ahuntzak ditu zaintzapean.

cabaña cabaña-wc cabaña-exterior

IKUSI 'LA CABAÑA DEL ARBOL'

Barnealdeko instalazioak: : logela eta sutegia, telebista, play station eta inguruko informazio-foiletoak. Jantokiak badu musika entzuteko eta irakurtzeko txokoa. Mahai-jokoak, eta egunkariak.

Kanpoko instalazioak:terraza, mahaia eta aulkiak goiko solairuan. Sarreran, portxea, mahaia eta aulkiak. Lorategia eta barbakoa. Garbitegia, 50 metrora.

Bertze bi landetxe ditugu 3 metrora. Marcos etxeko behe-solairuan, hiru ostatuetarako eremu komunak ditugu:
- Sukalde-jantokia ostatu guztietarako, gurekin batera saltsan ibiltzeko.
- Haurrak jostetan aritzeko zuhaitz barren hutsa, iratxo bihurriek mila koloretan margotua (kasu! haurren jabetza da eta baimena eskatu beharko diegu, barnera sartzeko).
- Liburutegi bat, hau da, inguruko informazioa, filmak eta musika, eta ordenagailu bat behar duzuen guztirako.
Etxe berri guztia zoru erradiatzailearen bidez berotzen da, eta erabiltzen dugun energia guztia biomasa da. Eraikuntzan, ahalik eta gehien saiatu gara aprobetxatzen etxe zaharra, eta haritz zura zaharra, berriz, gehienbat altzariak egiteko erabili dugu.

Oharrak

Goi denboraldia: Aste Santua, zubi nazionalak, uztail, abuztu eta Eguberriak. Erdi denboraldia: urte guztiko asteburuak, Goi Denboraldikoak izan ezik. Eta astez, apiril, maiatz, ekain, irail eta urrian. Behe denboraldia: astelehenetatik ortzegunetara, azaro, abendu, urtarril, otsail eta martxoan.

Harremanetarako

Helbidea: 31438 Hiriberri/Villanueva de Arce (Navarra)
Arduraduna: Alicia Mendive y Luismi Montoya
Telefonoa 1: 948 79 03 76
E-mail: ecoagroturismomaricruz@gmail.com
Web: www.casaruralennavarra.com

Ezaugarriak / Extras

  • Animaliak onartuak
  • Bazkariak eta afariak
  • Berdegunea
  • Bikoteak
  • Birdwatching
  • Familiak
  • Nekazal turismoa
  • Sutegia
  • Taldeak

Bestelakoak

Doako zerbitzuak: sehaska, egurra eta mendiko bizikleta.
Informazio zabala eskaintzen dugu inguruaz eta ibilbideak prestatzen ditugu.
Gosari oparoak zerbitzatzen ditugu: etxeko gozokiak, zuku naturalak.... Eta afarietan etxeko produktuak ematen ditugu (baratzea ekologikoa da), bai eta ingurukoak ere.
Nahi baduzu, gure animaliei jaten emanen diezu (ahuntzak, oiloak, amuarrainak, untxiak, txakurrak, katuak, astemeak…) eta baratzean lagundu.
Batez besteko balorazioa: 5/5 (1 valoraciones)
5/5
5/5
5/5
5/5
5/5
5/5
5/5

Gure gonbidatuak iruzkinak.

Asier (de Google+)

Me he sentido como en casa, me ha dado mucha pena tener que marcharme. Hemos pasado un fin de semana genial. Es un lugar al que sin duda volveremos. Tiene muchas cosas cercanas para visitar pero te dan ganas de quedarte en la casa para siempre. La familia es fantástica y muy acogedora. Los desayunos que hacen son geniales , todo ecológico y casero. Un sitio ideal para ir en familia o en pareja. Los niños se lo pasan de maravilla con todas las posibilidades que tienen. Hacen una visita por la granja que es fantástica para los peques pero con la que la gente adulta también podemos aprender mucho. Los gastos y el perro son simpatiquísimos. Nosotros nos alojamos en la casa del árbol pero el resto de estancias tienen una pinta buenísima. Sin lugar a duda es la mejor casa rural que he estado. Cuidan de cada detalle y eso se nota. Nos hemos arrepentido mucho de no quedarnos a cenar porque el resto de visitas nos han hablado muy bien de la cocinera de la casa.

5/5

Baloratu etxe hau




Hiriberri Artzibar

Hiriberri Artzibar

Artzibarko herri ttipiek iraganeko xarmari eutsi diote. 25 bizilagun doi dituela, isiltasuna eta lasaitasuna ederki bermaturik daude herri horretan.

Hiriberri Artzibarrek, Lusarretak, Arrietak eta Saraguetak osatzen dute Artzibarko alderik piriniotarrena. Inguru horri historia dario alde guztietatik, bai eta edertasun ikaragarria eta lasaitasuna ere. Herri horretan lau etxe ditugu elkartean eta laurek ere denetariko argibidea emanen dizute inguru horretako txangoez eta nekazaritza-turismo arloko esperientzia erakargarriez.

GOZA ITZAZU…

PASEOA HERRIAN BARNA

Pirinioaurreko herri ttipiok plazer handiak ematen dituzte. Horietako bat da karrikaz karrika ibiltzea; batez ere, haurrak dituzten familiendako. Haietan guztietan badiraa etxe handi eta ederrak. Asotsik eta trafikorik ez, presarik gabe. Erdigunean auzo bat duela ikusiko duzu, elizaren inguruan, eta bertze bat, urrunxeago; bertan, antzinako garbitokia dago, auzolanean zaharberritua.

SAN ANDRES APOSTOLUAREN ELIZA

Bazterrotan ez da elizarik gabeko herririk. Hiriberrikoa Erdi Aroan eraiki zen, baina XIX. mendean aunitz konpondu zen. Nabe nagusiak oin laukizuzen irregularra du, erdi-zirkuluko burualdea; kapera bat du alde bakoitzean, XVII. mendeko  zurezko erliebe banarekin; nonbait, nolabaiteko kalitatea dutenak, Iruñeko San Frantzisko Komentutik ekarriak. Halaber, gurutze barroko bat dago, bai eta Erdi Aroko bataiarri bat ere.

MENDIA ETA IBILALDIAK

Aukera sorta izugarria da paseoetan. Batetik, mendi txangoak, hala nola Lerdengibel (1.212 m) mendira igotzea. IRAKURRI FITXA IBILALDIAK INGURUNEAN ERLAITZEAN. Mendilerro txiki bat osatzen du Errazugaina edo Corona mendiarekin. Bertzetik, familiendako ibilaldi arinak inguruko pagadian eta oihanetan, edota ibilbide erraz balizatu bat, ongi mantendua, Arrieta herri mugakideraino.

ARTZIKO SANTA MARIA

Ibarrera etortzen bazara ez galdu eliza hori ikusteko aukera, Nafarroako Kultur Intereseko Ondasunetako bat baita. Bere bakardadean eraikia dago natur ingurune ederrean, landa erromanikoaren eredugarri. XII. mendean eraiki zuten.

ARGIBIDEETARAKO:

www.valledearce.com/eu/pueblos/villanueva-de-arce/
(Web horretan, argibide sorta oparoa aurkituko duzu Artzibarko kulturaz, historiaz eta arteaz, Jose Etxegoienek egindako dokumentazio-lan izugarriari esker).


Eguraldia:

Pronóstico de Tutiempo.net

Mapa kokapena



[su_row] [su_column size="1/2"] Hiriburu batzuen eta Iruñea arteko distantzia:

Barcelonatik: 445 Km
Bilbotik: 213 Km
Logroñotik: 138 Km
Madrildik: 429 Km
Donostiatik: 139 Km
Gasteiztik: 155 Km
Zaragozatik: 217 Km

Autoz eginen duzun ibilbide zehatza kalkulatze aldera, sakatu HEMEN eta sartu zure abiapuntuko herria. [/su_column] [/su_row]

Zerbitzuak

Zerbitzurik hurbilenak ibarreko hiriburuan daude, Nagoren, 10 km-ra doi (13 minutu errepidez).

Gomendagarria da erosketak egitea herrira ostatu hartzera igo aurretik

Ruta 1

PR-NA24 Errazugaina edo Corona Arrietatik

PR-NA24 MONTE CORONA Arrietatik abiatuko gara. Herri mugakidea da eta, handik, bidezidor balizatua hasten da. Arrietan gaudela, ibilbideari buruzko informazio-panela ikusiko dugu, egoera onean oraindik ere (bidezidorren sarearen argitalpena 2007koa da). Plazan, San Lorentzo elizaren parean, herritik atera eta Artetako bidea hartuko dugu, zuzenean Errazugaina mendiko magaletara doana. Iritsi beharreko lepoa ikusiko dugu argi eta garbi. Salerasko gaina eta Zokoetako erreka gurutzatuko ditugu etxalde bateraino, ate bat, eta handik gutxira, iturri bat eskuinaldean. Pista lurrezkoa da, bizikletaz aise egitekoa. Bihurgune bat eskuinera; bertze bat, ezkerrera, Urdobiondo parajean, eta gozo-gozo igoko gara mendateko errepidea bailitzan. Herria behean gelditzen joanen da, gure bizkarrean.

Bihurgune itxiaren ondotik, oihanean sartuko gara tarte laburrean, eta eskuinean, bi dolina handi ikusiko ditugu, sakongunea eta guzti. Onena da ez hurbiltzea. Handik gutxira, Erdikolarreko lepora iritsiko gara, soilgune bat oihanean, eta belar-soroz osaturiko ibar bat; bertan, gure bi bidezidor balizatuak bereiziko dira. Guk bazkaleku irekiari jarraituko diogu, ekialderantz, pagadi ez oso zabal baterantz. Behin oihan horretan sarturik, soilgune batean, Menkaingo iruinarriaren aztarnak bilatuko ditugu (trackean desbideratze txiki bat nabarmendua dago). Harri bertikaletako bat baizik ez dago. Hurbil, alanbradako ate bakarra dago: gurutzatu eta, oihanean labur sartu ondoren, leku irekira aterako gara, kaskotik 300 m ingurua. Erpin geodesikoa ere ikusiko dugu, 4 metroko altuerakoa. Aise iritsiko gara, 1.387 m ditu. Ikuspegi ederra hainbat ibarretara. Metro gutxira, harrizko aterpe txikia. Ibilbide beretik itzuliko gara.


Descarga del track GPSTRACK GPS DESKARGATU

Luzera: 11,7 km Desnibela 602 m Zailtasuna: desnibel nabarmena. Bidezidor lineala



Read more

Prezioak

Ostatu-prezioak eguneko

PREZIOAK(€)
T.B T.M T.A
Bikotea, bainugela partekatuta
40 €
50 €
60 €
Pertsona gehigarria (2 urtetik gora)
15 €
15 €
15 €
Beste batzuk Goi denboraldia: Aste Santua, zubi nazionalak, uztail, abuztu eta Eguberriak. Erdi denboraldia: urte guztiko asteburuak, Goi Denboraldikoak izan ezik. Eta astez, apiril, maiatz, ekain, irail eta urrian. Behe denboraldia: astelehenetatik ortzegunetara, azaro, abendu, urtarril, otsail eta martxoan.


Landa-jantokiko prezioak (ostatu hartutakoentzat soilik)

PREZIOAK(€)
HELDUEN HAURRAK (3-12 urte bitartekoak)
Eko-gosariak (etxekoak, bufet mota, produktu ekologikoak) 11 €
5 €
Eko-afariak (etxekoak, menu bakarra, tokiko produktuak eta ekologikoak )
18 €
9 €
Beste batzuk Haurra 3 eta 14 urte artekoa da. 15 urtetik aurrera, heldutzat jotzen da. 3 urtetik beherakoei haur menuaren erdia kobratuko zaie. Jantokiko prezioak berberak dira urte osoan. Ez dago aukeratzerik, hau da, nekazal-turismoak hainbat afari mota proposatzen ditu, egunen eta garaien arabera; bezeroak iritsi aurretik jakinarazten dira.

HIRIBERRI ARTZIBAR/VILLANUEVA DE ARCE

Hiriberri Artzibar
Astigar-Haraneko nukleo txikiek aspaldiko lilura mantentzen dute. Baino ez 25 biztanlerekin, herri honetanisilunea eta lasaitasuna bermatuta daude.

Hiriberri Artzibar-ek, Lusarreta-k, Arrieta-k eta Saragüeta-k, muga jartzen dute Astigar-Haraneko parte piriniotarrenera. Historia, salbuespenezko edertasuneko eta txoko guztietatiko lasaitasuneko inguruak, arnasten duen zona. Herri honetan lau etxe elkarturekin kontatzen dugu, informazio-mota guztiak eskainiko dizutela inguruneagatiko ibilaldien eta nekazaritza-turismo-esperientzia iradokitzaileen gainean.