Libre al dago?

Ez du erabilgarritasun egutegirik. Zuzenean jabearekin harremanetan jarri.

Web: www.hostalhaizea.com

General

Landa ostatu eta aterpetxea Aurizberrin dago, Nafarroako iparraldean. Inguruko naturak xarma paregabea dauka, Pirinioak gurutzatzen dituen Donejakue Bideak zeharkatua.

 

Check-in time

Flexible

Check-out time

Flexible

Información

Landa Ostatuak logela bikoitzak eta hirukoitzak ditu. Aterpetxeak sarbide erraza dauka, Donejakue Bidearen maila berean, eta mugikortasun urritua dutenendako sarrera dauka.

Oharrak

Itxita dago otsailaren bigarren hamabostaldian eta azaroan.

Harremanetarako

Helbidea: Ctra. Francia Nº 2, Auritzberri/Espinal (Navarra)
Arduraduna: Gorka Valencia
Telefonoa: 948 760379
E-mail: hostalhaizea@hotmail.com
Web: www.hostalhaizea.com
Turismo erregistro zenbakia: UHSR0831

Ezaugarriak / Extras

  • Bazkariak eta afariak
  • Bikoteak
  • Donejakue Bidea
  • Egokitutako etxea
  • Familiak
  • Taldeak
  • WiFi

Bestelakoak

Gure zerbitzu guztiak:
Aparkalekua doan, ekipaje-zaindegia, turismo informazioa, aire girotua, berokuntza, WiFia, igogailua, arropa garbitzeko zerbitzua, espazioak egokituak daude mugikortasun urrituko jendearentzat, taberna eta jatetxea.
Batez besteko balorazioa: Oraindik ez dago baloraziorik

Oraindik ez dago baloraziorik

Gure gonbidatuak iruzkinak.

Oraindik ez dago baloraziorik

Baloratu etxe hau




Aurizberri

Aurizberri

Donejakue Bidea Nafarroako lurretako lehen etapan, Aurizberritik sartzen da Erroibarren. Zelai batean kokatua, eta paisaia zoragarriaz inguraturik, etengabeko erromes emaria du egunero.

Aurizberri karrika-herria da, Auritz mugakidea bezala, Pirinioak gurutzatzen dituen Donejakue Bidearen arrimuan eraikia. Errege Tibalt II.ak 1269an sortua, handiena da Erroibar osatzen duten hamar herrien artean.

Ingurune ederraren erdian kokatua (Iratiko Oihana eta Sorogain hurbil-hurbil), etxeak arras ongi daude zainduak, bai eta txukun-txukun antolatuak ere, bide nagusiaren inguruan. Etxe aunitzetako atalarriak apainduak eta datatuak daude.

GOZA ITZAZU…

ELIZA

Arteari begira, San Bartolome eliza da bereziki nabarmentzekoa, 1961ean inauguratua, Javier Esparza eta Cándido Ayestarán arkitektoek diseinatua. Arras deigarria da, egokiro uztartu zizkiotelakoz garai hartako joera modernoak eta Pirinioetako eraikuntza molde tradizionala. Teilatua, adibidez, arbelezkoa da eta piku-pikua.

Barnealdean, XVI. mendeko parrokia-gurutze plateresko bat dago; iduri duenez, Aurizberriko Migel Santesteban Zatarena jaunak dohaintzan emanikoa. Elizako organoa ere garrantzitsua da, XX. mendeko 2. erdikoa.

MEGALITOAK

Erroibar Nafarroako bigarren eremua da trikuharrietan. Aurizberriko dermioan hamarren bat daude zenbaturik eta, haietarik, lau ongi daude: Dondorokoa, Mendiaundikoa, Baratzeko Errekakoa eta Artzilokoa, hain zuzen ere. Azken hori hobekien kontserbatuenetako bat da eta erdi ezkutaturik topatuko dugu pagadi baten erdian; hileta-ganbera arras ongi ikusten zaio. Haraino iristeko ibilaldia ederra da zinez.

HILARRIEN KANPOSANTUA

Hileta-monumentu horiek herri-artearen adierazpenak dira eta etxe bakoitzeko hilobiak identifikatzen dituzte. Erroibar toki oparoa izan da disko-formako hilarrietan eta haietariko aunitz oraindik ere gorde dira gure herrietan. Aurizberrin, 25 inguru berreskuratu eta sailkatu ziren, guztiak ere XVII. eta XVIII. mendeen artekoak. Gaur egun, atari zabaleko museo batean daude jarrita, bisitatu beharrekoa.

FOLKLOREA ETA GASTRONOMIA

Inguru osoan jaki goxo-goxoak daude. Jakina, ehizatik datozen produktuak nabarmentzen dira, bai eta udazkeneko ziza eta onddoak ere. Halaber, ederki zaintzen dira herriko tradizioak, hala nola larrain dantza edo ingurutxoa, hau da, lau atalez osaturiko dantza mistoa, biribilean dantzatua: soka dantza, mutil dantza, pañuelo dantza eta ingurua.

ARGIBIDEETARAKO:

www.erro.es


Eguraldia:

Pronóstico de Tutiempo.net

Mapa kokapena



[su_row] [su_column size="1/2"]

[/su_column] [su_column size="1/2"] Hiriburu batzuen eta Iruñea arteko distantzia:

Barcelonatik: 452 Km
Bilbotik: 194 Km
Logroñotik: 132 Km
Madrildik: 436 Km
Donostiatik: 120 Km
Gasteiztik: 136 Km
Zaragozatik: 224 Km

Autoz eginen duzun ibilbide zehatza kalkulatze aldera, sakatuHEMEN eta sartu zure abiapuntuko herria. [/su_column] [/su_row]

Zerbitzuak

Aurizberrikoa Zerbitzuak:

  • Gasolindegia
  • Taberna/Jatetxea
  • Okindegia/Denda
  • Burdindegi
  • Tabako denda
  • Ile-apaindegi
  • Liburutegi
  • Ostatu
  • Frontoia

Ruta 1

Berreguko Bidea

Berreguko Bidea vista al Adi Lehenik, Orreagako edo Aurizko N-135 errepide ondoko tartea eginen dugu. Bidexka belartsua, jende gutxikoa. Zubi bat eta izeidi bat igaro ondoren, bidegurutze bat topatuko dugu hurbil, Urrobiko kanpinera edo Esnozko toki bidezidorrera joateko. Bidean, Gerra Zibileko bunker bat ikusiko dugu izeien artean ezkutaturik, inguruan ohi direnak bezalakoa, eta N-135ez bertzaldean, askaldegi bat. Urrobiko bidegurutzeko paneletik, lehen tartean gure bidezidorreko marka horiak (2014) eta Esnotza joateko toki bidezidorreko zuri-berdeak ikusiko ditugu (2013). Goiti eginez, laster tokiko bidezidor hori bazter utzi eta, aldapa baten bidez, 100 m inguruko desnibela gaindituko dugu. Hainbat bihurgune egin ondoren, Berregu mendiko hegaletan barneratuko gara (Zubitxa).

Berregu mendian goiti eginen dugu, Ori mendi ezaguna (irudia) eskuinaldeko pagoen artean utzita eta, iparraldera begira, Ortzanzurieta mendia. Berreguko kaskotik hurbil, GPSri jarraituko diogu tontor lauso eta erdi ezkutatua jotzeko; ez du ikuspegi nabarmenik. Berriz ere, pagadiko azken marken bila jaitsiko gara, herrirantz jaisteko bide argia hartzeko, IE norabidean. Hainbat bihurgune egin ondoren, marka horiek pagadi ospelago eta ilunago batera eramanen gaituzte, anfibioak dituen idoi batetik hurbileraino. Panel batek animalia horien berri emanen digu.

Hasieran, jaitsiera leuna da eta, poliki-poliki, goroldioak estalitako leize arriskutsu batera iristean, jaitsiera maldatsuagoa da. Bidean, pare bat ikaztobi edo txondor ikusiko ditugu, bai eta meategi zahar bat ere, eta Santiago auzotik hurbil, aspaldiko mendeetatik giza jardueretarako erabilitako pago lepatuak. Azkenik, Santiago auzoaren goiko lurretara iritsiko gara, izei bat duen biribilgune baten parean. Beheiti joanen gara karrikaz karrika, harik eta Aurizberriko zeharkalera ailegatu arte. Hori bai, kanposantu aldera desbideratuko gara, bertan diren disko-formako hilarri ospetsuak ikusteko.


Descarga del track GPSTRACK GPS DESKARGATU

Luzera: 6,2 km Desnibela 257 m Ez du zailtasunik batere. Horiz balizatua.



Read more

Prezioak

Prezioak
Logela bakarra 45 €
Logela bikoitza 65 €
Logela hirukoitza 80 €
Apartamentua 115 €
Aterpean 12 € / persona

AURIZBERRI/ESPINAL

Espinal
Lurralde nafarretiko bere lehen etapan, Donejakue Bidea Erro-ko Haranean barneratzen da Aurizberri. Ordoki batean finkatuta eta eramatea uzteko paisaiarekin inguratuta, egunero erromesetako tanta-erortze etengabea hartzen du.

Aurizberri da, Auritz bere auzotar bezala herri-kale bat, Pirinioak gurutzatzen dituen bide jacobean kokatuta. 1269an Teobaldo II erregeagatik sortuta, Erro-ko Harana da osatzen dituzten hamarren udalbatzarik handiena.

Bere ingurunearen edertasuna (Irati-ko eta Sorogain-eko Oihanaren pauso batera), osatzen da bide nagusiaren inguruan jarritako zaindutako baserriarekin, etxetzar ugariak apaindutako eta datatutako ateburuekin nabarmentzen dituztenarekin.