Libre al dago?

Hau erreserba egutegia da.

General

Charo naiz, eta nire familiak eta nik oso gustukoa dugu Aezkoan nola bizi garen erakustea. Gure etxea 25 bizilaguneko herri batean dago, eta behi-etxalde bat ere gobernatzen dugu; Pirinioetako behiak dira, hau da, ibar honetako bertako behi arraza bat; behi gorria.

Check-in time

Flexible

Check-out time

Flexible

Información

Landetxeak 5 logela bikoitz ditu, eta haietako bakoitzak baditu bainugela eta telebista. Egongela-jangela zabala dauka tximiniaren berotasunean gozatzeko. Terrazan badira altzariak inguruari darion edertasunaz gozatzeko, San Migel Peña begiradapean dugula.
Wifi eremua, joko-gela, eta sukaldea guztiz hornitua.
Lehenagoko sabaian kokaturik dago. Etxea 1738koa da, eta 2010ean berritu zen, hasierako egiturari eutsita.

Harremanetarako

Helbidea: 31692 Abaurrea Baja/ Abaurrepea (Navarra)
Arduraduna: Charo Salón
Telefonoa: 690 120 183
E-mail: casazubialde@gmail.com
Web: www.agrozubialde.com
Turismo erregistro zenbakia: UCR00925

Ezaugarriak / Extras

  • Berdegunea
  • Familiak
  • Nekazal turismoa
  • Sutegia
  • Taldeak
  • WiFi

Bestelakoak

Egurra eta barbakoa eskaintzen dira.
Batez besteko balorazioa: Oraindik ez dago baloraziorik

Oraindik ez dago baloraziorik

Gure gonbidatuak iruzkinak.

Oraindik ez dago baloraziorik

Baloratu etxe hau

Abaurrepea

Abaurrepea

Aezkoako herririk zaharrena da. 15 garai ditu, eta hantxe ere Iratiko Oihana dago. Inguruko bazterrak ederrak dira zinez, eta Pirinioetako behi-azienda bazkan dabil pentze eta bazkalekuetan. Toki paregabea da mendian ibiltzeko eta isiltasuna gozatzeko.

Pentzeetan behi-azienda ikusiko dugu bazkan. Batzuk, piriniotarrak, eta bertzeak, arre-alpetarrak. Karrikaz karrika gabiltzala, etxe ederrak miretsiko ditugu, bai eta San Martin Toursekoari eskainitako eliza ere; eraikuntza gotiko ederra da, XVI. mendean eraikitzen hasia. Nabe zabala du, gurutzeria soileko gangez estalia; burualdea poligonala du, eta estalki gallonatua; kapitelak eta giltzarriak orbel naturalistarekin daude apainduak, eta erretaula nagusia erromanista berantiarra da (XVII. mendeko lehen herena). Herriaren sarreran, gurutze errenazentista bat dago: erraten da inguruko sorginak Santa Engrazia ermita desagertuaren inguruan biltzen zirela.

ARGIBIDEAK:
www.turismoabaurrea.blogspot.com.es (Blog zoragarri horretan, informazio oparoa aurkituko duzue hala Abaurregainaz nola Aezkoako gainerako herriez)
www.aezkoa.net

Datozen egunotako eguraldia:

El tiempo – Tutiempo.net

Read more

Prezioak

Prezioak
Asteburua 480 €
Astea 1200 €
Prezioa goi eta behe denboraldian mantentzen dugu

ABAURREPEA. Aezkoako herririk zaharrena da. 15 garai ditu, eta hantxe ere Iratiko Oihana dago. Inguruko bazterrak ederrak dira zinez, eta Pirinioetako behi-azienda bazkan dabil pentze eta bazkalekuetan. Toki paregabea da mendian ibiltzeko eta isiltasuna gozatzeko.

Abaurrea baja