Libre al dago?

Hau Txikirrin-txikiaren erreserba egutegia da.

General

Landa Etxe osoa, Nafarroako Pirinioetan, Aezkoako Hiriberrin kokatua. Txikirrinenaren antzinako garean egina da. Iratiko Oihanetik oso hurbil dago.

Check-in time

Flexible

Check-out time

Flexible

Información

Landa etxe osoa, txikia, duplex moduan banatua. Beheko solairuan sukaldea, guztiz hornitua, egongela TB, Home Cinema, DVD eta liburuekin. DVD eta CD bilduma txikia ere badago. Mahai-jokoak.

Lehenengo solairuan logela bikoitza bainugelarekin eta TB eta DVD. Berokuntza zentrala.Etxe ondoko aparkalekua Lorategia barbakoarekin (partekatua)

Oharrak

Urte osoan irekita.

Harremanetarako

Helbidea: 31671 Hiriberri/Villanueva de Aezkoa (Navarra)
Arduraduna: Mª Luz Elizondo
Tfnoa 1: 948 76 40 74
Tfnoa 2: 678 446 185
E-posta: info@txikirrin.com
Webgunea: www.txikirrin.com
Turismo erregistro zenbakia: 00701

Ezaugarriak / Extras

  • Animaliak onartuak
  • Berdegunea
  • Bikoteak
  • WiFi

Bestelakoak

Palak eta pilotak frontoian aritzeko.
Mendi-bizikletak alokatzen dira.
Batez besteko balorazioa: 4.29/5 (1 valoraciones)
5/5
5/5
4/5
3/5
5/5
3/5
5/5

Gure gonbidatuak iruzkinak.

Juan Gris

Una auténtica gozada de casa. Nos los hemos pasado muy bien este fin de semana, volveremos sin duda

4.29/5

Baloratu etxe hau




Hiriberri

Hiriberri

Hiriberrik ederki erakusten du Aezkoako herri tradizionala dela. Ametsetako paisaian bildua dgao, Nafarroako Pirinioen bihotzean. Karrika harriztatuak, teilatu pikuak, eta lau garai, antzinako bizimoldeen erakusgarri.

Izena gorabehera (Hiriberrik herri berria erran nahi baitu, jakina), Aezkoako sustraituenetako bat da. Izan ere, hortxe daude etxe zaharrenak, XVI. mendekoak. Irudi eder-ederra du, arras bereizgarria, Berrendi mendiaren oinetan (1.351 m). Abodi Mendiko muturretako batek marraztua dago Berrendiren zerumuga. Iratiko Oihanaren hegoaldeko muga da, gainera.

Inguru horretan, ederki uztarturik ageri dira Pirinioetako behiez zipriztindutako larre handiak eta pagadiak nahiz hariztiak.  Ingurune arras egokia bidezidor balizatuetan barna ibiltzeko. Bitxikeria bat. Hiriberriko bizilagunei “Katedratiko” deritze, “katedrak” izeneko zurezko aulkia egiteko ohitura baitzen, supazterrean goxo jartzeko.

GOZA ITZAZU…

LAU GARAI

Garaiak (gareak) eraikuntza txikiak ziren, lurretik altxatuak, klima hezeetan arras ohikoak, bihiak uretatik eta karraskariengandik babesteko. Nafarroan iraun duten 22etatik, 15 Aezkoan daude. Eta horietariko 4 Hiriberrin ikusiko ditugu: Elizondokoa, Rekakoa, Portalekoa eta Jaukikoa. Kultur Intereseko Ondasun izendaturik daude.

PASEOA HERRIAN BARNA

Herria, jatorriz, Erdi Arokoa da. Gozamen ederra da harrizko etxe handiak eta etxe-atariak ikustea, bai eta atalarrien gaineko armarri ederrak ere. Ederrena, arkuteria eta guzti, Arrese Etxea da. Merezi du Salbatore elizan sartzea, gotikoa da, XIV. mendekoa. Gero, XVII.enean, kapera barroko bat erantsi zitzaion. Barnealdean, erretaula erromanista da nabarmentzekoa, bai eta XIV. mendeko gurutziltzatu gotiko izugarri bat ere.

INTERPRETAZIOZKO BEHATOKIA

2010ean, 14 interpretazio-behatoki egin ziren Iratiko Oihaneko leku estrategikoetan, mahai panoramiko banarekin. Haietako bat hemen dago. Aski da begirada bakar bat, bertako gauza jakingarriei buruzko zertzeladak ikasteko: orografia, historia, aetzen etxeak (harriz eta zurez eginak, eta malda handiko teilatuak, elurra aise erortzeko), ezpel artisautza edota animaliak.

TRISTUIBARTEKO NATUR ERRESERBA

Hiriberriko udal dermioan dago, Petxuberro mendiaren ipar hegalean. Bertako hariztiaren garapen maila eta biodibertsitate aberatsa direla eta, balio izugarria dauka naturari dagokionez.

ARGIBIDEETARAKO:

www.valledeaezkoa.com
www.hiriberri-villanuevadeaezkoa.es


Eguraldia:

Pronóstico de Tutiempo.net

Mapa kokapena



[su_row] [su_column size="1/2"] Hiriburu batzuen eta Iruñea arteko distantzia:

Barcelonatik: 459 Km
Bilbotik: 226 Km
Logroñotik: 153 Km
Madrildik: 448 Km
Donostiatik: 153 Km
Gasteiztik: 169 Km
Zaragozatik: 231 Km

Autoz eginen duzun ibilbide zehatza kalkulatze aldera, sakatu HEMEN eta sartu zure abiapuntuko herria. [/su_column] [/su_row]

Zerbitzuak

Hiriberrikoa zerbitzuak:

  • Taberna/Jatetxea
  • Ruta 1

    SL-NA55 Pettuberro edo Sorginen Behatokia

    Sendero local Pettuberro en Hiriberri Udaletxetik hurbil aparkatu, eta herriaren goialdera igoko gara agudo, mendebalderantz doazen karriken bila, ezkerretara. Laster, gibelean utziko dugu Berrendi mendiko betiko igoera, eta XIX. mendeko hilarri zahar baten ondotik igaroko gara, hotzak eta neke gorriak etxetik hurbil-hurbil eraildako bi bizilagunen oroitzapenetan egina.

    Nekazaritza-nabe baten parean, egiten ari ginen ibilbidea (GR 11) utzi eta SL-NA55 bidezidorreko marka argiei jarraituko diegu. Udal eredugarri horrek, izan ere, ia uda oro, horrelako kirol azpiegiturak mantendu eta zaintzen ditu. Bidegurutze batean, errota zaharra ikusiko dugu, abandonatua. Mendurrupeko erreka gurutzatuko dugu, ia ohartu gabe, eta leku irekian barna, soro pribatu batera iritsiko gara (jaitsieran, soro horretatik joko dugu, laburragoa baita) eta Ilintxetako pagadian sartuko gara bete-betean. Dena da pagoa mendiaren ipar hegalean, kaskoraino bertaraino.

    Behin pagadian barneraturik, Tristuibarteko Natur Erreserbaren mugetan ibiliko gara. Inguru horri Ariztibarrena ere baderitzo. Bidexka polit eta meharrari jarraikiz (ongi mantendua) bidegurutze bat joko dugu, funtsezkoa, Holazeinako Iturriaren parean. Bidexkak zuzen jarraitzen badu ere, iturria baino lehentxeago biratuko dugu marka zuri-berdeekin bat, eta tarterik maldatsuenei helduko diegu. S handi bat eginen dugu, azkenean Haitzaren inguru arrokatsura iristeko eta, kontuz, tontorrera ailegatzeko. Han, mugarri bat dago, eta makila bat ere bai. Behatoki hauta da, Aezkoako bederatzi herriak batera ikusteko toki bakarra baita. Azken urteotan, Sorginen Behatokia izena zabaldu da leku horri errateko, sorginek akelarreak egiteko lekua omen zelako.

    Ibilbide beretik itzuliko gara. Herrian sarturik, karrikaz karrika ibiliko gara, tokiko bidezidorra utzita, karriketan diren garai ederrei argazkia egiteko.


    Descarga del track GPSTRACK GPS DESKARGATU

    Luzera: 4,6 km Desnibela 228 m Zailtasuna: kaskorako azken tartea meharra da (haitz bat).



    Read more

Prezioak

Prezioak (€)Goi SasoiaBehe Sasoia
Astea370 €370 €
Asteburua130 €130 €
Gau gehigarria55 €55 €
Bestelakoak

HIRIBERRI/VILLANUEVA DE AEZKOA

Hiriberri
Hiriberri-k herri tradizionala ereduz adierazten du perfekziora aezkoano-a. Pirinioetako bihotz nafarrean, paisaia zoragarrian jasota. Harriztatutako kaleak, makurtutako teilatuak eta lau garai bizimodu zaharreko hitz egiten dutenak.

Bere izena (Hiriberri-k “herri berria” esan nahi du euskaraz) gorabehera, Villanueva de Aezkoa haraneko tradizio handienekoetako bat da. Benetan, etxerik zaharrenak, XVI mendean datatuta, hemen aurkitzen dituzte. Bere irudia eder eta oso bereizgarria da, Berrendi, zeinen horizonteak Abodi-ko Zerrako muturretako bat marrazten duen eta hegoa muga Irati-ko Oihanera jartzen duen, mendiko (1.351 m-etako) oinetara.

Behi piriniotarreko pagoetako eta haritzetako basoekin zipriztindutako bazka handiak elkarrekin bizi diren lekua. Gozatzera eta balizatutako bideetako edozeinetatik paseatzera gonbidatzen duen ingurunea. Jakin-mina. “katedrak-ak”, suaren ondoan neguan jartzeko erabiltzen zirenak, deitutako zur-aulki txiki batzuk eraikitzeko tradizioak, bere auzotarrei deitzen die “katedratikos-a”.