Libre al dago?

Hau Txikirrinaren I erreserba egutegia da.

General

Kaixo, Txikirrin etxea naiz, eta Irati ibaiaren ertzean bizi naiz. Sar zaitez, eroso jarri eta lasaitasunaz gozatu. Leihoa ireki eta askatasunaz gozatu.

Check-in time

Flexible

Check-out time

Flexible

Información

Etxe berria da, baina ingurunean txertatua. Herri erdian kokatua. Familia beheko solairuan bizi da. Bikoteentzat ezin hobea.

3 logela bikoitz, bi bikote ohe eta bestea bi oherekin. 2 bainugela oso ditu. Logelak ganbara itxurakoak dira, eta bertan hari musikala, TB eta aire egokitua aurkituko dugu.

Instalaciones interiores: Las habitaciones disponen de hilo musical y TV y están abuhardilladas. También tienen aire acondicionado. En la parte de abajo hay un salón exclusivo para los turistas , equipo de música, fogón y gran biblioteca. Los desayunos se dan en la cocina familiar.

Instalaciones exteriores: A la entrada de la casa hay un espacio con mesas y sillas.

Oharrak

Urte osoan irekita
Animaliak hartzeko galdetu aldez aurretik.

Harremanetarako

Helbidea: 31671 Aribe (Navarra)
Arduraduna: Mª Luz Elizondo
Tfnoa 1: 948 76 40 74
Tfnoa 2: 678 446 185
E-posta: info@txikirrin.com
Webgunea: www.txikirrin.com
Turismo erregistro zenbakia: 00166

Ezaugarriak / Extras

  • Animaliak onartuak
  • Bikoteak
  • Sutegia
  • WiFi

Bestelakoak

Mendi bizikletak alokatzen dira.
Batez besteko balorazioa: Oraindik ez dago baloraziorik

Oraindik ez dago baloraziorik

Gure gonbidatuak iruzkinak.

Oraindik ez dago baloraziorik

Baloratu etxe hau




Aribe

Aribe

Aribe bezalako herriei lasaitasuna darie alde guztietatik eta paisaia, egiazki, zoragarria da. Goitik behera liluratuko gaitu. Aezkoako bihotzean kokaturik, nafar Pirinioetako ingururik ederrenetakoa da.

Harro erakuts ditzake naturak eskaini dizkion bi altxorrak, horiei esker baita aziendari, nekazaritzari eta oihangintzari lotutako herria. Batetik, Iratiko Oihanaren hurbiltasuna eta pagadi nahiz harizti handiz inguraturik egotea, haietan galtzeko; bertzetik, Irati ibaia, etxeen antolaera baldintzatu duena eta zubi erromaniko bikainari zentzua eman diona.

Handik kilometro batera-edo, ibai ondoan, oraindik ere agerian daude antzinako bainuetxearen hondakinak, XIX. mendearen erdialdean eraikia, Iturrialdean dagoen iturri sendagarria aprobetxatzeko. Han, Ernest Hemingway aritzen omen zen arrantzan, zuhaitz baten ondoan jarrita, bere hiruzpalau kanaberarekin, Irati ibaiaz eta amuarrainez maitemindua baitzegoen. Hori bai, zumitzezko saski batean janaria eta garagardo sorta ederra eramaten zituen. Ez da harritzekoa, ezta?

GOZA ITZAZU…

IBILALDIA ARIBEN BARNA

Etxe guztiak ibai bazterretan eraikiak daude. Guztiek ere eutsi diote iraganeko zaporeari. XVIII. mendeko etxebizitzak ikusiko dituzue, bi eta lau isurialdeko teilatuak, eta erdi-puntuko arkua duten ateak. Elizatik abiatzen den karrikan, adibidez, 1795eko etxe bat ikusiko duzue, mende horretako armarriarekin, eta 1878ko bertze bat, inskripzio batekin.

Merezi du Sortzez Garbiaren elizan behako bat egitea, 1943an estilo neogotikoan eraikia. Parrokia barnean, San Joakinen eta Ama Birjina Neskatoaren taila bat dago, XVIII. mendeko lan barrokoa, San Joakin ermitan zeudenak (santu hori ibarraren zaindaria da). Maiatzean, herri aunitzek erromeria egin ohi dute ermitara, eta ermitauaren etxea oraindik ere baselizari atxikia dago.

ERDI AROKO ZUBIA

Hobekien kontserbatutakoa da inguruko guztien artean eta egiazko ikurra da inguru horretan. Izan ere, arras hurbil, Ibarreko Batzarretxea dago. Egitura deigarria du, erdi-puntuko hiru arku ezberdin, eta triangelu-formako bi horma-bular. 50 m-ko luzera du eta, gehienez, 3,20 m-ko zabalera.

DOMENCH ETXEKO GARAIA

Ibaitik hurbilxko dago eta handiena da Aezkoan gorde diren 15 garaien artean (36 m² inguru). Domench Etxeko (1817an datatua) garaiari hainbat aldaketa egin zaizkio urteen joan-etorrian, baina igartzen zaio zertarako eraiki zuten, hots, bihiak gordetzeko. Aezkoako garaien (gareak) egitura bitxiari esker, bihiak hezetasunetik eta karraskariengandik babesturik zeuden.

ERROTA ETA LEIZEA

Orbarako bidean, 1852ko errota agertuko zaigu. Ongi kontserbaturik dago eta bi ehotze-joko ditu, bai eta ubidea, uhateak eta errotarriak ere. Arras hurbil, Aizpeako leizea aurkituko dugu; hau da, harpe bat da eta Nafarroako arkeologia-aztarnategirik bitxienetakoa da. Izan ere, duela 8.000 urte inguru hildako emakume baten hezurdura agertu zen. Gaur egun, emakumea aurkitu bezala dago ikusgai Nafarroako Museoko Historiaurreko aretoan.

ARGIBIDEETARAKO:

www.aribe.es
www.valledeaezkoa.com


Eguraldia:

Pronóstico de Tutiempo.net

Mapa kokapena

Hiriburu batzuen eta Iruñea arteko distantzia:

Bartzelonatik: 438 Km
Bilbotik: 158 Km
Logroñotik: 89 Km
Madrildik: 408 Km
Donostiatik: 92 Km
Gasteiztik: 93 Km
Zaragozatik: 175 Km

Autoz eginen duzun ibilbide zehatza kalkulatze aldera, sakatu HEMEN eta sartu zure abiapuntuko herria.

Zerbitzuak

Aribeko zerbitzuak:

  • Gasolindegia/Denda
  • Supermerkatua
  • Farmazia
  • Jatetxea
  • La Caixa
  • Caja rural de Navarra
  • Turismo bulegoan

Ruta 1

Mila urtetik gorako haritza, Garaioa

Roble milenario de Garaioa Behin Aribe gurutzaturik, Garaioako errepideko zubi zaharraren ondoan, bazterbide txiki bat aurkituko dugu autoa uzteko. Metro gutxira, hormigoizko pista bat abiatzen da esku artean darabilgun SL-NA53A bidezidorreko markekin. Balizak paratu berriak dira, eta bidexkak arazorik gabe eramanen gaitu zuhaitzeraino, 12. Monumentu Naturala da, 2009an izendatua. Pistan goiti eginen dugu, bihurgune itxi batean dagoen ur-biltontzi txiki eta zentral elektriko bateraino. Gero, kontrako bihurgune bat, eta norabide zuzena hartuko dugu Oihanbidean barna, lehen bidegurutzean eskuinera egin arte.

Handik gutxira, Bainuetxea adierazia duen desbideratzea hartuko dugu. Bidexka bihurgunedun baten ondotik, Aribeko bainuetxe zaharraren hondakinetara iritsiko gara. XX. mendeko 30.eko urteetara arte egon zen zabalik. Ibai bazterreko bidexkan aitzina eginez, bertakoek “esklusa” erraten dioten presa bitxia ikusiko dugu. Itxi eta ireki egiten zuten, Iratin beheiti garraiatzen ziren enborrei bidea emateko.

Bidexka beretik itzuliko gara pista nagusira, marka zuri-berdeei jarraitzeko. Inolako desbideratzerik hartu gabe, bertze kilometro bat eginen dugu aitzina, bigarren desbideratzeraino; pistarekin paraleloa den lasterbide bat da eta, bide-tarte polita goiti eta beheiti egin ondoren, Monumentu Naturala agertuko zaigu, hutsa barnetik eta, orain, adar gutxirekin. Itxuraz, bizigabea. Azalpena ematen duen idazkuna du. 100 m-rengatik bada ere, zuhaitza Garaioako dermioan dago.

IRAKURRI ZUHAITZAREN FITXA OFIZIALA PDFn

Descarga del track GPSTRACK GPS DESKARGATU

Luzera: 3,6 km (ida) Desnibela: 151 m Zailtasun txikia. SL balizatua



Read more

Prezioak

Prezioak (€)Goi SasoiaBehe Sasoia
Logela bikoitza (komuna partekatua)
Logela bikoitza (komunarekin) 50 €50 €
Logela bikoitza (salón-cocina)65 €65 €
Gosaria4 €
Bazkaria / Afaria
BestelakoakBizikletak alokatzen dira: egun erdia: 6 €. Egun osoa: 12 €.

ARIBE

Aribe
Zaila da lasaitasunagatik eta, Pirinioetako ingurune ederrenetako nafar batean, Aezkoa-ko Haraneko bihotzean, Aribe bezala herri bateko paisaiagatik liluratzea ez uztea.

Harro daiteke bi pribilegio naturalez, bere abelazkuntza, nekazaritza eta baso izaera markatu dutenez. Batetik, Irati-ko eta pago-baso luzapen handiak eta haritza galdu ahal izan enek inguratuta egoteko luxuko Oihanerako bere hurbiltasuna; etxeen antolamendua markatzen duen eta bere zubi erromaniko bikainari zentzua ematen dion beste bategatik, Irati ibaiagatik.