Libre al dago?

Ez du erabilgarritasun egutegirik. Zuzenean jabearekin harremanetan jarri.

General

Ongi etorri Parriola Etxera, Nafarroako Aurrepirionioetako herri txiki batean kokatua. 1994.ean eraberritua, inguruko lasaitasunaz gozatzeko eta herriko bizimodua ezagutzeko aukera paregabea da gure etxea: oraindik ere azienda dugu eta hortik bizi gara.

Check-in time

Flexible

Check-out time

Flexible

Información

Ohiko etxe zaharra, berriki eraberritua. Herrigunean kokatzen da (20 biztanle).

6 logela bikoitz ditu (4 bi ohekoak eta beste bi bikote ohearekin). Bainugela logela guztietan eta beste komun bat guztientzat.

Barneko instalazioak: bezeroek soilik erabiltzeko gela bat dauka, TB eta jokuekin. Era berean, sukalde-egongela bat dauka. Kanpoko instalazioak: Terraza txiki bat etxaurrean, mahai eta bankuekin. Ibarreko ikuspegi ederrak eskaintzen duen balkoia.

Landetxea herrigunean kokatzen da baina oso independentea da, lehenengo solairua oso-osorik hartzen baitu. Azpikoan azienda dago, eta erdikoan jabeak bizi dira. Gosariak jabeen jantokian ematen dira.

Oharrak

Itxita oporrengatik: maiatzaren 2. asteburuan (erromeria) eta irailaren 2. eta 3.etan (festak).
Hizkuntzak: euskara eta gaztelania.

Harremanetarako

Helbidea: 31438 Hiriberri/Villanueva de Arce (Navarra)
Arduraduna: Blanca Torrea
Tfnoa1: 948 79 03 94
E-posta: parriola@orreaga.net

Turismo erregistro zenbakia:

Ezaugarriak / Extras

  • Bikoteak
  • Nekazal turismoa
  • Sutegia

Bestelakoak

Azienda eta baratzea.
Batez besteko balorazioa: 4.57/5 (3 valoraciones)
4.67/5
4.67/5
4.33/5
4.67/5
4.33/5
4.67/5
4.67/5

Gure gonbidatuak iruzkinak.

Familia Zabaleta Sistiaga

La casa y el entorno, para disfrutar. Gracias a Blanca por su amabilidad. Nos ha hecho sentir en familia. Totalmente recomendable.

5/5

Carme i Jordi

Casa en nucleo rural en donde se conservan las tareas de la tierra y del ganado. Area poco turística.
Las habitaciones estan en el pisoi superior de la vivienda familiar.
Blanca es encantadiora, agradable y muy atenta.

4.71/5

JORDI TORROJA (en web clubrural.com)

Muy bien el alojamiento y la atención que nos prestaron. Sólo sugeriría dieran más información sobre la ubicación. Mi navegador no encontró Villanueva del Arce y al final fui a parar a Villanueva de Aezkoa, que está a unos 20 Km. Junto con el nombre en castellano, Villanueva de Arce, yo pondría en nombre en euskera, Hiriberri-Artzibar.

4/5

Baloratu etxe hau




Hiriberri Artzibar

Hiriberri Artzibar

Artzibarko herri ttipiek iraganeko xarmari eutsi diote. 25 bizilagun doi dituela, isiltasuna eta lasaitasuna ederki bermaturik daude herri horretan.

Hiriberri Artzibarrek, Lusarretak, Arrietak eta Saraguetak osatzen dute Artzibarko alderik piriniotarrena. Inguru horri historia dario alde guztietatik, bai eta edertasun ikaragarria eta lasaitasuna ere. Herri horretan lau etxe ditugu elkartean eta laurek ere denetariko argibidea emanen dizute inguru horretako txangoez eta nekazaritza-turismo arloko esperientzia erakargarriez.

GOZA ITZAZU…

PASEOA HERRIAN BARNA

Pirinioaurreko herri ttipiok plazer handiak ematen dituzte. Horietako bat da karrikaz karrika ibiltzea; batez ere, haurrak dituzten familiendako. Haietan guztietan badiraa etxe handi eta ederrak. Asotsik eta trafikorik ez, presarik gabe. Erdigunean auzo bat duela ikusiko duzu, elizaren inguruan, eta bertze bat, urrunxeago; bertan, antzinako garbitokia dago, auzolanean zaharberritua.

SAN ANDRES APOSTOLUAREN ELIZA

Bazterrotan ez da elizarik gabeko herririk. Hiriberrikoa Erdi Aroan eraiki zen, baina XIX. mendean aunitz konpondu zen. Nabe nagusiak oin laukizuzen irregularra du, erdi-zirkuluko burualdea; kapera bat du alde bakoitzean, XVII. mendeko  zurezko erliebe banarekin; nonbait, nolabaiteko kalitatea dutenak, Iruñeko San Frantzisko Komentutik ekarriak. Halaber, gurutze barroko bat dago, bai eta Erdi Aroko bataiarri bat ere.

MENDIA ETA IBILALDIAK

Aukera sorta izugarria da paseoetan. Batetik, mendi txangoak, hala nola Lerdengibel (1.212 m) mendira igotzea. IRAKURRI FITXA IBILALDIAK INGURUNEAN ERLAITZEAN. Mendilerro txiki bat osatzen du Errazugaina edo Corona mendiarekin. Bertzetik, familiendako ibilaldi arinak inguruko pagadian eta oihanetan, edota ibilbide erraz balizatu bat, ongi mantendua, Arrieta herri mugakideraino.

ARTZIKO SANTA MARIA

Ibarrera etortzen bazara ez galdu eliza hori ikusteko aukera, Nafarroako Kultur Intereseko Ondasunetako bat baita. Bere bakardadean eraikia dago natur ingurune ederrean, landa erromanikoaren eredugarri. XII. mendean eraiki zuten.

ARGIBIDEETARAKO:

www.valledearce.com/eu/pueblos/villanueva-de-arce/
(Web horretan, argibide sorta oparoa aurkituko duzu Artzibarko kulturaz, historiaz eta arteaz, Jose Etxegoienek egindako dokumentazio-lan izugarriari esker).


Eguraldia:

Pronóstico de Tutiempo.net

Mapa kokapena



[su_row] [su_column size="1/2"] Hiriburu batzuen eta Iruñea arteko distantzia:

Barcelonatik: 445 Km
Bilbotik: 213 Km
Logroñotik: 138 Km
Madrildik: 429 Km
Donostiatik: 139 Km
Gasteiztik: 155 Km
Zaragozatik: 217 Km

Autoz eginen duzun ibilbide zehatza kalkulatze aldera, sakatu HEMEN eta sartu zure abiapuntuko herria. [/su_column] [/su_row]

Zerbitzuak

Zerbitzurik hurbilenak ibarreko hiriburuan daude, Nagoren, 10 km-ra doi (13 minutu errepidez).

Gomendagarria da erosketak egitea herrira ostatu hartzera igo aurretik

Ruta 1

PR-NA24 Errazugaina edo Corona Arrietatik

PR-NA24 MONTE CORONA Arrietatik abiatuko gara. Herri mugakidea da eta, handik, bidezidor balizatua hasten da. Arrietan gaudela, ibilbideari buruzko informazio-panela ikusiko dugu, egoera onean oraindik ere (bidezidorren sarearen argitalpena 2007koa da). Plazan, San Lorentzo elizaren parean, herritik atera eta Artetako bidea hartuko dugu, zuzenean Errazugaina mendiko magaletara doana. Iritsi beharreko lepoa ikusiko dugu argi eta garbi. Salerasko gaina eta Zokoetako erreka gurutzatuko ditugu etxalde bateraino, ate bat, eta handik gutxira, iturri bat eskuinaldean. Pista lurrezkoa da, bizikletaz aise egitekoa. Bihurgune bat eskuinera; bertze bat, ezkerrera, Urdobiondo parajean, eta gozo-gozo igoko gara mendateko errepidea bailitzan. Herria behean gelditzen joanen da, gure bizkarrean.

Bihurgune itxiaren ondotik, oihanean sartuko gara tarte laburrean, eta eskuinean, bi dolina handi ikusiko ditugu, sakongunea eta guzti. Onena da ez hurbiltzea. Handik gutxira, Erdikolarreko lepora iritsiko gara, soilgune bat oihanean, eta belar-soroz osaturiko ibar bat; bertan, gure bi bidezidor balizatuak bereiziko dira. Guk bazkaleku irekiari jarraituko diogu, ekialderantz, pagadi ez oso zabal baterantz. Behin oihan horretan sarturik, soilgune batean, Menkaingo iruinarriaren aztarnak bilatuko ditugu (trackean desbideratze txiki bat nabarmendua dago). Harri bertikaletako bat baizik ez dago. Hurbil, alanbradako ate bakarra dago: gurutzatu eta, oihanean labur sartu ondoren, leku irekira aterako gara, kaskotik 300 m ingurua. Erpin geodesikoa ere ikusiko dugu, 4 metroko altuerakoa. Aise iritsiko gara, 1.387 m ditu. Ikuspegi ederra hainbat ibarretara. Metro gutxira, harrizko aterpe txikia. Ibilbide beretik itzuliko gara.


Descarga del track GPSTRACK GPS DESKARGATU

Luzera: 11,7 km Desnibela 602 m Zailtasuna: desnibel nabarmena. Bidezidor lineala



Read more

Prezioak

Prezioak (€)Goi SasoiaBehe Sasoia
Logela bikoitza (komuna partekatua)
Logela bikoitza (komunarekin) 40 €40 €
Logela bikoitza (erabilera indibiduala)
Gosaria4 €
Bazkaria / Afaria
BestelakoakOhe osagarria: 10 €. Sukaldea erabiltzeko eskubidea: 6 €.

HIRIBERRI ARTZIBAR/VILLANUEVA DE ARCE

Hiriberri Artzibar
Astigar-Haraneko nukleo txikiek aspaldiko lilura mantentzen dute. Baino ez 25 biztanlerekin, herri honetanisilunea eta lasaitasuna bermatuta daude.

Hiriberri Artzibar-ek, Lusarreta-k, Arrieta-k eta Saragüeta-k, muga jartzen dute Astigar-Haraneko parte piriniotarrenera. Historia, salbuespenezko edertasuneko eta txoko guztietatiko lasaitasuneko inguruak, arnasten duen zona. Herri honetan lau etxe elkarturekin kontatzen dugu, informazio-mota guztiak eskainiko dizutela inguruneagatiko ibilaldien eta nekazaritza-turismo-esperientzia iradokitzaileen gainean.