Libre al dago?

Hau Monautaren I erreserba egutegia da

General

Orain dela ia 200 urte eraiki ninduten, urte hauetan zehar denetarik ikusi behar izan dut. Kontrabandistak, sorginak… zinema munduko jende ezagunak ere erabili egin nau. Orain dela zenbait urte aldiz, argazkian ikusten dituzuen horiek erosi ninduten. Ongi izan eta gozatu!

Check-in time

Flexible

Check-out time

Flexible

Información

1831ko etxe eraberritua, oinarrizko diren funtsezko elementuak dituelarik. Baserri-giroko dekorazioa.

Etxeak 2 logela ditu, 1 bi oherekin eta bestea ohe batekin. Bainugela 1. Egongela, sukaldea eta jangela, sutegia, TB, DVDa, jokuak, liburutegia, musika aparailua eta berokuntza zentrala.

8 metroko balkoia eta lorategia eraikitze lanetan

Oharrak

Urte osoan irekita.
Hizkuntzak: euskara, gaztelania eta ingelera.
"Silencio Roto" Montxo Armendarizen pelikula, etxean eta herrian egin zen; DVD-a ikus ahal izanen duzu.

Harremanetarako

Helbidea: 31438 Saragüeta (Navarra)
Arduraduna: Maitina Gutierrez
Tfnoa: 627 191 576
E-posta: monaut@orreaga.net
Webgunea: www.casamonaut.com
Turismo erregistro zenbakia: ucr00678

Ezaugarriak / Extras

  • Animaliak onartuak
  • Berdegunea
  • Sutegia

Bestelakoak

Egur saskia.
Doako bizikleta zerbitzua.
Nafarroako artisau produktuen salmenta.
Batez besteko balorazioa: 4.43/5 (1 valoraciones)
4/5
5/5
4/5
5/5
5/5
4/5
4/5

Gure gonbidatuak iruzkinak.

Joan-Carles Garcia

Solo decir que es como mi segunda casa. Tranquilidad, naturaleza, paisaje, excursiones, silencio... No se puede pedir más para un lugar tan idílico.
Los apartamentos son agradables y muy confortables, bien equipados y por encima de todo la amabilidad y cariño con que trata a los "inquilinos" Maitina la dueña.

4.43/5

Baloratu etxe hau




Saragueta

Saragueta

Labiako Mendilerroko behatoki txiki batean, Artzibarko ipar mugan, Saragueta dago. Lasaitasuna, isiltasuna eta atsedena nahi badituzu, toki egokian zaude.

Artzibar ibilbide jendetsuenetatik baztertuxea dago. Antzinako zaporeak gorde ditu eta berezko edertasun paregabea ere bai. Saraguetari baretasuna dario alde guztietatik. Hogei bizilagun doi, hantxe hasiko gara sumatzen Nafarroako Pirinioen erliebea.  Herri xarmaduna, film tokia, naturako turismoa eta landa-artearen adierazpen harrigarriak ederki uztarturikoa. Larrogain mendiko igoera egin dezakezu, edota familiarteko ibilaldi bat Lusarreta herri mugakideko garaia miresteko.

GOZA ITZAZU

HERRIAREN LASAITASUNA

Saraguetan paseatzea berez da plazer hutsa. Pirinioetako moldean eraikitako etxe gutxi batzuek osatzen dute, plazaren eta bi txorrotako iturriaren inguruan antolatuak. Ura inguruko iturburuetatik heldu da. Plazan berean, guruztokiaren azpian, gurutze bat, XVI. mendearen bigarren herenean datatua, arte balio nabarmenekoa. Gurutziltzatua adierazkorra da zinez, eta Ama Birjinak, San Joanek eta belaunikatutako hirugarren irudi batek lagundurik dago.

Halaber, garbitoki zaharrean gelditzea merezi du, herriaren irteeran, iraganeko bizimoldea gogora ekartzeko.

SAN JOAN BATAIATZAILEAREN ETXEA

Erdi Arokoa da jatorriz eta herriaren erdigunean aurkituko duzu. Atariak erdi-puntuko arku bat du eta XVI. mendekoa da. Barnealdean, hainbat estilotako osagaiak ikusiko ditugu: Erdi Aroko bataiarri soila; XIV. mendeko gurutze gotikoa; edo San Joan Bataiatzaileari eskainitako erretaula neoklasikoa, XIX. mendean ondua; erretaularen saihetsetan, margolan errenazentista txiki batzuk aprobetxatu ziren.

FILMETAKO JENDEA

Montxo Armendáriz zinema-zuzendariak Saraguetan begirada pausatu eta, 2000n, “Silencio roto” film luzea filmatu zuen. Lucía Jiménezek eta Juan Diego Bottok interpretatua, herri txiki bateko bizitza kontatzen da Espainiako Gerra Zibilaren ondotik.

ARTZIKO SANTA MARIA

Ibarrera etortzen bazara, ez galdu eliza hori ikusteko aukera, Nafarroako Kultur Intereseko Ondasunetako bat baita. Bere bakardadean eraikia dago natur ingurune ederrean, landa erromanikoaren eredugarri. XII. mendean eraiki zuten.

ARGIBIDEETARAKO:

www.valledearce.com/pueblos/saragueta/
(Web horretan, argibide sorta oparoa aurkituko duzu Artzibarko kulturaz, historiaz eta arteaz, Jose Etxegoienek egindako dokumentazio-lan izugarriari esker).


Eguraldia:

Pronóstico de Tutiempo.net

Mapa kokapena

Hiriburu batzuen eta Iruñea arteko distantzia:

Bartzelonatik: 438 Km
Bilbotik: 158 Km
Logroñotik: 89 Km
Madrildik: 408 Km
Donostiatik: 92 Km
Gasteiztik: 93 Km
Zaragozatik: 175 Km


Autoz eginen duzun ibilbide zehatza kalkulatze aldera, sakatu HEMEN eta sartu zure abiapuntuko herria.

Zerbitzuak

Zerbitzurik hurbilenak ibarreko hiriburuan daude, Nagoren, 10 km-ra doi (13 minutu errepidez). Gomendagarria da erosketak egitea herrira ostatu hartzera igo aurretik.

Ruta 1

Larrogain mendiko igoera

larrogain Monaut Etxetik aterako gara Kontzeju Etxerantz. Ezkerretara, Urdirotza doan bide zaharra abiatzen da, eta horri jarraituko diogu (marka laranjak). Haitzen behealdea zeharkatuko dugu mendi-hegalean barna itxitura bat aurkitu arte. Itxitura igaro eta Urdirotza igotzen den bidegurutzeraino iritsiko gara. Hor, aukeran dugu ezkerretara jotzea herri ttipia ikusteko (seinalearen arabera: 600 m).

Eskuinetik jarraituko dugu, bidexka meharrean goiti, dena ezpelez inguraturik, leporaino (erne marka laranjei; bertzenaz, aise galduko gara). Artzibartik Erroibarrera igaroko gara, eta hortik Larrogaineko kaskora igo gaitezke (ibilbidetik kanpo, 15” ingurura, seinale zuriak, gorriak eta berdeak). Zelaiz zelai jaitsiko gara, idoi artifizial batera iritsi arte; handik ere jaisten segituko dugu pagadietan sarturik Arangoako errekari jarraikiz, Saraguetara itzuli arte.

Descarga del track GPSTRACK GPS DESKARGATU

Luzera: 10 km Desnibela: 543 m Zailtasun ertaina. Laranjaz balizatua



Read more

Prezioak

Prezioak (€)Goi SasoiaBehe Sasoia
Astea480 €400 €
Asteburua250 €220 €
Gau gehigarria20 €20 €
BestelakoakEgur saskia

SARAGÜETA

Saragüeta
Astigar-Haraneko parte ipartarrenean, Etorri Zerrako begiratoki txikian Saragüeta aurkitzen dugu. Lasaitasuna, isilunea eta laxatzea bilatzen badituzu, leku egokian zaude.

Astigar-Harana, arinki bideetatik aldenduta gehiago pasatuta, aspaldiko zaporeak eta edertasun natural eztabaidaezina mantentzen ditu. Baino ez hogei biztanlerekin, Saragüeta barealdi-oasi bat da, han Pirinioetako erliebe nafarra jasotzen hasten den. Lilurarekin herri bat, zinema-agertokia izan den, eta natura-turismoa baserri-arte manifestazio harrigarriekin konbinatzea baimentzen duenarekin. Larrogain, garai ederra Lusarreta auzotarrarengan miresteko familiarengako paseo eta guzti bat, pentsa dezakezu ihes egindako mendirako mendizale batengandik.