Libre al dago?

Hau Lopeandia erreserba egutegia da. HEMEN.

General

Eskualde honetako etxe bereizgarria, 2005ean berritua, baina Aezkoako nekazaritza-etxe tradizional zaharrei darien zapore guztiari eutsita.

Check-in time

Flexible

Check-out time

Flexible

Información

Etxeak 3 logela bikoitz ditu; haietako bik birendako ohe bana dute, eta besteak bi ohe. Logela bakoitzak bere bainugela du, eta 2 ohe osagarri paratzeko aukera dago. Logela guztiak txapitula-erako solairuan daude.

Txapitula-erako solairuan eta, logelen ondoan, egongela dago, TB ikusteko, irakurtzeko edo jostatzeko (filmak, liburuak eta jolasak eskaintzen ditugu). Lopeandia Etxeak sukalde bat dauka egongelan txertatua eta ederki hornitua dago behar den guztiarekin: ontzi-garbigailua, hozkailua, arropa-garbigailua, mikrouhin labea, etab.

Etxeak lorategia dauka kanpoaldean. Handik, ibarra bere ederrean ikusteaz gain, barbakoa gozatuko dugu, bai eta haurrendako josteta eremua ere. Halaber, bezeroendako aparkaleku bat eskaintzen da, haiendako baizik ez, eta bizikletak nahiz motoak gordetzeko etxabe bat ere bai.

Oharrak

Urte guztia zabalik

Harremanetarako

Helbidea: Abaurrepea (Navarra)

Arduraduna: Blanca Iribarren
Telefonoa 1: 948 37 40 24
Telefonoa 2: 636 017 803
E-mail: lopeandiaetxea@gmail.com
Web: www.lopeandiaetxea.com
Turismo erregistro zenbakia: UCR01028

Ezaugarriak / Extras

  • Berdegunea
  • Bikoteak
  • Familiak
  • Sutegia
  • WiFi

Bestelakoak

Aparkalekua
Bizikletak gordetzeko etxabea
Telebista logeletan eta egongelan.
Batez besteko balorazioa: Oraindik ez dago baloraziorik

Oraindik ez dago baloraziorik

Gure gonbidatuak iruzkinak.

Oraindik ez dago baloraziorik

Baloratu etxe hau

Abaurrepea

Abaurrepea

Aezkoako herririk zaharrena da. 15 garai ditu, eta hantxe ere Iratiko Oihana dago. Inguruko bazterrak ederrak dira zinez, eta Pirinioetako behi-azienda bazkan dabil pentze eta bazkalekuetan. Toki paregabea da mendian ibiltzeko eta isiltasuna gozatzeko.

Pentzeetan behi-azienda ikusiko dugu bazkan. Batzuk, piriniotarrak, eta bertzeak, arre-alpetarrak. Karrikaz karrika gabiltzala, etxe ederrak miretsiko ditugu, bai eta San Martin Toursekoari eskainitako eliza ere; eraikuntza gotiko ederra da, XVI. mendean eraikitzen hasia. Nabe zabala du, gurutzeria soileko gangez estalia; burualdea poligonala du, eta estalki gallonatua; kapitelak eta giltzarriak orbel naturalistarekin daude apainduak, eta erretaula nagusia erromanista berantiarra da (XVII. mendeko lehen herena). Herriaren sarreran, gurutze errenazentista bat dago: erraten da inguruko sorginak Santa Engrazia ermita desagertuaren inguruan biltzen zirela.

ARGIBIDEAK:
www.turismoabaurrea.blogspot.com.es (Blog zoragarri horretan, informazio oparoa aurkituko duzue hala Abaurregainaz nola Aezkoako gainerako herriez)
www.aezkoa.net

Datozen egunotako eguraldia:

El tiempo – Tutiempo.net

Read more

Prezioak

Prezioak
Asteburua / 6pax 363 €
Astea / 6 pax 990 €
Asteburua / 4 pax 242 €
Astea / 4 pax 660 €
Logela / Gau 60,50 €
Ohe gehigarria 13,20 €

ABAURREPEA. Aezkoako herririk zaharrena da. 15 garai ditu, eta hantxe ere Iratiko Oihana dago. Inguruko bazterrak ederrak dira zinez, eta Pirinioetako behi-azienda bazkan dabil pentze eta bazkalekuetan. Toki paregabea da mendian ibiltzeko eta isiltasuna gozatzeko.

Abaurrea baja