Libre al dago?

Okupazio egutegia: Ikusi

General

Leku lasaian kokatua, Etxeberria etxea erlajatzeko leku paregabea izateaz gain ingurune pribilegiatu batez gozatzeko aukera izanen duzue non bakea eta lasaitasuna arnasten den.

Check-in time

Flexible

Check-out time

Flexible

Información

Herrigunean kokaturiko etxea. Bi etxebizitza solairu berean. Eraberritzea urte honetan amaitu da. Baserri-giroan altzariz horniturikoa eta apaindurikoa. Sukaldea guztiz hornitua eta egongela TBrekin, jokuak eta liburutegi txiki bat. Bi logela bikoitz (bi ohekin) eta bainugela osoa.

Oharrak

Itxita oporrengatik: irailaren lehendabiziko hamabostaldian.
Hizkuntzak: euskara eta gaztelania.

Harremanetarako

Helbidea: 31696 Lintzoain (Navarra)
Arduraduna: Karmele Urmeneta Uriz
Tfnoa 1: 948 76 80 61
Tfnoa 2: 650 62 77 81
E-posta: etxeberria@orreaga.net

Turismo erregistro zenbakia: UCR00550

Batez besteko balorazioa: Oraindik ez dago baloraziorik

Oraindik ez dago baloraziorik

Gure gonbidatuak iruzkinak.

Oraindik ez dago baloraziorik

Baloratu etxe hau




Lintzoain

Lintzoain

Herri txikia da, hirurogei bizilagunekoa doi, paisaia zoragarrian kokatua, eta Santiago de Compostelarantz ttipi-ttapa doazen milaka erromesen pasabidea.

Lintzoain Erroibarko erdigune geografikoa da eta administrazioaren hiriburua. Izen bereko errekaren bazterretan eraikia, bi auzo ditu: goikoa (XIII. mendearen hasierakoa) eta behekoa, Donejakue Bidearen ondoan. Isiltasuna eta atsedena bermaturik daude.

Arrunt leku lasaia da, naturgune gozagarrietatik hurbil-hurbil, oihanez eta soroz inguratua, eta azken haietan, zaldiak eta ardiak dabiltza erdi aske bazkan. Ez galdu Erroibarko bertze herri batzuetako errotak, jauregiak eta Erdi Aroko zubiak bisitatzeko aukera.

GOZA ITZAZU…

SAN SATURNINO PARROKIA ELIZA

Hasteko eta bat, deigarria zaigu zinez elizaren kolore arrosakara. Goiko auzoan kokatua, eraikina jatorriz Erdi Arokoa da (XIII. m.) eta, XVI.ean eta ondoko mendeetan ere, aldaketak egin zitzaizkion. Nabe bakarra du, burualde zuzena eta oin karratuko kanpandorrea, nabearen lehen tartearen gainean. Ate batek erdi-puntuko arkua dauka, bai eta arkibolta leunak ere; kanpoaldeko arkua eta erlaitza sagar erliebedunez daude apainduak, tradizio erromanikoari jarraikiz.

Erretaula nagusia XVII. mendearen lehen erdiko eredu erromanistekin bat egina dago eta Lizarrako San Domingoko komentutik heldu da. Arrosariotako Ama Birjinari eskainitako bertze baten antzekoa da, Lizarrako San Pedro Ruakoa elizan dagoena.

ERROLANEN OINATZA

Tradizioaren arabera, Lintzoain inguruan Orreagako Guduarenborrokaldietako bat gertatu zen, 788 urrun hartan. Erroko gainerantz Donejakue Bidean, barna igotzean, sekulako harri handia ikusiko dugu, “Errolanen oinatza” erraten zaiona eta, elezaharraren arabera, pertsonaia epiko horren oinatzari dagokiona.

ARGIBIDEETARAKO

www.erro.es/eu


Eguraldia:

Pronóstico de Tutiempo.net

Mapa kokapena



[su_row] [su_column size="1/2"]

[/su_column] [su_column size="1/2"] Hiriburu batzuen eta Iruñea arteko distantzia:

Bartzelonatik: 453 Km
Bilbotik: 197 Km
Logroñotik: 147 Km
Madrildik: 437 Km
Donostiatik: 124 Km
Gasteiztik: 140 Km
Zaragozatik: 225 Km

Autoz eginen duzun ibilbide zehatza kalkulatze aldera, sakatu HEMEN eta sartu zure abiapuntuko herria [/su_column] [/su_row]

Zerbitzuak

Lintzoain Zerbitzuak:

  • Elkartea
  • Frontoia

Ruta 1

Zirkularra Tiratun edo Oiartzurira

Monte Tiratun Ibilbideak badu nolabaiteko desnibela. Lintzoainen berean, Orreagatik heldu den Donejakue Bidea hartuko dugu, baina kontrako zentzuan, eta berehala, N-135 errepidearen bertzaldera joanen gara, SL-NA Muskildako Hariztia izeneko bidexkan goiti eginez, Bizkarreta-Gerendiain hilerri txikira iritsi arte. Zementuzko bidean, azken 500 metroak jaitsiko ditugu herri horretako parking txikira arte, Tiendica del Camino dendaren ondoan.

Karrika nagusia gurutzatu eta Orreaga aldera joko dugu, harik eta herri gaineko ur-biltegira doan bidea topatu arte. Malda latzean goiti joanen gara eta, ohartu gabe, Saldasoaingo erreka gurutzatuko dugu. Poliki-poliki, mendebaldean, Mearondoko kaskoa utziko dugu, eta Bagaoandieta mendia, ekialdean, biak ere alanbradaz itxiak. Bigarren mailako tontor horiei jaramon egin gabe, itxitura bat inguratu eta, geroxeago, pasatu eginen dugu Aratungo lepo zabalera iritsi arte (irudia). Hurbil, usategiak ikusiko ditugu, bai eta Mugarriko tumulua ere.

Lepoko pisten bidegurutzera iritsita (itzulbidea hortik hartuko dugu), Bagamutxoko pagadian goiti eginen dugu, Zilbeti (IM-an) eta Lintzoain (E-an eta HE-an) arteko alanbradari jarraikiz, eta zuzenean ailegatuko gara 1.217 kotara eta, gero, Oiartzuri mendiko tontorreko erpin geodesikora. Adi mendia hurbil dugu, iparraldera, lepoz bertzaldean. Bide bertsutik jaitsiko dugu pagadia leporaino, Astobia edo Salbeko gaina inguratu (igoeran ere egindakoa), eta bide argi batek Lintzoaineraino bertaraino eramanen gaitu, mendebalderantz biratuta.


Descarga del track GPS TRACK GPS DESKARGATU

Luzera: 12,6 km Desnibela: 497 m Zailtasuna: batere ez.



Read more

Prezioak

Prezioak (€)Goi SasoiaBehe Sasoia
Astea380 €325 €
Asteburua160 €155 €
Gau gehigarria60 €60 €
Bestelakoak

LINTZOAIN

Lintzoain
Paisaia berdingabean markoan jarritako, baino ez hirurogei biztanleko herri txiki hau, igarotze lekua Donejakue Compostelakoranzko bere pausoak da zuzentzen duten erromesetako miletarako.

Lintzoain gune geografikoa eta Erro-ko Haraneko hiriburu administratiboa da. Izen bereko ibaiaren ertzean kokatuta, bi auzotan banatzen da: altua (XIII mendearen hasieretako) eta baxua, bide jacobea pasatzen duenaren ondoan. Isilunea eta atsedena bermatuta daude.

Leku lasaia, oso gozamenerako natura-guneetatik hurbil (Eugi-ren urtegia, Kintoa, Sorogain…), basoekin eta zaldiak eta erdi askatasuneko ardiak bazkatzen diren belardiekin inguratuta. Ez iezaiozue bisitatzeari utz Erdi Aroko zubiak, errotak eta Erro-ko Haraneko beste eserleku batzuetako jauregiak.