General

Patricia eta Ion gara, Pirinioetako bi gazte, eta herri txiki batean bizitzeko apustua egin dugu. Horrela, 2018an, ehun urtetik gorako etxe hau berrireki genuen; landa estilokoa da eta ikuspegi ikusgarriak ditu. Ezin hobea da familiendako eta 8 laguneko taldeendako.

Check-in time

Flexible

Check-out time

Flexible

Información

Erteikoa etxebizitza-landetxe bat da, solairu batean eroso antolatua. 4 logela ditu eta 8 lagun sar daitezke; gainera, 90 cm-ko ohe gehigarri bat zabaltasunez paratzeko aukera dago. Halaber, bi bainugela dauzka, eta egongela-jangela-sukalde bat, tximiniaduna eta beharrezkoak diren tresna eta hornidura guztiekin. Kanpoaldean, badago barbakoa bat aire zabalean jateko.

Harremanetarako

Helbidea: C/San Andrés, 19 31671 Aria (Navarra)
Arduraduna: Patricia Carballo y Ion Retegi
Telefonoa: 603 867 211
E-mail: erteikoa@gmail.com
Web: www.casaruralerteikoa.com
Turismo erregistro zenbakia: UCR01132

Ezaugarriak / Extras

  • Familiak
  • Sutegia
  • Taldeak
  • WiFi

Bestelakoak

Hizkuntzak: gaztelania, euskara eta ingelesa.
Sasoia denean baratzea.
Terraza.
Mahai-jokoak.
Barbakoa.
Batez besteko balorazioa: 5/5 (1 valoraciones)
5/5
5/5
5/5
5/5
5/5
5/5
5/5

Gure gonbidatuak iruzkinak.

Maria Robles

Estuvimos en la Casa Erteikoa en las navidades. Los dueños fueron muy majos y atentos, la casa muy limpia, acogedora y con todo lo necesario. Las habitaciones muy bonitas, con vigas de madera, una vistas increíbles desde la terraza y hasta pudimos utilizar la barbacoa. Experiencia en familia de 10, pronto repetiremos porque nos quedó pendiente ver la Selva de Irati en primavera. Gracias!

5/5

Baloratu etxe hau

Aria

Aria

Aria Aezkoako herririk ezkutuenetakoa da, hemengo funtsa gehien gorde duenetako bat. Lasaitasuna da nagusi, dena dago naturaz inguratua; izadia, gainera, urtaro orotan da ederra. Errepidea herrian berean bukatzen da; gero, mendi-pista bat dago. Aezkoako gainerako lekuetan bezala, toki paregabea da oinez ibiltzeko, oihan eder izugarriak gozatzeko, aziendarendako pentzeak ikusteko edota, bertzerik gabe, lasaitu eta tximiniaren ondoan gure gogoari atsedena emateko.

Ibilbideen artean, Garraldara doan huraxe da nabarmentzekoa, Erondoa kaskoan barna baitoa, eta handik, Aezkoa ikusiko dugu bere ederrean.

Arian, halaber, jostetan aritu gaitezke herriko 4 garaiak (gareak) topatzeko, laurak ere Kultur Intereseko Ondasun izendaturik baitaude, Aezkoako bertze 11k bezala: Xamarrena, Etxeberrikoa, Apatena eta Xaurikoa (azken hori nekosoa da bereiztea, handitua baitago). Bertze eraikuntza bitxirik ere bada, hala nola bi garbitegi zaharberrituak, bai eta eliza ere, herriko plazan zut.

Bertzenaz, jakingarria bezain ederra da zinez herriko bordak ezagutzea, kilometro gutxira baitaude iparralderat bi eremutan; biek ere auzo iduri dute eta nafar bortuotako bizimolde zaharra ekartzen digute gogora. Izan ere, artzainek eta unaiek egun sail luzea eman behar izaten zuten bordetan, urruneko pentzeetan bazkatzen zen aziendaren guardian.

Arian, gainera, aezkera izeneko euskalkia entzuteko parada izanen dugu, eta hori, gaur egun, arras toki gutxitan entzunen dugu. .

ARGIBIDEAK:

www.aezkoa.net

Read more

Prezioak

PREZIOAK
GOI DENBORALDIA: uztail, abuztua eta iraila, zubiak eta Eguberriak.
Asteburua 395 €
Aste osoa 895 €
Gau gehigarria 125 €
Bestelakoak Ohe gehigarria : 15€/gau

ARIA