Libre al dago?

Hau Borda Lenco erreserba egutegia da. HEMEN

General

Borda hau 2007an zaharberritu zen Landetxe izateko. Bi ostatu dira, eta bakoitzak 8 lagunendako edukiera dauka. Biak batera alokatu daitezke 16 laguneko taldeentzat.

Check-in time

Flexible

Check-out time

Flexible

Información

BORDA LENCO ARDIAK

2007an landetxe gisa zaharberritua, azienda gordetzeko borda izan zen. Berdegune zabal-zabala dauka. Zilbetitik km 1era baizik ez dago eta bi solairu ditu. Behe solairuan, sukaldea dago, guztiz hornitua, eta halaber, egongela-jangela tximiniaduna eta telebistarekin, senar-emazte logela eta bainugela. Lehen solairua txapitula-formakoa da eta 3 logela bikoitz daude, 2 bainugela, eta irakurketa eremu bat, Nafarroako turismoari buruzko dokumentazioarekin.

BORDA LENCO BEHIAK

Borda Lenco Ardiak ostatuarekin batera zaharberritu zen 2007an, eta orduz geroztik, lehenagoko azienda-borda hauek berdegune zabal-zabala daukate. Zilbetitik km 1era baizik ez daude eta bi solairu dituzte. Behe solairuan, sukaldea dago, guztiz hornitua, eta halaber, egongela-jangela tximiniaduna eta telebistarekin, senar-emazte logela eta bainugela. Lehen solairua txapitula-formakoa da eta 3 logela bikoitz daude, 2 bainugela, eta irakurketa eremu bat, inguruko turismoari buruzko dokumentazioarekin.


Biak batera alokatu daitezke eta, guztira, 16 lagunendako lekua dute.

Harremanetarako

Helbidea: 31639 Zilbeti (Navarra)
Arduraduna: Ronces y Lucía
Telefonoa 1: 608 163 675
Telefonoa 2: 948 76 80 50
Telefonoa 3: 626 372 887
E-mail: casaslenco@gmail.com
Web: http://www.casaslenco.es
Turismo erregistro zenbakia: Ardiak 827 y Behiak 828

Ezaugarriak / Extras

  • Animaliak onartuak
  • Berdegunea
  • Familiak
  • Sutegia
  • Taldeak
  • WiFi
Batez besteko balorazioa: 5/5 (1 valoraciones)
5/5
5/5
5/5
5/5
5/5
5/5
5/5

Gure gonbidatuak iruzkinak.

Jorge Saiz Díaz (Top Rural)

Hemos pasado 5 días en la Casa Lenco de Ronces y su familia y no hemos podido estar más agusto. Fuimos 3 parejas con niños pequeños y el entorno de pura naturaleza con el que convives en la Borda junto con el trato tan cercano que recibes hizo que no quisiéramos irnos! Desde la Borda tienes muchas posibilidades de excursiones o rutas,pueblos cercanos donde aprovisionarte y un descanso y desconexión al estar entre montañas.

5/5

Baloratu etxe hau




Zilbeti

Zilbeti herri txiki bat da, Nafarroako iparraldean kokatua, Frantziako mugatik hurbil-hurbil, mendiz inguraturik. Mendi-kasko horietako batzuk ia 1.500 metrokoak dira garaieran. Hori dela eta, herriko izena euskarazko bi hitz hauetatik heldu omen da: “Ziloan Beti”, hau da, herria zulo batean kokaturik dagoela.

Nafarroako Pirinioen bihotzean dago, NATURA 2000 SAREAREN barnean, Europar Batasuneko ingurumen arloko babesen gerizpean (KBE, BIL, HBB), Aldude eta Adi mendien oinetan.

Ingurua ederra da zinez, goxoa, paregabea, arras osasungarria. Basa naturaren erdian dago, eta leihotik beretik hegaztiak eta oreinak ikusteko aukera izanen dugu; bai eta oreinen orro berezia entzuteko parada ere etxeko arkupetik beretik (orein arrek araldian egiten duten oihua da, lurralde markatzeko). Etxetik metro gutxira, Etxarro erreka dago, txikia eta arras polita. Errekak ura darama urtaro guztietan eta amuarrainez beterik dago.

GOZATU HAU GUZTIA…

Autoa hartu behar izan gabe, hainbat gauza ikusteko aukera izanen duzue, hala nola Zilbetiko Monasterioa, Gernika Oihan Margotua, kontrabandoaren eta herejearen ibilbideak, bai eta gure herria inguratzen duten aunitzez ere ibilbide gehiago ere, pagadi ikusgarrietan murgilduak. Bertzenaz, sasoian izanez gero, inguruetako mendi handietara igotzeko parada izanen dugu; bertzeak bertze, Adi mendira (1.458 m.).

Adi ederra eta ikusgarria da zinez eta, kaskotik, ikuspegi paregabeak gozatuko ditugu alde guztietara, urruneko gailurrak ikusiko baititugu: Moncayo (Zaragoza eta Soria artean), Huescako kaskoak, Urbasa-Andia, Aizkorri (Gipuzkoa), Larrun (Zugarramurdi eta Donibane Lohizune artean), bai eta Frantziako kostaldea ere.

Zilbetiko lurrak mugakide dira, bertzeak bertze, Urepel, Sorogain, Urkiaga, Eugi, Erro eta Baztanekin. Leku horietan guztietan bazter ezin ederragoak aurkituko dituzue, oso egokiak argazkiak ateratzeko, giro lasai, isil eta barean.

ARGIBIDEAK:

www.erro.es/lugar-y-gentes/concejos/zilbeti


Datozen egunotako eguraldia:

El tiempo – Tutiempo.net


Read more

Prezioak

Borda Lenco Behiak
Borda Lenco Ardiak
Banako edukiera
8 pertsona + 2 osagarri
8 pertsona + 1 osagarri
Edukiera, guztira
16 pertsona bitarte
Asteburua
350 €
350 €
Aste osoa
700 €
700 €
Gau gehigarria
100 €
100 €
Lenco Bordak batera - Asteburua
700 €
Lenco Bordak batera - Aste osoa
1400 €
Lenco Bordak batera - Gau gehigarria
150 €

ZILBETI

Zilbeti
Zilbeti herri txiki bat da, Nafarroako iparraldean kokatua, Frantziako mugatik hurbil-hurbil, mendiz inguraturik. Mendi-kasko horietako batzuk ia 1.500 metrokoak dira garaieran. Hori dela eta, herriko izena euskarazko bi hitz hauetatik heldu omen da: “Ziloan Beti”, hau da, herria zulo batean kokaturik dagoela.

Ingurua ederra da zinez, goxoa, paregabea, arras osasungarria. Basa naturaren erdian dago, eta leihotik beretik hegaztiak eta oreinak ikusteko aukera izanen dugu; bai eta oreinen orro berezia entzuteko parada ere etxeko arkupetik beretik (orein arrek araldian egiten duten oihua da, lurralde markatzeko). Etxetik metro gutxira, Etxarro erreka dago, txikia eta arras polita. Errekak ura darama urtaro guztietan eta amuarrainez beterik dago.