Libre al dago?

Hau Adipe landa etxea erreserba egutegia da. HEMEN

General

Landetxea 2016an eraikia da Zilbetin; naturgune babestua da Nafarroako Pirinioen erdi-erdian, 2000 Natur Sarearen barnean. Bakea eta lasaitasuna eskaintzen ditu inguru zoragarrian

Check-in time

Flexible

Check-out time

Flexible

Información

Eraikinak bi landetxe ditu: batetik, ADIPE etxea dugu. Izena Adi mendiari zor dio (1.457 m), eraikin guztia Adi mendiaren babespean baitago

Etxebizitza honek 5 logela bikoitz ditu; eta, guztira, 10 lagunendako tokia. Bezeroak 2 ohe gehigarri eskatzeko aukera dauka.

Bestetik, APAINDURI etxea dugu, etxea bilduagoa. 4 logela bikoitz ditu, eta, 8 lagunendako edukiera. Halaber, badago 2 ohe gehigarri paratzeko aukera.

2 etxeak batera alokatuz gero, guztira 22 lagun sar daitezke.

Harremanetarako

Helbidea: 31639 Zilbeti (Navarra)
Arduraduna: Roberto Huarte
Telefonoa: 649 231 304
E-mail: roberto@casaadipe.com
Web: www.casaadipe.com
Turismo erregistro zenbakia: UCR01086 y UCR01087

Ezaugarriak / Extras

  • Animaliak onartuak
  • Berdegunea
  • Bikoteak
  • Donejakue Bidea
  • Familiak
  • Nekazal turismoa
  • Sutegia
  • Taldeak
  • WiFi
Batez besteko balorazioa: 4.86/5 (1 valoraciones)
4/5
5/5
5/5
5/5
5/5
5/5
5/5

Gure gonbidatuak iruzkinak.

Borja (en Top Rural)

Muy recomendable

Hemos estado un grupo de amigos (y un bebe) muy agusto. La casa estaba impecable, nueva, totalmente equipada y con habitaciones y baños super amplios.
Teníamos leña y carbón de sobra para la barbacoa y el fogón.
El entorno es muy bonito.
El casero es muy amable y en todo momento ha estado disponible para cualquier necesidad que nos ha surgido.
¡Muy recomendable!

4.86/5

Baloratu etxe hau

Zilbeti

Zilbeti herri txiki bat da, Nafarroako iparraldean kokatua, Frantziako mugatik hurbil-hurbil, mendiz inguraturik. Mendi-kasko horietako batzuk ia 1.500 metrokoak dira garaieran. Hori dela eta, herriko izena euskarazko bi hitz hauetatik heldu omen da: “Ziloan Beti”, hau da, herria zulo batean kokaturik dagoela.

Nafarroako Pirinioen bihotzean dago, NATURA 2000 SAREAREN barnean, Europar Batasuneko ingurumen arloko babesen gerizpean (KBE, BIL, HBB), Aldude eta Adi mendien oinetan.

Ingurua ederra da zinez, goxoa, paregabea, arras osasungarria. Basa naturaren erdian dago, eta leihotik beretik hegaztiak eta oreinak ikusteko aukera izanen dugu; bai eta oreinen orro berezia entzuteko parada ere etxeko arkupetik beretik (orein arrek araldian egiten duten oihua da, lurralde markatzeko). Etxetik metro gutxira, Etxarro erreka dago, txikia eta arras polita. Errekak ura darama urtaro guztietan eta amuarrainez beterik dago.

GOZATU HAU GUZTIA…

Autoa hartu behar izan gabe, hainbat gauza ikusteko aukera izanen duzue, hala nola Zilbetiko Monasterioa, Gernika Oihan Margotua, kontrabandoaren eta herejearen ibilbideak, bai eta gure herria inguratzen duten aunitzez ere ibilbide gehiago ere, pagadi ikusgarrietan murgilduak. Bertzenaz, sasoian izanez gero, inguruetako mendi handietara igotzeko parada izanen dugu; bertzeak bertze, Adi mendira (1.458 m.).

Adi ederra eta ikusgarria da zinez eta, kaskotik, ikuspegi paregabeak gozatuko ditugu alde guztietara, urruneko gailurrak ikusiko baititugu: Moncayo (Zaragoza eta Soria artean), Huescako kaskoak, Urbasa-Andia, Aizkorri (Gipuzkoa), Larrun (Zugarramurdi eta Donibane Lohizune artean), bai eta Frantziako kostaldea ere.

Zilbetiko lurrak mugakide dira, bertzeak bertze, Urepel, Sorogain, Urkiaga, Eugi, Erro eta Baztanekin. Leku horietan guztietan bazter ezin ederragoak aurkituko dituzue, oso egokiak argazkiak ateratzeko, giro lasai, isil eta barean.

ARGIBIDEAK:

www.erro.es/lugar-y-gentes/concejos/zilbeti

Datozen egunotako eguraldia:

El tiempo – Tutiempo.net

Read more

Prezioak

Prezioak (€)
LE ADIPE
LE APAINDURI
Astea
840 €
672 €
Asteburua
450 €
360 €
Gau gehigarria
120 €
96 €
Ohe gehigarria
12€/pertsona/gau12€/pertsona/gau

ZILBETI