General

Kaixo!, Koldo eta Judith gara, biak ere gazteak, eta Pirinioetan bizitzearen aldeko apustua egin dugu. 2016an, Zabala baserria erosi genuen Orbaizetako Larraka auzoan, Orbaizetako Arma Ola zaharreko hondakinetatik 500 metrora. Gero, baserria zaharberritu eta 3 apartamentu turistiko sortu ditugu gure etxearen ondoan (sarrera independenteak).

Check-in time

Flexible

Check-out time

Flexible

Información

3 apartamentu berri ditugu eskura (2018-19), baserri zahar batean sortuak (historia handikoa zinez), Orbaizetako Larraka auzoan, Orbaizetako Arma Olatik 500 metrora, eta 800 metro inguruko garaieran.

Iratiko Oihanaren sarreran daude. Ibilaldi zoragarriak gozatu daitezke hainbat menditan, era askotako animaliek lagundurik, eta ikuspegiak ikusgarriak dira.

Apartamentuetatik gauza anitz ikusten dira, hala nola Arlekiako Gaztelu zaharreko hondakinak, Orbaizetako Arma Ola zaharra, gainean Urkuluko dorrea dagoela, bai eta Berrendi ere. Baserria denez, leku zoragarria da natura eta lasaitasuna maite dituztenentzat. Naturaz eta animaliez inguraturik daude.

Oharrak

Gainera, apartamentuetatik 8 km-ra (Aribe), zuen egonaldirako behar duzuen guztia aurkituko duzue:
Carrefour supermerkatua
Kafetegia
Gasolindegia / Burdindegia
Botika-denda
Osasun Etxea
Kutxazainak

Harremanetarako

Helbidea: Barrio Larraka, 31670 Orbaiceta (Navarra)
Arduraduna: Judith y Koldo
Telefonoa: 650 016 026 - 630 792 166
E-mail: info@apartamentoszabalarena.com
Web: www.apartamentoszabalarena.com
Turismo erregistro zenbakia: UATR0962/UATR0963/UATR0964

Ezaugarriak / Extras

  • Animaliak onartuak
  • Berdegunea
  • Bikoteak
  • Familiak
  • Taldeak
  • WiFi

Bestelakoak

Artzaia Apartamentua (2-4 lagun)
Basoa Apartamentua (4-6 lagun)
Ola Apartamentua (6-8 lagun)

Hona hemen landa-apartamentu guztiek dituzten zerbitzuak:

- Sukaldeak: arropa-garbigailua, ontzi-garbigailua, mikrouhin labea, hozkailua, indukzio-plaka, mahai gaineko labea edo 60 litroko eramangarria, kafe-makina, irabiagailua, eltzeak, presio-lapikoak, ontziak-platerak, denetarik.
- Jangela-egongelak: telebista pantaila lauak.
- Logelak: maindireak, mantak, bai eta sehaskak ere.
- Bainugelak: ile-lehorgailua eta eskuoihalak.
- Wifia
- Terraza lorategian, sofak eta barbakoa.
- Etxez etxeko erosketa-zerbitzua
Batez besteko balorazioa: Oraindik ez dago baloraziorik

Oraindik ez dago baloraziorik

Gure gonbidatuak iruzkinak.

Oraindik ez dago baloraziorik

Baloratu etxe hau




Orbaizeta

Orbaizeta

Orbaizeta 765 metroko garaieran dago eta Aezkoako herririk iparraldekoena da. Pagadi hostotsuz eta larrez inguraturik Iratiko Oihanean sartzeko atea da mendebaldean; berezko atea, hain zuzen.

Iratiko Oihanera sartzeko bi sarbideetarik, Orbaizetakoa dago nafar hiriburutik hurbilen. Herriak 200 bizilagun ditu, aziendari eutsi dio, eta abialeku zoragarria da mendiz mendi eta bidez bide ibiltzeko, sorta oparoa baitago ibilbideetan. Halaber, arkitekturaren bitxi zenbait ezagutuko ditugu, hala nola, Arma Ola, Urkuluko garaipen-dorrea eta iraganaz eta bazterrotako bizilagunez mintzo zaizkigun aztarna megalitiko aunitz. Ibarra eta Irati ibaia bere ederrean ikusteko, merezi du zinez Arburuko behatokiraino igotzea, herritik beretik abiatzen den bidean barna, ikuspegi zoragarria baita.

GOZA ITZAZU…

HERRI ARKITEKTURA

Plazer hutsa da presarik gabe ibiltzea Orbaizetako karriketan barna. Iragan mendeetako sute eta arpilatzeak gorabehera, etxe aunitzek darakuskite oraindik ere arkitektura gotikoaren ezaugarriak leiho, arku eta giltzarrietan. Aitzinalde frankotan, gainera, Aezkoako armarria ageri da, hots, basurde bat haritz baten azpian. Inguruko ia herri guztietan bezala, merezi du elizan sartzea. Eraikin gotiko berantiarra da (XVI. m.), San Pedro Apostoluari eskainia, 1706ko erretaula barroko interesgarria duena. Erretaulan, gainera, ibarreko armarria da nabarmentzekoa, zurez egina; inguruko armarririk zaharrena, ziur aski. Azalegi mendian, San Esteban ermita dago, XX. mendearen erdialdean berreraikia. Erromeria egiten da urtero abuztuaren 3an.

HIRU GARAI

Orbaizetan hiru garai ikusiko ditugu (gareak, bertako euskaraz): bat Larrañetakoa da. Orain ez du eskailerarik eta gibelaldeko bao batetik sartzen da barnera; Etxegaraikoa 8 zutoin ttipitan bermaturik dago; eta Primorenekoak, berriz, kokaleku bitxia dauka bi karrika meharren artean, etxetik bereizia. Etxeko fatxadan hauxe dago idatzia: “Esta casa reedifico Miguel Eguinoa y Petra Elizondo ano de 1869” (Etxe hau Migel Eginoak eta Petra Elizondok berreraiki zuten, 1869. urtean)

ARMA OLA

Orbaizetatik iparraldera dago kilometro gutxi batzuetara, herritik aparte dagoen auzo batean, Frantziara doan pistan.  Orbaizetako Arma eta Munizioen Errege Fabrika (Orbaizetako Ola) XVIII. mendearen akaberan eraiki zen, antzinako burdinolaren gainean. Ez da harritzekoa, inguruko zuraren aberastasuna ikusirik, eta kontuan harturik, gainera, badirela burdin meategiak, bai eta erreka aunitz ere.

Arkeologia industrialaren adibide nabarmen hori Iratiko Oihan hostotsuan dago gorderik, eta Karlos III.ak eraikiarazi zuen; izan ere, armak eta munizioak egiteko gune nagusi bat nahi zuen, Koroak parte hartuko zuen ondoz ondoko gerretarako. Orbaizetako arma olak mende batez ere ez zuen iraun (1873ra arte), baina arras lan handia egin zuen (3.600 bonba ere fabrikatu ziren urtean); gainera, beti erasoak egin zitzaizkion eta hainbat aldiz ere su eman zitzaion. Fabrikaz gain, herrixka bat ere bazegoen eta Sortzez Garbiari eskainitako eliza, estiloz neoklasikoa. 150 langile baino gehiago bizi izan ziren, familiak eta guzti, bai eta fabrika zaintzeko tropak ere. 2007az geroztik, Kultur Intereseko Ondasun izendatua dago eta zaharberritzeko proiektuaren zain dago.

URKULU MENDIA

Inguruan bazabiltzate, ez galdu mendi ibilaldi hau egiteko aukera, erromatar dorre zirkularra (trophaeum) ikuste aldera. K.a. I. mendean eraikia, talaia gisa erabili da XIX. mendera arteko gerretan. Ia 20 metro dituela diametroan, mugaldea du bere oinetan. Antzinatean, Astorga eta Bordel lotzeko erromatar bideak mugalde hori zeharkatzen zuen. Urkulu mendian, 45 hileta-monumentu daude; 40 harrespil eta 5 trikuharri, hain zuzen. Hemen ibilbidea azalduko dizuegu, kaskora urratsez urrats aise samar igotzeko.

ARGIBIDEETARAKO:

www.orbaizeta.com
www.valledeaezkoa.com


Eguraldia:

Pronóstico de Tutiempo.net

Mapa kokapena



[su_column size="1/2"] Hiriburu batzuen eta Iruñea arteko distantzia:

Bartzelonatik: 461 Km
Bilbotik: 228 Km
Logroñotik: 155 Km
Madrildik: 445 Km
Donostiatik: 155 Km
Gasteiztik: 171 Km
Zaragozatik: 204 Km

Autoz eginen duzun ibilbide zehatza kalkulatze aldera, sakatu HEMEN eta sartu zure abiapuntuko herria. [/su_column]

Zerbitzuak

Eskura dauden zerbitzuak Orbaizetan:

  • 2 taberna / jatetxe
  • 2 gaztandegi Olako auzoan
  • 1 Jarduera-enpresa bat: Itinatura
  • Udal pilotaleku bat
  • BTT zentro homologatu bat Larraun auzoan, Irabiako urtegirako errepidean: www.mendilatz.com

Ruta 1

Urkulu, Azpegitik

“Torre Azpegiko soroetan aunitz dira aztarna megalitikoak. Horregatik, zenbait bidexka zirkular balizatu dira inguruetan. Mendi-lepoa baino lehentxeago aparkatu eta ipar-ekialdera joko dugu, Etzangioko etxoletarantz; hurbil daude. Urkulu mendiaren oinarriko aldapa latzei helduko diegu, eta poliki-poliki, ezkerraldera eginen dugu, goialdeko harkaitzak saihesteko.





200 m inguruko desnibela igoko dugu, eta lainoak aukera ematen badigu, kaskoaren gainaldea ikusiko dugu. Oraindik ez, ordea, dorrearen aztarnak. Mendi-hegaletan barna joanen gara, azienda xendetan, harkaitzetan ez sartzeko, kaskotik hurbil dagoen leporaino. Biderik argienak harturik, tontorreko bizkarrera iritsiko gara; lehenik, dorrearekin batera omen zeuden hormen aztarnak pasatuko ditugu. Tontorrean, dorrearen aztarnak daude; ziurrenera, jatorri erromatarrekoa eta oroitzapenezko xedeetarako egina.

Leku beretik ez jaisteko, lepotik hegoaldera jaitsiko gara berehala, bide itxura handiagoa duten tarteak aurkitu arte, harik eta Orreagatik eta Lepoedertik heldu den GR 11ren marka zuri-gorriak ukitu arte. GR hori hartu eta Soroluzeko trikuharria ikusiko dugu, ongi kontserbatua. Haren ezkerrean, Azpegirantz jaitsiko gara bide argian beheiti, oihan txiki bat gurutzaturik, harik eta berriz ere hasierako etxoletara iritsi arte.

Track GPS Deskargatu DESKARGATU TRACK GPS

Luzera: 4,9 km Desnibela 418 m Lainoa, maiz



Read more

Prezioak

PREZIOAK
Artzaia Apartamentua (2-4 lagun) 60 €/gau
Basoa Apartamentua (4-6 lagun) 120 €/gau
Ola Apartamentua (6-8 lagun) 180 €/gau

ORBAIZETA

Orbaizeta
Orbaizeta, altitude 765 m-etara kokatuta, Aezkoa-ko Haraneko herririk ipartarrena da. Pagadi hostotsuetatik eta bazketatik inguratuta, ate naturala da lehenik mendebala bere aldeagatiko Irati-ko Oihanera.

Irati-ko Basorako hiru sarbide existenteetako, Orbaizeta-ko-a hiriburu nafarraren hurbilekoena da. Eta 200 biztanleko herri lasai honetatik, bere abelazkuntza-tradizioak gaur arte mantentzen ditueneko, aukera-mundu bat mendi-ibilietarako eta mendirako irekitzen da. Iraganeko eta lur hauetako biztanleetako ere Armetako, Urkulu-ko dorre-garaikurra eta hitz egiten diguten hondar megalitiko ugarietako Fabrika-Ola bezala bitxi arkitektoniko batzuk aurkitzeko. Haraneko eta Irati ibaiko panoramika oso ona izateko, Arburua-ko Begiratokiraino, hirigune beretik zatitzen duen bidetik, hurbiltzea merezi du.