Libre al dago?
General
Apartamentu eraiki berriak, hiriko erosotasun guztiekin baina landa-eremuaren erdian. Haietako bakoitzak bere berokuntza dauka, telebista, irratia, DVDa, Internet konexioa, wifia doan eta, batez ere, ikuspegi zoragarriak Pirinioetara eta Frantziara.
Check-in time
Check-out time
Información
“Irauzketa” apartamentua: apartamentu-suite honek hiru oheko logela dauka eta berokuntza zentrala. Egongela-sukaldea eta bainugela bat, terrazak.
“Monconseil” apartamentuak: apartamentu-suite honek logela bat dauka King ohearekin eta berokuntza zentrala. Egongela-sukaldea eta bainugela bat, terrazak.
"La Reclusa” apartamentua: apartamentuak hiru logela ditu (bik senar-emazte ohea dute, eta batek, bi ohe), bi bainugela eta sukalde hornitua.
"San Salvador” apartamentua: apartamentu-atikoa bi logelarekin (batek senar-emazte ohea dauka, eta besteak, bi ohe). Egongela, bainugela eta sukalde hornitua.
Gure apartamentu guztiek hauxe dute: telebista, DVDa, liburutegia, maindireak eta eskuoihalak, mini bar, amenitieak, ongietorriko erretilua (tea, kafea eta gailetak), wifia, ile-lehorgailua.
Harremanetarako
Arduraduna: Lucrecia Sánchez
Telefonoa: 609755105
E-mail: turismomendiola@hotmail.com
Web: www.turismomendiola.com
Turismo erregistro zenbakia: UAT00689
Ezaugarriak / Extras
- Bikoteak
- Donejakue Bidea
- Familiak
- WiFi
Bestelakoak
Urte guztia zabalik.
Gure inguruaz ditugun ezagutzak jartzen ditugu zuen eskura, nahi izanez gero balia ditzazuen.
Animaliak onartzen ditugu, bezeroak eskatzen badu, eta gehigarri bat ordainduta.
Batez besteko balorazioa: |
Gure gonbidatuak iruzkinak.
Luzaide-Valcarlos

Luzaide Nafarroa Behereko mugan berean dago, ibar mehar eta malkartsuan, oihanetan bildua eta hamaika errekak gurutzatua. Mugaldeko izaera du, eta hori ederki nabari da geografian, bai eta biztanleen (400etik goiti) bizitzan eta kulturan ere. Luzaidarrek ederki eutsi diete aitzinekoengandik jasotako kulturaren adierazpenik garrantzitsuenei.
Herrian gerra ekintza aunitz izan dira mendez mende, hala nola 1795. urteko Konbentzio Gerra edota Orreagako Gudua, 711n gertatua, La Chanson de Roland elezaharrean bildua. Bertzalde, erromes jario izugarriak zeharkatu du herria Erdi Arotik honat, eta egun ere bai, Frantziako Donejakue Bideari jarraiki. Luzaide, halaber, Europako hegazti migratzaileen pasabide nagusietako bat da, eta herritarren artean, arras errotua dago uso ehiza. Dena dela, bertze gauza batek famatu du egiazki Luzaide, hots, hemengo ondare immaterialaren barneko dantzek, Nafarroako dantzarik deigarrienen eta zaharrenen artean baitaude. Bolant dantzak dira, alegia.
GOZATU HAU GUZTIA…
FOLKLOREA
Luzaidez mintzatzea Bolantez mintzatzea da. Dantzari ospetsuak dira eta Nafarroako dantzarik zaharrenetako bat ematen dute Aste Santuan. Badira era aunitzetako pertsonaiak, dotore eta koloretsu jantzirik, zetazko xingolak dilindan. Bolanten eguna Luzaideko ikur nagusia da, baita herritik kanpo ere. Izan ere, urtero, gorriak, zapurrak, makilariak edota ziratepekoak aritzen dira dantzan karrikaz karrika. Dantzen artean, jauziak, bolant-iantzak edo kalapita-iantzak aipatu behar dira, baina atzendu gabe, ohi denez, makilari iaioak makila airerat botatzen duela. Besta handia da zinez, hunkigarria. 2012 urtetik honat, Kultur Intereseko Ondasun izendaturik dago.
DONEJAKUE BIDEA
Kokaleku estrategikoan baitago, Erdi Arotik aitzina, Luzaide Donejakue Bideko atea da. Izan ere, milaka erromesak herria gurutzatzen dute urtero, Bide Frantsesaren baitako Bide Garaiari jarraiki. Bide hori Donibane Garazitik abiatu eta Orreagaraino doa Ibañetan barna. Herriko Santiago plazan, erromesaren omenezko monumentua dago, Jorge Oteiza eskultore ospetsuak ondua.
TXANGOAK
Luzaideko dermioa zabal-zabala da zinez, paisaia mota aunitz daude, eta herriko auzoak harat-honat daude barreiaturik. Horrenbertzez, ibilbide aunitz egin ditzakegu bide eta bidexketan barna, auzo, zelai, oihan, baserri eta borden artean. Ibilbide haietako aunitz seinale bidez daude markatuak, betiere Gaindola, Gainekoleta eta bertze auzo batzuetatik abiaturik. Hamaika baserri ikusiko ditugu gure ibilian, Nafarroa Behereko herrien antzeko arkitektura moldean eraikiak. Halaber, Pirinioetako erromatar galtzadaren aztarnak ikusiko ditugu, bai eta historiaurreko harri megalitiko aunitz ere, tokiak mendez mende izan duen garrantziaren erakusgarri.
ARGIBIDEAK:
Datozen egunotako eguraldia:
Read more
Prezioak
PREZIOAK | Eguna |
---|---|
"La Reclusa" Apartamentua (7-8 Leku) | 100 € |
"Monconseil" Apartamentua (2-3 Leku) | 70 € |
"Irauzketa" Apartamentua (3 Leku) | 70 € |
"Capairon" Apartamentua (1-2 Leku) | 60 € |
"San Salvador" Apartamentua | 90 € |
LUZAIDE-VALCARLOS