Libre al dago?

Ez du erabilgarritasun egutegirik. Zuzenean jabearekin harremanetan jarri.

Web: www.aunak.es

General

Angel naiz, eta 25 urtetik gora Iratiko Oihanean turismoan gida lanetan aritu ondoren, bi apartamentu prestatu ditugu gure familiaren etxeko bigarren solairuan, Garraldan (XIX. mendea). Gure herria toki paregabean dago kokaturik, 10 minutuan aise iritsiko baitzara hala Iratiko Oihanera nola Orreagara, Donejakue Bidean.

Check-in time

Flexible

Check-out time

Flexible

Información

Apartamentu bakoitzak bi logela bikoitz ditu (batek senar-emazte ohea dauka, eta besteak, berriz, bi ohe); bakoitzak, gainera, bainugela osoa dauka (bainuontzia, ile-lehorgailua eta handitze-ispilua). Egongela-sukaldea guztiz hornitua dago, indukzio-plaka eta nespresso motako kapsula-kafetera barne. Berokuntza zentrala eta berezko sarbidea karrikatik.
WIFI doakoa dago eraikin osoan. Telebista egongelan eta logela guztietan.
Liburu sorta zabala, egonaldian erabilgarri.

Harremanetarako

Helbidea: 31693 Garralda (Navarra)
Arduraduna: Ángel
Telefonoa/WhatsApp: +34 609 41 14 49 / +34 948 76 40 58
E-mail: apartamentos@aunak.es
Web: www.aunak.es
Turismo erregistro zenbakia: UATR 0940

Ezaugarriak / Extras

  • Bikoteak
  • Familiak
  • Taldeak
  • WiFi

Bestelakoak

Logelen arabera, ohe gehigarri bat paratu dezakegu (galdetu).
Hizkuntzak: euskara, gaztelania, frantsesa eta ingelesa.
Hemengoak bertakoak garenez, eta Iratiko Oihanean gida lanetan aritzen garenez, turismo informazioa eta denetarikoa emanen dizuegu gure eskualdeaz.
Batez besteko balorazioa: Oraindik ez dago baloraziorik

Oraindik ez dago baloraziorik

Gure gonbidatuak iruzkinak.

Oraindik ez dago baloraziorik

Baloratu etxe hau




Garralda

Garralda

Garralda Aezkoako herri bat da, hainbat denda eta turismo establezimendu ditu, eta bizitza handia dago bere egunerokoan, herrian eskualde osoko haurrendako eskola baitago.

1898ko suteak arras baldintzatu du Garralda, ia etxe eta eraikin guztiak erraustu baitzituen. Herria berreraiki egin behar izan zen, eta hori Antonio Arostegi herriko indianoaren aberastasunari esker erdietsi zen.

Zerbitzuez gain, ekonomiak oraindik ere azienda du oinarri, bertako arrazetako behi, ardi eta behor ustiategiak baitaude.

GOZA ITZAZU…

MASAMIGELENA ETXEKO GARAIA.

Aezkoan, Nafarroan Kultur Intereseko Ondasun izendaturik dauden 22 garaietako 15 daude. Garraldan bat dago, Masamigeleneko garaia, hain zuzen.

SAN JOAN EBANJELARIAREN ELIZA

Herria 1898an erraustu zuen sutearen ondorioz, eliza 1912an berreraiki behar izan zen, estilo landa neogotikoan ere, zehazki.

IRATI-ARITZA BIDEZIDORRA

Garralda da Irati-Aritza bidexken sarea lotzen duen lau herrietako bat eta, ibilbidean hainbat gauza ikusiko ditugu: bertzeak bertze, ikaztobibat, Otarreako hondakinak eta Ariztokiko behatokia. Beteluko hariztiaren ikuspegia ederra duena.

IBARREKO BIDEA

Ibilaldi erraz laua asfalto gainean, herritik beretik abiaturik.

ITURRIAK

Arostegi Plazako iturria da nabarmentzekoa, Antonio Arostegiren oroitzapenetan eraikia, sutearen ondorioz herria berreraiki ondoren egina. Iturri-eskultura bat ere badago, Larraindegian, Begoña Munarriz artistak 2015ean ondua, Aezkoako bederatzi herrien ikur gisa.

OILAGORRAREN ETXEA – GURE ETXEA

2020ko irailaz geroztik, proiektu aitzindari bat dago Estatuan, hots, 2.000 hektareako barruti bat oilagorraren portaera aztertzeko eta heriotzarik gabeko ehiza jarduera sustatzeko.

ARGIBIDEETARAKO:

www.garralda.es
www.iratiaritza.com
http://valledeaezkoa.com
https://casabecada.ccbp.org

Eguraldia:

El tiempo – Tutiempo.net

Mapa kokapena

[su_column size="1/2"] Hiriburu batzuen eta Iruñea arteko distantzia:

Bartzelonatik: 453 Km
Bilbotik: 197 Km
Logroñotik: 147 Km
Madrildik: 437 Km
Donostiatik: 124 Km
Gasteiztik: 140 Km
Zaragozatik: 225 Km

Autoz eginen duzun ibilbide zehatza kalkulatze aldera, sakatu HEMEN eta sartu zure abiapuntuko herria

Zerbitzuak

Garraldako zerbitzuak :

  • Harategia
  • Tabako-denda / Denda
  • Taberna/Jatetxea
  • Frontoia


Read more

Prezioak

Prezioak Goi denboraldia Urtearen gainerakoa
Gaueko prezioa (gutxienez 2 gau) 140 € / gau 130 € / gau
3 gaueko edo gehiagoko egonaldiak, edo aste osoa: galdetu.
Sarrerak 16:00etatik aurrera, eta irteerak, eguerdiko 12:00ak baino lehen.
Goi denboraldia: abuztua, iraila, urria, aste santua eta zubiak.