Aztarnategi Erromatarrak

yacimiento romano zaldua (j. etxegoien)

Galtzadaren ertzean erromatar garaiko bi aztarnategi identifikatu dira eta bidearen bilakaerari erabat lotuta egongo zirenak: Zalduakoa eta Artzikoa. Oraindik ezin da zehatz jakin zein urtetan iritsi ziren lehen aldiz erromatar tropak Pirinioetako lurralde hauetara; baina, segur aski, K.a. I. mendearen bigarren erdian edo K. o. lehen hamarkadan izango zen, Augustoren agintaldi garaian. Oso litekeena da, gainera, Pirinioetako hegoaldeko inguruan kokaturik zegoenez (muga natural zein administratiboa zena), bi aztarnategiak Hispania Tarraconensiseko probintziaren eremu administratiboan barneratu izana.

K.o. III. mendean, Erromatar inperioak krisi larria jasan zuen eta lurraldeetako ekonomiak eta antolakuntza administratiboak berregituraketa sakona pairatu zuten. Orain arte bildu diren datuen arabera bi kokalekuek jarraipena izan zuten K.o. IV. mende erdialdera arte, eta, une horretan, ezagutzen ez diren arrazoiak direla medio, utzi egin baitzituzten.

ZALDUA

Gaur egungo Auritz eta Aurizberri (Erroibar) herrien lurretan kokatutako dago Nafarroako Foru Erkidegoko ipar ekialdean (Iruñetik 32km-ra). Gune estrategiko batean finkatuta dago, Ibañetako (1057 metro) mendatearen hegoaldean zabaltzen den ordekan (894 metroko altueran) eta zehazki, Arranosina errekaren mendebaldeko terrazetan. 2012az geroztik bertan egindako eskuhartze geofisikako eta arkeologikoek galtzadaren inguruan egituratutako aztarnategia azaleratzen diguten 4,5 h-ko hedadura duena. Azken urteetako indusketetan herrigunearen erdian kokatutako termagunea ikertzen ari da eta Nafar Gobernuaren laguntzari esker haren aztarna batzuk bisitagarri daude, informazio panel batzuekin batera.

ARTZI

yacimiento romano artzi (j. etxegoien)Artzi beste gune estrategiko batean kokatua dago (Zalduakotik 16km inguru hegoaldera), hau ere galtzadaren alboan baitago, Urrobi ibaiaren ertzean eta lautaden eta mendiguneen arteko trantsizio eremuan. Eraikin ugariko aztarnategia baldin bada ere, ikerketa lanak hastapenetan daude. Baina orain arte gehien ikertu den oinplano errektangularreko eraikina terma edo bainu guneari dagokio. Miaketa geofisikoek 4 gune edo espazioz berezia zegoela adierazi zuten eta erdiko gelak abside bat zuela ere dokumentatu zuen. Horietako gune batzuen hypocaustum edo berokuntza sistemako hainbat egitura identifikatu dira. Beste gela batean, aldiz, opus spicatum-ezko zorua (adreilu txikiak arrain hezur itxuran jarrita) partzialki kontserbatu da. Indusketa arkeologikoak 2012an hasi ziren eta azaleratutako aztarnak estali egiten dira urte osoan zehar kontserbazio baldintzak direla, halere indusketek irauten duten bitartean bisitatzeko aukera izaten da.

Informazio gehiagorako:

ARGAZKIAK: J.Etxegoien


Partekatzea:
Share